Eztarriko minarentzako aholku baliagarriak
Zerk sortzen du eztarriko mina?
Eztarriko mina ohiko sintoma da. Kasu gehienetan, infekzio biriko batek sortzen du, eta horrekin batera azaleratzen dira hozturaren sintomak, hala nola, mukiak, negar-jarioa, doministikuak eta sudur-kongestioa. Kasu hauetan tratamendua sintomatikoa da.
10 kasutatik 1en, infekzioa sortzen duen agentea bakteria bat da, zehazki, Streptococcus A bakteria. Kasu horietan, eztarriko minarekin batera agertzen dira sukarra, angina-hantura, eta ez dira hozturak ohikoak dituen sintomak agertzen. Infekzioa agente bakteriano horrek sortu duela susmatzen baldi bada, hori diagnostikatzeko proba erraz bat egin daiteke osasun-zentroan eta, ondoren, diagnostikoari dagokion tratamendua adieraziko zaizu.
Tabakoa eta alkohola gehiegi kontsumitzeak, aire kutsatua arnasteak, ahotsa behartzeak, ahotik arnasteak, baita hainbat alergiak ere, sor dezakete eztarriko ondoeza.
Zeintzuk dira sintomak arintzeko aholkuak?
- Kutsatzea ekiditeko, higiene-neurriak arreta handiz bete behar dira, bereziki sintomak azaleratzen diren egunetan; familiartekoek gaixotasuna pairatzea ekidingo da.
- Eskuak maiz garbituko dira ur eta xaboiarekin, birusa transmititzea ekiditeko, eta beti egingo da eztul egin, doministiku egin eta mukiak kentzean.
- Sintomak ez dituzten pertsonengandik ahalik eta distantzia handiena hartzea (gutxienez 1 m).
- Eztul edo doministiku egitean, ondo estaliko dira ahoa eta sudurra, ukondoarekin edo zapi batekin, arnas-jariakinak geldiarazteko.
- Ahal bada, erabili eta botatzeko zapiak erabiliko dira mukiak kentzeko, eta erabilitakoan bota egingo dira.
- Erretzea ekidin ezazu, baita ke-giroa duten espazioak ekidin ere.
- Ur, ezti eta limoiarekin gargarak egitea gomendatzen da, egunean hainbat aldiz, irenstean ondoeza arintzeko.
- Likido gehiago edateak, elikagai hotzek edo giro-tenperaturakoek irensteko garaian ondoeza sentitzea murriztuko dute. Likido eta elikagai beroak ekidin itzazu.
Noiz galdetu behar zaie
osasun langileei?
- Arnasteko zailtasunak baldin badituzu.
- Elikagaiak irensteko zailtasunak baldin badituzu, baita likidoak ahoratzeko ere.
- Azalean orbanak agertzen bazaizkizu.
- Lepoko edota eztarriko inflamazioak ahoa irekitzea eragozten badizu.
Azken aldaketako data: