Ikasle berrien sarbidea

Atzipena eta sarrera

Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola erakusteko eguna.

Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola erakusteko eguna, Erizaintzako grado-ikasketa ezagutarazteko eta Eskolako instalazioak pertsonei –titulazio hau lortzea interesatzen zaienei- erakusteko antolatzen da. Egun horretan, bi informazio-saio egongo dira, euskaraz eta gaztelaniaz.

Egun horretan alderdi hauen inguruko informazioa emango da:

  • Titulaziora sartzeko bideak
  • Hurrengo ikasturterako eskaintzan ikasle berrientzat aurreikusitako plaza kopurua
  • UPV/EHUko Erizaintza Graduko Ikasketa-plana
  • Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolaren ezaugarriak
  • Ikasleriaren irakaskuntza praktikoan lan egiten duten zentroak

Erizainak hainbat esparru profesionaletan dituen eginkizunei buruzko ikus-entzunezko aurkezpenak eskaintzen dira, baita teknika eta prozedurarik ohikoenei buruzkoak ere. Bisita gidatu bat egiten da Zentroan, instalazioak, ekipamenduak eta simulazio birtualeko ariketak egiteko maketak ezagutzeko; eta ikasketa praktikoko jarduerak egiten dira Arabako eta Debagoieneko ESIaren asistentzia-zentro nagusietan benetako praktika klinikoak egin baino lehen. Gainera, ikaslegaiei eta familia interesdunei Erizaintza Graduaren ostean dauden irteera profesional bikainak zein diren azaltzen zaie. UPV/EHU orientazio-azoka


UPV/EHU orientazio-azoka

Egun horretan informazioa ematen da honi buruz:

    • Gasteizko Erizaintza Eskola, baita Eskolarekin ikasleen prestakuntza praktikorako lankidetzan aritzen diren zentroak ere
    • UPV/EHUren titulazio hau eskaintzen duten zentroetako plaza-eskaintza eta sarbideak
    • UPV/EHUko Erizaintza Graduko Ikasketa Plana
    • Eskolaren parte-hartzea duten truke-programak
2020 urtearen UPV/EHUko orientazio-azoka eta Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola erakusteko egunaren aurkezpena

Ikasle berrien baldintzak

Erizaintza titulazioan ikasle eskolaratu berriek oinarrizko prestakuntza eduki behar dute natur- eta osasun-zientzietan; horretaz gain, beharrezkoa izango da erraztasuna izatea ulertzeko nahiz ahozko eta idatzizko adierazpenerako. Era berean, pertsonen zainketarako interesa eta motibazioa erakutsi behar du, jarrera irekiarekin laguntzeko eta pertsonen arteko harremanetarako. Gainera, behaketa, analisia eta hausnarketarako jarrera izan beharko du, eta behar bezalako lan intelektualari eusteko eta eginkizun ugari egiteko gai izango da. Azkenik, ikasle eskolaratu berriek jakin beharko dute egoera berrietara egokitzen eta elkarbizitza-arauen araberako jokabidea izaten. Era berean, erakutsi beharko dute ikaskuntzaren aurreran jarrera proaktiboa dutela eta talde-lanerako prest daudela.

Ikasle berriek izan beharreko gaitasunak honakoak dira:

  1. Natur- eta osasun-zientzetan oinarrizko prestakuntza izatea.
  2. Ulertzeko eta ahoz eta idatziz adierazteko erraztasuna izatea.
  3. Pertsonen zainketarako interesa eta motibazioa erakustea.
  4. Behaketa, analisia eta hausnarketarako jarrera.
  5. Behar bezalako lan-erritmoa mantentzeko ahalmena.
  6. Aldi berean egin beharreko zeregin ezberdinak planifikatzeko gaitasuna.
  7. Egoera berrietara egokitzeko gaitasuna.
  8. Irakaskuntzaren aurrean jarrera proaktiboa erakustea eta lan-taldean aritzeko prest egotea.

Sartzeko prozedura

Erizaintzako Unibertsitate Eskolan sartzeko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak Unibertsitate Eskolei eskatutako betekizunak premiazkoak dira eta eskabideak UPV/EHU Sarbideko Errektoreordetzaren bidez kudeatzen dira.

Informazio gehiago

Espediente aldaketak

Estatu espainiarrean hasitako Erizaintzako unibertsitate-ikasketak dituzten ikasleentzako lekualdatzeak

Eskaera:

Erabakia:

Matrikula:

  • 2019ko irailaren

Azken aldaketako data: