Etxeko botikina. Materialak eta medikamentuak

Zer da etxeko botikina?

Kontsulta medikorik behar ez duten istripu eta ondoezak sendatzeko medikamentu eta materialak gordetzen ditugun altzari edo kutxa da.

Baliagarria da istripu edo sintoma arinak ditugunean, eta bertako edukia familia bakoitzaren araberakoa izango da. Hala, adibidez, haurrak dauden familia batean, horien beharrizanetara egokitutako medikamentuak izango ditu botikinak (dosi txikiak, jarabeak, segurtasunezko itxierak, etab.).

Zer ez da sartu behar botikinean?

Ez gorde etxeko botikinean:

  • Iraungitako medikamentuak. Egoera txarrean dauden medikamentuak, edo itxura erabilera-orririk gabe eta jatorrizko ontzirik gabe aldatu bada.
  • Aurrez hartutako tratamendu hondarrak. Bereziki garrantzitsua da antibiotikoen kasuan, berau medikuaren aginduz baino ez baita hartu behar.
  • Ez eduki antibiotikorik, eta ez eskatu farmazian, mediku batek gaixotasun zehatz bati aurre egiteko agindu ezean.
  • Familiaren ohiko tratamenduak. Medikamentu horiek beste leku batean gordeko dira, nahasteak ekiditeko. Hainbat pertsona medikamentuak hartzen ari baldin badira, leku ezberdinetan kokatuko dira, nahastea ekiditeko.
  • Funtzionatzen ez duen edo kaltetuta dagoen materiala (oxidatutako pintzak, hondatutako termometroa…)

Zer sartu behar da botikinean?

  • Termometroa, funtzionatzeko prest dagoena.
  • Sendatzeko materiala::   
    • Serum fisiologikoa zauriak garbitzeko edo sudur eta begietako garbiketak egiteko. Erabili ostean, hondarrak bota edo irekita utzi egun batzuetan.
    • Antiseptikoak, klorhexidina akuoso edo povidona iodatua adibidez, zauriak infektatzea ekiditeko.
    • Punta biribildun guraizeak. Erabili ondoren garbitzeko ur eta xaboia eta klorhexidina erabil daitezke.
    • Gauza txikiak ateratzeko pintzak. Erabili ondoren garbitzeko ur eta xaboia eta klorhexidina erabil daitezke.
    • Erabili eta botatzeko xiringa, zauriak garbitu eta sudurreko garbiketak egiteko, eta pediatriako dosifikazioak egiteko.
    • Tiritak.
    • Gasa esterilak.
    • Esparatrapua.
    • Hotza ipintzeko poltsa.
    • Bendak.
  • Aho-berrhidrataziorako gatzak. Beherako edo gorako handietarako baliagarriak dira, deshidratazioa gertatzen denerako; haur eta adineko pertsonengan gertatu ohi da. Adin ezberdinetara egokitutako prestatu komertzialak dira, unean prestatzeko zorroetan aurkezten dira, edo zaporezko likidoetan, haurrek hartzeko errazagoak izateko.
  • Azaleko erredurentzako pomada eta eguzki-erredurentzako krema
  • Larruazalaren erredurentzako pomada edo hesi-krema Zinc oxidoa izan ohi dute. Oso baliagarria da pixoihalaren dermatitisa sendatzeko.

Medikamentuak

Medikamentuak bere jatorrizko ontzian eta dagokion erabilera-orriarekin gorde behar dira, edozein unetan hori erabiltzeko zalantzak kontsultatu ahal izateko. Botikinean honako medikamentu hauek izan ditzakegu:

Min eta sukarrarentzat

Analgesiko eta antitermikoak, parazetamola edo ibuprofenoa

Parazetamola analgesiko ona da min arin edo moderatuaren kasuan, eta ez dio sabelari eragiten. Kasu hauetan har daiteke: ultzera gastrikoa, asma, aho bidez antikoagulatzailea hartzen bada, gutxiegitasun kardiakoa, giltzurrun-gutxiegitasuna edota edo hanturazko medikamentuei alergia kasuan (ibuprofeno, naproxeno, dexketoprofeno).

Henduentzako edota 34 kilogramo baino gehiagoko pertsonentzako gomendatutako dosia honako hau da: 500 mg 6 orduro.

Haurrentzako gomendatutako eguneko dosia pisuaren arabera kalkulatzen da. 100mg/ml dosiko parazetamol jarabe batentzat (merkatuan ohikoena):

Ez da beharrezkoa haurra esnatzea antitermikoak emateko.

Medikamentu horietakoren bat hartzen badu, ez eman haurrari katarro edo eztularentzako beste medikamenturik, gehiegizko dosifikazioa izateko arriskua baitago.

Antiinflamatorioak

Medikamentu horiek inflamazioak eragindako mina dagoenean edota min moderatu arintzeko (hilerokoa, buruko mina, etab.) baino ez dira erabili behar. Pertsona batzuen kasuan, medikamentuek sabeleko arazoak eragin ditzakete eta, beraz, horiek hartzea medikuak gomendatu behar du. Gehien erabiltzen dena ibuprofenoa da.

Helduen kasuan, dosi seguru eta egokiena 400 miligramokoa da eta, hala badagokio, egunean hiru aldiz ere har daiteke.

Etxeko txikientzat, ibuprofenozko jarabeak daude. Horien kontzentrazioa % 2 edo % 4koa da eta, beraz, berau hartzean zein kontzentrazio kantitatea duen jakin behar da. Honako taula honetan adierazten da pisuaren arabera gomendatutako dosia.

Azken aldaketako data: