Erasmus

Itzuli



2006an, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak Etengabeko Ikaskuntzarako Programa ezarri zuten (Life Long Learning Programme). Goi mailako irakaskuntzako Etengabeko Ikaskuntzarako Programaren zatiak ERASMUS du izena, eta bere helburu zehatzak hauexek dira: Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua suspertzea eta Goi-mailako Hezkuntzak eta Lanbide Heziketa Aurreratuak euren arloko berrikuntzei aurre egitea.

Horretarako, EHUk Europako instituzioekin sinatu ditu aldebiko hitzarmenak, eta, horien bidez, ikasle eta irakasleen kopuru zehatza bidali eta jaso dezake. Europar Batasunak programa horretan diharduten ikasleei ematen die beka, eta, horren osagarri, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kutxabank finantza-erakundeak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bezeroei ematen dizkieten laguntza gehigarriak ere jasotzen dituzte.

ERAMUS beka bateragarria da EAEko unibertsitateetako ikasleei Eusko Jaurlaritzak urtero ematen dien ikasketa-bekarekin, betiere baldintza batzuk betetzen badituzte.

Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolak hurrengo unibertsitateekin sinatu ditu aldebiko hitzarmenak:

Programan parte hartzea

Eskabide-epeak, parte hartzeko betekizunak, helbideak eta ikasleek bete beharreko dokumentazioa EHUren webgune honetan daude: Erasmus+

Programaren koordinatzailea: Jagoba Zarandona Calvo jauna.
Posta elektronikoa: jagoba_zarandona@ehu.es

Azken aldaketako data: