Gaixotasun zeliakoa
Zeliakoari buruz
Zer da?
Gaixotasun Zeliakoa sistemaren nahasmendua da, digestio-sistemari ez ezik, oinarri inmuneko beste sistemei ere eragiten dielako, glutenak edo antzerako proteinak hartzeagatik, eta genetikoki joera duten gizabanakoetan agertzen da.
Gaixotasunaren ezaguera eta garapenean aurrerapenak egin badira ere, Gaixotasun Zeliakoa infra-diagnostikatutako gaixotasuna da. Horren arrazoia da sintoma mota ugari ager daitezkeela, Gaixotasun Zeliakoaren urdail-hesteetako sintomak dituen eredu klasikoa, haurrengan ohikoena dena, ez da hala izaten helduen kasuan.
Diagnostikoa berandu egiteak ondorio garrantzitsuak izan ditzake berau pairatzen duten pertsonen osasun eta bizi-kalitatean.
Orokorrean, Gaixotasun Zeliakoak adin guztietako pertsonei eragiten die, baita adineko pertsonei ere, eta emakume/gizon lotura 2:1 da. Hala ere, diagnostikatutako kasu berrien % 70 baino gehiago > 20 urte adinean gertatzen da.
Egileak
Esther Merino Rodriguez. Digestologoa HUA OSI Araba
Mireia Apraiz Pineda. EZE- Euskadiko Zeliakoen Elkarteko zuzendaria
Izaskun Antúnez Tricio. ESI Arabako Lehen Arretako erizaina
Sintomak
Haur eta nerabeen kasuan, gaixotasunak sintoma klasikoenak ditu; aldiz, helduen kasuan diagnostikoa ezkutatuta agertu ohi da, sintoma extradigestiboak baitirudite.
Haur/Nerabeak
- Pisua galtzen da, hazkuntza gelditzen da, altuera laburtzen da.
- Beherakoa edo idorreria.
- Anemia, burdin defizita dela eta.
- Sabeleko mina. Sabel handitua.
- Aholegar errepikakorrak
- Dermatitis herpetiformea.
- Pubertaroan atzerapena. Amenorrea.
Helduak
- Antzutasuna
- Amenorrea
- Gaixotasun tiroideo autoinmunea.
- Anemia, burdin defizita dela eta.
- Hepatitis autoinmunea
- Osteoporosis / Osteopenia
- Beherakoa edo idorreria.
Diagnostikoa
Gaixotasun hori pairatzen duzula susmatzen baduzu, garrantzitsuena da glutena dietatik ez kentzea, aurrez sendagilearekin kontsultatu ez bada.
Hainbat proba egingo dira, odol-analisi soil bat, eta bertan zehaztuko da gaixotasun horren berariazko antigorputzak dauden, azterketa genetiko bat gaixotasuna izateko joera dagoen zehazteko, eta hesteetako biopsia bat. Horixe da kasu gehienetan beharrezkoa den proba, eta diagnostikoa konfirmatzen lagunduko digu.
Garrantzitsua da azpimarratzea genetika positiboa izateak ez duela esan nahi, halabeharrez, gaixotasuna izango dugunik. Izan ere, sintomak dituen herritarren % 1ek baino ez du garatuko.
Tratamendua
Gaur egun, tratamendu eraginkorrena da bizitza osoan zehar glutenik gabeko dieta jarraitzea, hau da, dietatik kentzea gari gogorra, gari espelta eta gari khorosan, triticale, garagarra, zekalea eta eratorritako produktuak. Gaur egun badaude zeliakoen dietan segurtasun osoz txerta daitezkeen zenbait olo mota. Dieta behar bezala jarraitzen bada, sintomak desagertu eta hesteetako kalteak ebazten dira, eta arazoak prebenitzen laguntzen du.
Funtsezkoa da zeliakoak kontsumitzen dituen produktuen osagaien zerrenda berrikusteko ohitura hartzea. Manufakturatutako produktuen kasuan (saltsak, prestatutako zopak, izozkiak, hestekiak, gozokiak, fruitu-nektarrak eta postreak), beren fabrikazio-prozesuan glutena erabiltzen duten osagaiekin nahi gabe kutsatzeko arrisku handia dago. Euskadiko Zeliakoen Elkarteak (EZEk) kontsumitzeko bermea betetzen duten eta merkatuan dauden produktuen zerrenda eguneratua eskaintzen die elkartekideei.
Dieta hori zorrotz jarraitzeaz gain, berebizikoa da mediku espezialistarengana urtean behin joatea, dieta behar bezala jarraitzen ari dela ziurtatzeko, eta bestelako arazoak agertzea ekiditeko.
Oso garrantzitsua da, gainera, zeliakoek neurri bereziak hartzea, adibidez, frijituak jatean glutena duten beste elikagaiekin ez kutsatzeko; ontzi horretan aurrez glutena duen produkturik prestatu den ziurtatu beharko dute. Elikagaiak erabili eta sukaldean manipulatzean neurri erraz batzuk hartzea segurtasun bermea izango da zeliakoarentzat. Taberna edo jatetxeen kasuan, glutenik gabeko menurik duten galdetuko da, eta eskatutako segurtasun-neurriak betetzen dituela ziurtatu.
Glutenak eragindako bestelako gaixotasunak ere badaude, esaterako, glutenari alergia izatea eta Glutenarekiko Sentiberatasuna Zeliakoa izan gabe. Gure sendagile edo espezialistarekin kontsultatzen badugu, hark argituko digu diagnostikoa.
Galburu barradunaren zeinua
Galburu barradunaren sinboloa da glutenik gabekoa dela adierazteko nazioarteko sinboloa, eta hori Europako Zeliakoen Elkarteen Sozietateak (AOECS) arautzen du. Horrexek eskuordetzen du bere Elkarteetan berau erabili eta kontrolatzeko ahalmena. Sinbolo horren arabera, produktuak <20ppm gluten duela adierazten da. Sinbolo hori balizkoa izateko, beti izango du 8 digitutako kode alfanumeriko bat, eta egiaztatu duen elkarteak baimenduko du (xx-yyy-zzz; xx= herrialdeko kodea. yyy= enpresaren kodea. zzz= produktuaren kodea).
xx = herrialdeko kodea
yyy = enpresaren kodea
zz = produktuaren kodea
Azken aldaketako data: