Giltzurruneko gutxiegitasuna

Giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa giltzurrunaren funtzionamendua luzaroan okertzea da.

Giltzurrunak oso organo garrantzitsuak dira gure organismoak behar bezala funtziona dezan: odola garbitu eta gorputzeko likidoak kontrolatzen dituzte, odolean behar diren substantzia batzuk erregulatzen laguntzen dute, eta gure tentsio arteriala behar bezala kontrolatzen laguntzen dute.

Bideo honetan Giltzurrun-gutxiegitasuna zer den eta nola tratatzen den ikusiko dugu labur.

alt

Gaixotasunari buruz

Sintomak

  • Ura eta gatza atxikitzean, hantura eragin dezake aurpegian, orkatiletan eta gorputz osoan, eta pisua handitu.
  • Hasieran, maizago txiza egin dezakezu eta egarria izan.
  • Nekea edo ahulezia senti dezakezu.

Nola tratatzen da?

Giltzurruneko gutxiegitasun kronikoaren tratamenduarekin gaixotasunaren aurrerapena geldiarazi nahi da:

  • Tentsio arteriala zorrotz kontrolatu behar da.
  • Dietan proteina gehiegi egotea eta hipergluzemia mugatu behar dira.
  • Agertzen diren sintomak eta gaitzak tratatzen joan behar gara.
  • Ez dira hainbat botika hartu behar, hala nola antinflamatorioak (ibuprofenoa, naproxenoa, diklofenakoa…) eta eferbeszenteak, gatz asko dutelako.

Zer egin dezaket neure burua zaintzeko?

Gomendio orokorrak:

  1. Tentsio arteriala kontrolatzea.
  2. Ariketa aldizka egitea.
  3. Ez erretzea.
  4. Medikazioa pautaren arabera hartzea eta ez hartzea antiinflamatoriorik.
  5. Elikaduraren kontrola eramatea: erizaintzako profesionalak menuen eta adierazitako elikagai-konbinazioen berri emango dizu.

Gomendioak elikadura kontrolatzeko:

  • Gatza neurrian hartu behar da.
  • Ez dira likido gehiegi edan behar.
  • Potasioaren kontsumoa murriztu behar da (analisietan handia bada). Gogoratu potasio ugariko elikagaiak hauek direla: fruta batzuk (laranjak, bananak), barazki batzuk (ziazerbak, txanpinoiak, tomatea), arrautzak, lekaleak…
  • Haragi zuriak dira gomendagarrienak: oilaskoa, untxia, txahala.

Giltzurrun-gutxiegitasunaren sintomak kontrolatzen

  1. Kontrolatu tentsio arteriala.
  2. Ez hartu antiinflamatoriorik, ez botikarik, ezta belar-dendako produkturik ere zure kontura. Minerako zerbait behar baduzu, zure medikuak esango dizu zein den egokiena.
  3. Jarraitu zure erreferentziazko profesional sanitarioaren gomendioei.

Gehiago jakin nahi duzu?

Icono Diabetes

Giltzurruneko gutxiegitasunaren fitxa laburpena

Gaixotasunaren ezaugarri garrantzitsuenak ezagutu eta kontsultatu laburpen-fitxaren bidez.

Icono Diabetes

Giltzurruneko gutxiegitasunaren fitxa osoa

Gaixotasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu fitxa osoa.


Autozainketak

Nire zainketa-plana

Zoaz zure zainketa-planaren zailtasunak, helburuak eta lorpenak aztertzeko laguntza-fitxara.

Nire jarraipena

Erregistratu zure zeinu eta sintomen aldaketak laguntza-fitxan.

Bizi ohitura osasungarriak

Informa zaitez zure ongizatea hobetuko duten ohiturei buruz.

Azken aldaketako data: