Ezagutu ezazu Osakidetza

PUBLIKOA, UNIBERTSALA ETA KALITATEZKOA

1983an Euskal Osasun Zerbitzua sortu zenetik, Osakidetzaren helburua izan da pertsona guztiei osasun-sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa bermatzea. Gaur egun, euskal osasun publikoa euskal gizartearen lorpen kolektiboa ere bada, erreferentziako eredua.

Egunerokotasunean, Osakidetzak antolakunde eraginkorra du eta horren ezaugarri dira: bere zentro eta unitateen kudeaketa-autonomia, osasun-arretaren etengabeko hobekuntza helburu izatea eta talde-lana. Hori guztia bertako profesionalen inplikazio eta konpromisoari esker eta osasunaren eremuan ikerkuntza eta berrikuntzaren aldeko apustu garbiri esker lor daiteke.

Osakidetzako logoa

OSASUN SISTEMAREN ARDATZ NAGUSIA

PERTSONAK

Osakidetzaren xedea da pertsona guztien osasunaren alde lan egitea, eta horixe da ekintza guztien ardatza. Osasuna babesteko eskubidea, hortaz, eskubide ukaezina da eta Euskal Osasun Sistema Publikoa sostengatzen duten printzipioetako bat.

Gaur egun, Osakidetzaren erronka nagusienetako bat da euskal gizartearen zahartzeak eragiten duen erronka demografikora egokitzea. Horrek gaixotasun kronikoak nagusitzea eta pertsonen hauskortasuna eta menpekotasuna areagotzea dakar. Osakidetzak urtero 16 milioi kontsultari ematen dio arreta. Kontsulta hauetan gizarteak kualifikazio altuko, kalitatezko eta balorazio altuko osasun arreta jasotzen du.


itxarongela

2019ko lehen seihilekoan artutako pazienteak

Icono Hospital

96.000

Egunero zaindutako pazienteak

Icono Hospital

67.000

Paziente Lehen Mailako Atentzioan

Icono Hospital

29.000

Ospital atentzioko pazienteak


KAPITAL NAGUSIA

PROFESIONALAK

Kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko, instalazio egokiak eta teknologia aurreratuena izateaz gain, funtsezkoa da profesional aditu eta konprometituak edukitzea. Osasun-zerbitzuen oinarrian pertsonekin eta pertsonentzat lan egiten duten pertsonak daude. Hori dela eta, profesionalak dira euskal osasun sistema publikoren kapital nagusia.

Gaur egun, Osakidetzaren egituran 26.500 profesional ari dira lanean, eta % 78 emakumeak dira; Euskadiko emakumeentzako enplegu-emaile handiena gara. Gainera, emakumeak gehiengo dira zuzendaritza-postuetan, arreta-buruzagitzan, baita kategoria profesional gehienetan ere.

PRINCIPAL CAPITAL


HELBURUA, HERRITARREN ONGIZATEA

PREBENTZIOA ETA SUSTAPENA

Osasuna da euskal gizarteak gehien aintzat hartzen duen balioetako bat, osasun-egoera egokia baita beste edozein gaitasun garatzeko aukera ematen digun oinarria. Hortaz, osasuna sustatu eta prebenitzea da Osakidetzarentzako berebiziko zeregina.

Osakidetzak egindako prebentzio-programek ibilbide luzea dute, eta herritarrek konfiantza handia eman diete; parte-hartze tasa altuek eta emaitza egokiek hala frogatu dute. Azpimarratzekoak dira: jaioberrien behaketa, Down Sindromea detektatzea, bularreko, kolon-ondesteko edo zerbixeko minbiziak garaiz detektatzea, eta haurren aho-hortzetako arreta (PADI).

Baheketa programak 2018

Parte-hartzea
Jaioberrientzako baheketa (orporaren proba) %100
Down-en sindromea %90
PADI Haurren hortzak zaintzeko programa %69
Bularreko minbiziaren baheketa %76
Koloneko minbiziaren baheketa %72

ETENGABE HOBETZEA

BERRIKUNTZA ETA IKERKUNTZA

Osakidetzak osasun-ikerkuntzaren aldeko apustua egiten dut, BioDonostia, BioCruces, BioAraba eta Kronikgune institutuen bidez, unibertsitate eta industria biosanitarioarekin lankidetzan, osasuneko emaitzak hobetzeko, osasun-sistema eraldatu eta euskal gizartearen garapen ekonomiko eta sozialari laguntzeko.

I+G+b jarduera % 3,4 hazi da 2018 urtean. Azpimarratzekoa da garapenean dauden proiektu kopurua, entsegu klinikoak barne, 2,5 aldiz biderkatu direla azken bost urteotan. Horien artean, nabarmentzekoak dira euskal enpresekin lankidetzan egindako proiektuen hazkundea; azken lau urteotan 5 proiektutatik 59 proiektu egitera pasa da.

Centros Innovación Osakidetza Bioef esteka Biodonostia esteka Biocruces Bizkaia esteka Bioaraba esteka Kronikgune esteka

Azken aldaketako data: