Erditze ondokoa
Lehengo uneak elkarrekin
Jaio egin da!
Erditu ondoren, zure gorputzak egoera berrirako behar dituzun hormonak sortzen ditu. Egin zure senaren alde.
Haurtxoak badaki zer behar duen eta nola eskatu. Haurdunaldian, umetokiaren barruan garatu da, eta ziurrenik bertan babesa, beroa, erosotasuna… sentitu ditu. Jaio ondoren, estimulu zuzenak jasoko ditu, eta beste modu batera arnasten eta elikatzen hasiko da. Azala azalaren kontrako kontaktuak trantsizio hori errazten du, eta garrantzitsua da lotura osasungarria sortzeko: haurtxoak erosotasuna, kontaktua, usaina, gorputz-tenperaturaren aldaketak, bihotzaren taupadak (soinu ezaguna egiten zaio jada) eta beste sentituko ditu. Amarekiko edota senideekiko hurbiltasuna onuragarria da edozein garapen-etapatan, eta bereziki honetan.
Erditzeko gelan beharrezko egiaztapenak egin ondoren, amaetxera eramango zaituztete. Ospitalizazio-denbora zuen egoeraren araberakoa izango da, 1-4 gauetakoa, eta, oro har, ahalik eta gutxiena. Uneoro haurtxoaren ondoan egotea da ohikoena.
Bere bizitzako lehen bi orduak dira bularra ematen hasteko unerik egokiena. Sanitarioen taldeak emango dizu beharrezko informazio guztia.
Gainera, ospitalean zauden bitartean, haurtxoari orpoaren proba eta gorreria detektatzeko proba egingo dizkiote. Proba horiek ez diote inolako molestiarik ematen, orpoko ziztada txikien ondoriozkoa izan ezik.
Alta ematen dizutenean, txostena eta haurraren osasun-kartilla jasoko dituzu. Amaren kartilla ere itzuliko dizute.
Etxean!
Etapa berri honetan, litekeena da zalantzak izatea ohiko egoerei aurre egiteko. Besteak zaintzeko garrantzitsua da norbere burua zaintzea: ez ahaztu zure beharrak. Aldaketa-garaia izaten jarraitzen du, eta, beraz, hartu behar besteko denbora, eskatu laguntza, utzi besteak zu maitatzen eta mimatzen, partekatu zure bizipenak, kezkak, beldurrak eta sentimenduak. Oso lagungarria egingo zaizu.
Ospitaleko alta jaso ondoren, osasun-zentroko emaginari egiten dizkiozun kontsulten bidez, zure gorputza errekuperatzen ari dela ikusi ahalko duzu. Etxera itzulitakoan, lehenengo bisita adostu dezakezu. Bisita kopurua zure bilakaeraren eta beharren araberakoa izango da.
Emaginak behar duzun guztiarekin lagunduko dizu: tentsio arteriala, odoljarioa, umetokiaren tamaina gutxitzea, bularrak, titiburuak, edoskitzea, zauriak (baldin badituzu), gernu-galerak, idorreria edota gogo-aldartea. Sexu-harremanei berrekiteari eta antisorgailuei buruzko zalantzarik baduzu, kontsulta iezazkiozu.
Hurrengo bideoan, aldi honetako aldaketa nagusiak ikusiko dituzu.
Erditze ondokoa
Ezagutu nola errekuperatzen den zure gorputza erditu ondoren.
Haurrak jaten eta lo egiten duenean, egin zuk gauza bera.
Autozainketa
Bideo honetan ikus dezakezu nola zaindu zeure burua erditze ondokoan:
Egoera ohikoenei aurre egin ahal izateko gomendio batzuk:
Zure oinarrizko beharrekin lotutakoak.
- Denetarik jan dezakezu, baina egokiena askotariko dieta osasungarria egitea izango da. Idorreria baduzu, ohitura errazak har ditzakezu, hala nola ur asko edatea, zuntz ugariko elikagaiak jatea (fruta, barazkiak, osoko elikagaiak edo integralak, etab.) eta oinez ibiltzea. Hobera egin ezean, galdetu erreferentziazko sanitarioen taldeari libragarrien erabilerari buruz.
- Higiene pertsonalari dagokionez, zeuk aukeratu: dutxa ala bainua. Ez dago ebidentzia zientifikorik gomendagarriena zein den adierazten duenik. Odola botatzen ari bazara edo zauriak orbaindu ez badira, ez bainatu itsasoan edo igerilekuan.
- Oinez ibiltzea da aldi honetarako ariketa fisikorik onena. Behar besteko indarrarekin zaudela sentitu bezain laster hasi ahalko zara. Atseden hartzeko esan badizute, gomendagarria da zirkulazioa hobetzeko ariketak egitea hankekin. Erditu eta 2 hilabetera, lehengo jarduera fisikoa berreskuratzen hasi ahalko zara. Saiatu iraupena eta intentsitatea pixkanaka handitzen, eta ez egin inpaktu-kirolik hilabete batzuez.
- Litekeena da hazkuntza-prozesuaren beraren ondorioz, lehen bezala lorik ezin egitea. Saiatu atseden hartzen eta lo egiten haurtxoak hala egiten duenean. Eskatu laguntza konfiantzazko pertsonei.
Jarrea-higienea eta erditze ondoko ariketak
Zaindu ezazu gorputz-jarrera erditu ondoren.
Erditzearekin lotutakoak.
- Beharbada "erditu ondoko minak" sentituko dituzu, hau da, erditu eta hurrengo 7-10 egunetan gertatzen diren uzkurdura txikiak. Umetokiari haurdunaldiaren aurreko egoerara itzultzen laguntzeko balio dute. Behar izanez gero, bero lokala aplikatzeak mina arintzen du.
- Umetokitik datozen sekrezioak ere izango dituzu 2-3 astez. Fluxuz eta odolez osatuta daude eta lokio deritze. Egunek aurrera egin ahala, jariakinen kopuruak behera egingo du eta kolorea argiagoa izango da.
- Urradurarik baduzu edo episiotomia egin badizute, saiatu zauriak garbi eta lehor edukitzen (erabili ura eta xaboia). Puntuak berez xurgatuko dira. Punturen batek bereziki molestatzen badizu, komentatu osasun-zentrora joaten zarenean.
- Zesarearen zauria ere garbi eta lehor eduki behar da (erabili ura eta xaboia). Nahikoa da egunean behin garbitzea, eta estali gabe egon daiteke. 7-10 egunen buruan, osasun-zentroan kenduko dizkizute grapak.
- Zauriaren eremuan sentsibilitate gutxiago nabaritzen baduzu, ez kezkatu, pixkanaka berreskuratuko duzu. Galdetu emaginari zer masaje mota eman dezakezun sentsibilitatea areagotzeko.
- Baliteke bularrak tentsioan, handituta edo minduta edukitzea, erditu ondoren esneak gora egiten duelako, normalean 48-96 ordura.
Kegel ariketal pelbis-zorurako
Kegel ariketak pelbis-zorua sendotzeko.
Erditzearen ondoriozko orbaina osatzea
Nola eman masajea episiotomiaren edo zesarearen orbainean.
Sintoma hauetakoren bat baduzu, kontsulta ezazu:
- Loki kirasdunak, hau da, ustel-usaina duten odol-galerak.
- Umetokiko odoljarioa, baldin eta zenbait egunetan murrizten ez bada.
- 38 °C-tik gorako sukar altua (besapeko tenperatura).
- Mina eta erresumina txiza egitean.
- Gernu-galera, baldin eta lehen asteen ostean eteten ez bada.
- Arrailak titiburuetan, bularreko hantura, mina edo gorritasuna.
- Hankako min handia, eta hantura, beroa edo gorritasuna bertako alderen batean.
- Buruko mina eta ikusmen alteratua edo ondoez orokorra.
Kontsultatu profesionalei egoera hauetan
Erditzearen ondoren, baliteke egoera batzuetan profesional sanitarioren bati kontsultatu behar izatea.
Emozioak ulertzea
Erditze ondokoan edo erdiberriaroan, litekeena da emozionalki hauskorrago egotea; agian beldurra edo segurtasunik eza izango duzu edo nostalgia, itzuliko ez denak eraginda. Haurtxoarekin batera zeure burua ezagutuko duzu. Eta, beharbada, hasierako igurikimenak ez dira bat etorriko errealitatearekin.
Garai honetan, zu eta inguruko guztiak egoera berrira egokituz joango zarete. Hurbileko pertsonekin komunikazio naturala, zintzoa, irekia, argia, zuzena eta egokia edukitzeak trantsizioa erraztuko dizue.
Erditze ondoko tristura oso ohikoa da lehen bi asteetan. Baliteke sintoma ugari izatea, aldartea bat-batean aldatzea, erraz negar egitea, antsietatea sentitzea, suminkortasuna, tristura, jateko gogoa edo loa aldatzea, haurtxoagatik biziki arduratzea edo harekiko interes gutxi adieraztea.
Hori guztia aldaketa hormonalen ondorioz gertatzen da, eta aldaketok seme-alabarekiko atxikimendua ere sustatzen dute. Behar besteko atsedena hartu, elikadura ona izan, paseatu edo ariketaren bat egiteaz gain, garrantzitsua da beste alderdi batzuk ere kontuan hartzea, hala nola zure autoestimua edo irudi pertsonala. Denbora gutxian zu zeu izango zara berriz; hori da ohikoa. Utzi besteek zu mimatzen eta laguntzen.
Batzuetan, tristura eta gogorik eza denboran luzatzen dira, eta, gainera, jateko gogoa eta loa aldatzen dira, gai ez izatearekin edo erruarekin lotutako sentimenduak agertzen, kontzentrazio-galera, energiarik eza, etsipena, antsietatea… Hala bada, erditze ondoko depresioaz ari gara. 10 emakumetik 1i eragiten dio, eta jarraipen profesionala behar du. Horrela sentitzen zarela uste baduzu, ez izan zalantzarik eta partekatu sentsazio horiek erreferentziazko sanitarioen taldearekin. Edozein konplikazio garaiz detektatzea funtsezkoa da errekuperaziorako.
Ohiko galderak
Zenbait faktoreren araberakoa da, baina garrantzitsuena da bularra ematen ari zaren ala ez aintzat hartzea; izan ere, ohikoa da hilekoa beranduago itzultzea bularra ematen ari bazara. Nolanahi ere, itzulera aldatu egin daiteke, hau da, baliteke erditu eta 5-8 astetara edo hilabete batzuetara izatea, edo, kasu batzuetan, urte batzuen ondoren.
Haurdunaldian eta erditze ondokoan, emakumearen bizitzako gainerako etapetan bezala, era askotan goza daiteke sexualitateaz, koitotik igaro behar izan gabe. Pertsona edota bikote bakoitzak bere denborak izango ditu, egoeraren araberakoak. Koito-harremanei berriro ekiteko, gomendatzen da fisikoki errekuperatuta egon arte itxarotea. Zuen behar eta igurikimenei buruz normaltasunez eta modu zintzoan hitz egitea aberasgarria izango zaizue. Gainera, onuragarria izan daiteke nekea kudeatzeko eta intimitateaz gozatzeko behar den laguntza izatea.
En el siguiente video puedes ampliar la información
Sexu-jarduerei berrekitea
Nola berrekin sexu-harremanei erditzearen ondoren.
Bai, haurdun geratzeko aukera dago, zure gorputzak obulazio bat izan baitu lehen hilekoaren aurretik. Horregatik, gomendagarria da planifikazioa egin eta antisorgailu bat aukeratzea. Emaginari komentatu ahal diozu jarraipen-kontsultetan. Zuretzat egokiena zein den adieraziko dizute, igarotako denbora eta aukeratutako edoskitze mota kontuan hartuta, adibidez.
Zure beharretara ondoen egokitzen den metodoa erabil dezakezu.
Bularra ematen ari bazara, badaude edoskitzaroarekin bateragarriak diren zenbait antisorgailu hormonal. Ez da gomendatzen antisorgailu hormonal konbinatua erabiltzea (pilula tradizionala, baginako uztaia edo partxeak) erditu eta 6 hilabete igaro arte, esne-ekoizpena murriztu baitezake.
Hormona-aldaketengatik da, eta ohikoa, ez zaizu zuri bakarrik gertatzen. Erditze ondoko tristura oso arrunta da lehen bi asteetan. Baliteke sintoma ugari izatea, aldartea bat-batean aldatzea, erraz negar egitea, antsietatea sentitzea, suminkortasuna, tristura, jateko gogoa edo loa aldatzea, haurtxoagatik biziki arduratzea edo harekiko interes gutxi adieraztea.
Litekeena da emozionalki hauskorrago egotea; agian beldurra edo segurtasunik eza izango duzu edo nostalgia, itzuliko ez denak eraginda. Garai honetan, zu eta inguruko guztiak egoera berrira egokituz joango zarete. Hurbileko pertsonekin komunikazio naturala, zintzoa, irekia, argia, zuzena eta egokia edukitzeak trantsizioa erraztuko dizue.
Tristura eta gogorik eza denboran luzatzen badira, ez izan zalantzarik dagokizun profesionalarekin harremanetan jartzeko.
Azken aldaketako data: