Ongietorria
Goierri-Urola Garaiko ESIa 2011n sortutako erakunde sanitario bat da. Lehen mailako arretako zazpi unitatek eta ospitale batek osatzen dute. Erreferentziako erakunde sanitarioa da Goierriko eta Urola Erdiko eta Garaiko (Gipuzkoa) 97.000 biztanleentzat.
Xedea
Erakunde Sanitario Integratu publiko eta jasangarria gara, balio soziala eransten duena eta pertsonei laguntzen diena bizitza osoan haien ongizate-maila hobetzen, betiere osasun-emaitzekin eta ezagutza sortzearekin konpromisoa duten profesionalen bitartez.
Ikuspegia
Erakunde sanitario integratua:
- Osasunean emaitza bikainak lortzen dituena, betiere pertsona ardatz duen arreta-eredurantz aurrera eginez.
- Balio soziala modu efizientean ekartzen duena eta pazientearen erantzukidetasuna eta gizartearen parte-hartze aktiboa txertatzen duena.
- Lidergo partekatua bultzatzen duena, eta profesionalaren konpromisoaren aldeko apustua egiten duena, erakunde osasungarri baten aldaketaren eragile aktiboa den heinean.
Balioak
- Zerbitzu publikoko bokazioa
Unibertsaltasunaren, ekitatearen, elkartasunaren eta kalitatearen printzipioetan oinarritutako osasun-sistemaren aldeko konpromisoa hartu dugu, baita euskal gizartearen osasun-beharrei erantzutearen aldeko konpromisoa eta euskal gizartearentzat balioa sortzearen aldeko konpromisoa ere, publikotasunaren eta erantzukidetasunaren etika abiapuntu izanik.
- Pertsona ardatz duen arreta
Pertsonen duintasuna errespetatzen dugu eta haien bizi-kalitatea bilatzen dugu, arreta integralaren eta pertsonalizatuaren bitartez. Horretarako, genero-ikuspegia kontuan hartzen dugu eta komunikazioa hobesten den hizkuntza ofizialean egiten dela bermatzen dugu.
- Profesionaltasuna, erantzukizuna eta humanismoa
Lanean bikaintasuna baloratzen dugu, profesionalen konpromisoaren eta inplikazioaren bidez eta errespetuzko jarreraren bidez.
- Lidergoa eta talde-lana
Talde-lana sustatzen dugu, sinergiak lortzeko, eta helburuak partekatzen ditugu, lidergo parte-hartzailean eta kide izatearen sentimenduan oinarrituta.
- Berrikuntza eta etengabeko hobekuntzarekiko inplikazioa
Jarrera proaktiboa dugu gure emaitzak modu efizientean eta jasangarrian hobetuko dituzten aldaketak egiteko garaian.Ildo horretan, teknologia berrien alde egiten dugu, baita ideiak sortzeko eta ezagutzak partekatzeko lankidetza-espazioen alde ere.
- Gardentasuna eta gobernu ona
Ingurunearekiko konpromisoa dugu, eta, horretarako, gizartearen arau eta printzipio etikoak errespetatzen ditugu eta konfiantza sortzen dugu, gardentasunetik eta gizarte-erantzukizunetik.
ESIa datuetan
Datu horiek 2021. urteari dagozkio
830
Lantaldea
9.178
Ospitaleratzeak
954.672
Lehen Mailako Arretako kontsultak
51.083
EAGko kontsultak
93.048
Ospitale-kontsultak
49.205
Ospitalez kanpoko kontsultak
624
Erditzeak
3.512 / 2.382
Kirurgia handia / Kirurgia txikia
33.434
Larrialdi artatuak
90.328.523 €
Ustiapen gastuak
20.304.782 €
Funtzionamendu gastuak
6.212
Eguneko Ospitale Mediko / Kirurgikoa

Organigrama
Ezagutu ezazu Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuaren organigrama

Plan Estrategikoa
Ezagutu ezazu Goierri-Urola Garaiko ESIaren 2018-2021eko Plan Estrategikoa

Gure memoriak
Goierri-Urola Garaiko ESIaren urteko jarduera-memoriak aurkezten dizkizugu
Azken aldaketako data: