Titulazioari buruzko informazioa

Erizaintzako graduko tituluak giza eta zientzia-prestakuntza duten erizain jeneralistak heziko ditu, familietako et komunitateko pertsona osasuntsuen eta gaixoen osasun-beharrizanak balioesteko, identifikatzeko, horien esparruan jarduteko eta ebaluatzeko behar adina gaitasun izango dutenak.

Erizaintzako ikasleak

Erizaintzako tituludun profesional berriak ezagutzak, trebeziak eta jarrera egokiak izango dituzte bizi-zikloan zehar izaten diren osasun- eta gaixotasun-prozesuak ulertzeko eta horiei jarrera gizatiarraz erantzuna emateko, pertsonei beren burua zein besteak zaintzeko gaitasuna garatzen lagunduz. Bere testuinguru profesionalaren barruan jardungo du, lanbidea arautzen duten printzipio etikoak eta legezko printzipioak oinarritzat hartuz, iritzi profesionala emanez, erabakiak hartuz eta arazoak egoera konplexuetan konponduz, zaintzatik eratorritako prozedurak eta jarduerak trebeziaz garatuz. Eraginkortasunez komunikatuko da eta lidergoa eramango du zaintzaren esparruan, bere baliabideak eta besteenak erantzukizunez kudeatuz, osasun-taldearen lanaren antolamendua hobetzen lagunduz eta, horrela, banakoen eta taldearen ongizatea eta bizi-kalitatea sustatuz.


Ikasgaien egitura eta irakaskuntzaren antolaketa

Ikasketen egitura eta irakaskuntzen antolaketa
Modulua Irakasgai-motak Kreditu-kopurua
GUZTIRA
I OINARRIZKOAK 30 6     36
BESTE ADAR BATZUETAKO OINARRIZKOAK 18 6     24
II NAHITAEZKOAK 6 36 22   64
III KANPOKO PRAKTIKAK 6 12 20 54 92
KARRERA AMAIERAKO LANA       6 6
II HAUTAZKOAK     18   18  
  GUZTIRA 60 60 60 60 240

Gradua lortzeko baldintzak

  • Gradu amaierako lana egin beharko da.
  • GAL (Gradu amaierako lana) defendatu ahal izateko, Graduko kreditu guztiak gaindituta eduki beharko dira.
  • GALen (Gradu amaierako lana) matrikulatu ahal izateko, Graduko kreditu guztiak gaindituta eduki beharko dira
  • Lehen matrikula-urtearen amaieran, gutxienez lehen mailako kredituen % 15 eduki beharko da gaindituta.
  • Bigarren matrikula-urtearen amaieran, gutxienez lehen mailako kredituen % 30 eduki beharko da gaindituta.
  • Irakasgai bakoitzeko gehienez 6 deialdi.

Graduatuaren profila

Erizaintzako graduduna gai izango da osasun-arreta tekniko eta profesional egokia emateko pertsonen, familien eta/edo gizarte-taldeen osasun-beharrei. Arreta hori honako hauetan oinarrituko da: erizaintzaren oinarri eta printzipio teoriko, metodologiko, etiko eta legalen ezagutza integratuan eta aplikazioan; pertsona eta ideien gaineko errespetuan, eta pazientea gizabanako konplexu, autonomo, independente eta arduratsu gisa ulertzean. Gaitasuna izango du jardunbidearen beraren gaineko hausnarketa egin eta hura ebaluatzeko, erabakiak hartzeko, taldean lan egiteko eta beste pertsona batzuekin komunikazio eraginkorra ezartzeko, pazienteekin, familiartekoekin, talde sozialetako kideekin, lankideekin edo beste profesional batzuekin izan. Horretarako, beharrezko trebetasunak eta teknikak erabiliko ditu eta eraginkortasunez kudeatuko ditu beharrezkoak diren baliabideak. Era berean, gizartearekin arduratsu jarduteko gai izango da; horretarako, osasun-hezkuntza eta autozaintza sustatuko ditu eta berrikuntzarekin, ekintzailetzarekin eta etengabeko hobekuntzarekin konprometituko da, lanbide-praktika eguneratua, segurua eta kalitateko eskaintzeko.

Informazio gehiago

Azken aldaketako data: