Gomendio baliagarriak helduen sukarra tratatzeko

Zer da sukarra eta zerk eragiten du?

Sukarra gorputzaren tenperaturaren goratzea da. Orokorrean, sukarra izateak 38 ºC-tik gorako tenperatura duzula esan nahi du. Infekzio bat izaten da sukarraren eragile ohikoena. Hauek dira sukarra sorrarazi dezaketen infekzio ohikoetako batzuk:

  • Hoztura edo gripea
  • Arnasbideen infekzio bat
  • Infekzio gastrointestinal bat

Infekzio horiek gehienak ez dira larriak eta beren kasa egiten dute hobera.

Zein da tenperatura hartzeko modurik onena?

Besapeko, belarriko edo kopetako tenperaturak errazago hartzen dira uzkiko edo ahoko tenperaturak baino, baina ez dira hain doiak. Tenperatura neurtzean pixka bat alda daiteke, neurketa nola egiten duzun, horren arabera.

Tenperatura hartzeko:

  • Ziurtatu tenperatura hartuko duzun aldea lehor dagoela eta ez dela kontaktuan egon elementu edo likido bero edo hotzekin.
  • Jar ezazu termometroaren muturra besapean edo mihiaren azpian.
  • Mantendu jarrera, termometroa bilduz eta eutsiz. Termometro digital gehienek minutu 1 inguru behar izaten dute neurtzeko.

Tenperatura baino nabarmenagoa da ondoez-sentsazioa. Sukarra duzula uste baduzu eta gaixo sentitzen bazara, medikuak edo erizainak tenperatura hartuko dizu.

Nola tratatzen da sukarra?

Jakin egin behar da zein den sukarraren eragilea. Pertsona askok ez dute tratamendurik behar izaten.

Tratamendua behar baduzu:

  • Farmakoek, parazetamola edo ibuprofenoa esaterako, lagundu egin dezakete sukarra jaisten, baina ez dira beti beharrezkoak izaten.
  • Antibiotikoak infekzioari aurre egiteko. Bakterioek sorrarazitako infekzioetan bakarrik izaten dute eragina antibiotikoek, ez ordea birusek sorrarazitakoetan. Adibidez, antibiotikoek ez dute eraginik izaten hoztura batean.

Icono pedir información

Noiz galdetu behar zaie
osasun langileei?

Jar zaitez harremanetan sukarra baduzu eta:

  • Haurdun bazaude
  • Duela 6 hilabete baino gutxiago bidaia batetik iritsi bazara Afrika, Asia, Latinoamerika, Ozeania edo Ekialde Ertainetik
  • Ospitaletik irten berri bazaude, edo kirurgia bat edo prozedura mediko bat izan baduzu
  • Kimioterapia eta/edo erradioterapia hartzen ari bazara
  • Sistema immunitarioa inhibitzen duten botikak hartzen dituzunean – Botika horien adibide batzuk dira esteroideak eta errefusa prebenitzeko erabiltzen diren botikak organo-transplante baten ondoren

Edo sukarra eta hauetako sintomaren bat baduzu:

  • Legena
  • Arnasteko zailtasuna edo saihetsaldeko mina
  • Buruko min gogorra edo lepoan mina
  • Krisi neurologikoa edo nahasmendua
  • Gorako bortitzak edo diarrea
  • Min gogorra sabelaldean, bizkarrean edo saihetsaldean
  • Beste edozein sintoma arraro edo kezkatzen zaituena

Kontsultatu ezazu hauetakoren bat izatean ere:

  • 38ºC-tik gorako tenperaturak hiru egun baino gehiago irauten duenean
  • Duela gutxi izandako akain-ziztada bat

Azken aldaketako data: