Ongietorria

Mª Encarnación Betolaza López de Gámiz and., Eskolako Zuzendaria

Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Taldearen izenean ongietorri gure web-orrira.

Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola, Osakidetzako zuzendaritza nagusiaren menpeko zentro bat da, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumoaren tutoretzapekoa eta, alderdi akademikoari dagokionez, Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari atxikita dago.

Unibertsitate Zentroa garen aldetik gure xedea da Erizaintzako Graduaren titulu ofiziala lortzera bideratutako prestakuntza sendoa eskaintzea, gaitasuna egiaztatzen duena erizaintzako arretako zainketa orokorrak emateko eta osasun-zerbitzuetako etengabeko hobekuntzan laguntzeko.

Gure helburua da graduatugaiek bere testuinguru profesionalaren barruan jarduten jakitea, lanbidea arautzen duten printzipio etikoak eta legezko printzipioak oinarritzat hartuz, iritzi profesionala emanez, erabakiak hartuz, egoera konplexuetan arazoak konponduz, zaintzatik eratorritako prozedurak eta jarduerak trebeziaz garatuz. Era berean, komunikazio eraginkorrak izateko gaitasuna hartzea eta lidergoa eramatea zaintzaren esparruan, bere baliabideak eta besteenak erantzukizunez kudeatuz, osasun-taldearen lanaren antolamendua hobetzen lagunduz eta horrela, banakoen eta taldearen ongizatea eta bizi-kalitatea sustatuz.

Prestakuntza osoa eta pertsonalizatua eskaintzen dugu, ikasleak ditu ardatz eta irakaskuntza- elebiduna eta diziplina anitzekoa eskaintzen zaio. Horretarako, klinikan eta irakaskuntzan esperientzia handia daukaten profesionalen talde bat daukagu, etengabeko hobekuntza bultzatzen den erakunde-kulturak behar duen guztiaren barruan ikasleen arreta bermatuko duen laguntzeko pertsonala ere bai, konfiantzazko eta elkarrenganako laguntzazko ingurune batean.

Tituluen ezaugarriak kontutan hartuta, Practicum irakasgaiak nabarmendu nahi ditugu, garrantzi handia dute –eta. Prestakuntza horretarako eskolak lankidetza-hitzarmenak eginda dauzka arreta espezializatuko eta Lehen mailako arretako zentro sozio-sanitarioekin. Praktikaldian, ikasleek testuinguru asistentzialaren esparru guztiak ezagutzen dituzte, diziplina anitzeko taldeetan lan egiten baitute, eta praktika benetako jokalekuetan egiten baitute. Praktiketan, ikasleari lagundu egiten zaio gaitasunak, trebetasunak eta ezagutzak pixkanaka-pixkanaka eskuratzen, gaitasunok erabat gara ditzan lortzea helburu. Izan ere, ikasleak practicumaren bidez jasotzen duen prestakuntza teoriazko eduki diziplinarretatik haratago doa, eta bere garapen pertsonalari eta profesionalari laguntzen dioten alderdi multidimentsionalei eragiten die. Hau dena Tutore irakasle talde bikain bati esker gauzatu dezakegu, prestakuntzako proiektuarekin erabat inplikaturik daudenak, irakasle-taldearekin koordinaturik eta gure zentroarekin bat eginda.

Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolak bikaintasunera bideratutako prestakuntza osatzeko mugikortasun-programa ugari dauka ikasle eta irakasleenzat, helburua da profesional gaituak prestatzea, euren rol profesionala hainbat testuingurutan bai nazioarte eta estatu mailan betetzeko gai izango direnak.

Era berean, sare sozialetan Twitter bidez, eta Youtube bidez, hezkuntza komunitateak geure lekua daukagu aktiboki parte hartu ahal izateko.

Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Zuzendaritzaren, Irakaskuntza Taldearen eta Administrazioko Pertsonalaren izenean, lerro hauetatik ongietorri berriz ere gure web-orrira eta animatzen zaituztegu gu ezagutu edo informazio gehiago nahi izanez gero gure Zentrora etortzera, atsegin handiz hartuko zaituztegu.

Agur bero bat

Zuzendaria
Mª Encarnación Betolaza López de Gámiz

Mª Encarnación Betolaza López de
                        Gámiz

Azken aldaketako data: