Euskal farmaziek GIBaren 26.812 test laster egin dituzte, Eusko Jaurlaritzak duela hamar urte programa ezarri zuenetik

Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen GIBa detektatzeko programan parte hartzen duten 50 euskal farmaziek GIBaren 26.812 test laster egin dituzte 2009ko martxoaren eta 2018ko abenduaren bitartean. Test horien bidez, 235 kasu positibo identifikatu dira (egindako proba guztien % 0,9). Hala jaso da programa aitzindari honen hamargarren urteurrenarekin bat jendaurrean jarri diren datuetan; programa 2009ko martxoan sustatu zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako farmazialarien elkargo ofizialekin lankidetzan. Programan, Arabako 7 farmaziak, Bizkaiko 27k eta Gipuzkoako 16k parte hartzen dute.

Emaitzaren bizkortasuna eta eskuragarritasuna pertsonek testa farmazia batean egiteko hoberen balioesten dituzten bi alderdiak dira, gero testaren anonimotasuna eta farmaziak ematen dien segurtasuna eta konfiantza.

Gaur egun, euskal farmazietan laugarren belaunaldiko testa erabiltzen da; horrek, giza organismoak infekzioari erantzuteko sortzen dituen antigorputzez gainera, birusaren beraren antigenoak ere identifikatzen ditu, eta kasu batzuetan infekzio posiblea lehenago detekta daiteke. Osasun Sailak sustatutako programa horrek bermatu egiten du arrisku-praktikaren bat izan duen edozein pertsonak EAEn baheketa-zerbitzu eskuragarria izatea, bai hurbiltasun geografikoari dagokionez, bai ordutegi-arretari eta prozesuaren azkartasunari dagokienez.

2009ko martxoaren eta 2018ko abenduaren bitartean jasotako datu nagusiak honako hauek dira:

  • GIBaren 26.812 test laster egin dira, Euskadin parte hartzen duten 50 farmazietan.
  • Lurraldeen arabera, Bizkaian 14.268 test egin dira, Gipuzkoan 9.029 eta Araban 3.515.
  • Emaitza positiboen prebalentzia aldi osoan % 0,9koa da (235).
  • Ezagunak diren positiboak kenduz gero (GIBa izanik farmaziara dagoeneko karga birikorik ez duten egiaztatzera doazenak), prebalentzia % 0,7koa da (191).
  • Farmazietan eginiko test-kopurua egonkor mantentzen da, nolabait, urteetan zehar, baina joera pixka bat beheranzkoa da.
  • Testa egin duten pertsonen % 74,2 gizona da, 37,27 urtekoa, batez beste, eta % 25,5, emakumea, 33,76 urtekoa, batez beste (% 0,3k ED/EE).
  • Testa egin duten pertsonen adina dela eta, ehuneko handiena (% 36,3) 30 eta 39 urte bitartekoa da; % 27,4k 20 eta 29 urte bitartean ditu, eta % 20,4k, 40 eta 49 urte bitartean.
  • Farmazietara testa egitera doazenen % 44,1 gizon heterosexuala da, % 25,5 emakumea eta % 21,7 gizonekin sexua duen gizona.
  • Pertsonen % 55,2k egina zuen GIBaren testa gutxienez beste behin aurretik, eta kasuen % 74,8an arrisku-praktika gertatu zenetik hiru hilabete baino gehiago igaro dira.
  • GIBaren testa egiteko motibo nagusiak honako hauek dira: baginako sarketa (kasuen % 52,2), beste batzuk (% 15,3), uzkiko sarketa (% 14,7) eta felazioa (% 12,4).
  • Jatorriaren arabera, testen % 88,3 espainiar nazionalitatea dutenei egin zaie (22.595); gero, latinoamerikar jatorria dutenei (% 5; egindako testen 1.289).

Emaitza positiboa izan duten pertsonak direla eta (bazekitenak kenduta):

  • Emaitza positiboa izan duten pertsonen % 57,1 gizonekin sexua duen gizona da, % 18,8 heterosexuala eta % 16,8 emakumea.
  • Batez besteko adina 35,9 urte dira.
  • Emaitza positiboen kasuan, % 71,2 espainiar nazionalitatekoa da; % 14,7, latinoamerikarra, eta % 5,2, Saharaz hegoaldeko afrikarra.

EGINDAKO GIB-AREN TESTA, URTEAREN ETA LURRALDEAREN ARABERA

 
Urtea
Guztira
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
 
Araba
355
396
346
362
316
376
346
340
365
313
3515
Gipuzkoa
1055
1122
914
900
753
900
884
928
863
710
9029
Bizkaia
1475
1592
1421
1360
1320
1561
1437
1507
1408
1187
14268
Guztira
2885
3110
2681
2622
2389
2837
2667
2775
2636
2210
26812

Deskargatu prentsa oharra 

Azken aldaketako data: