Gorlizeko Ospitaleak flashmob dibertigarri bat egin du bere profesionalen parte hartzearekin

Aurten Gorlizeko Ospitaleak 100 urte bete ditu eta egungo taldeak hainbat ekitaldi egiten ari da bere ibilbidea ospatzeko.

Ekitaldi horietako bat bideo hau da, ehun profesionalek baino gehiago modu boluntarioan egin duten flashmob dibertigarri bat. Horien bidez, eta dantza, umore eta sintonia protagonista izanik, ospitale-zentro honetako bazter guztiak erakusten dizkigute. Izan ere, ospitalea berritzen joan da urteetan zehar; esate baterako, logelak, igerilekua eta errehabilitazio-gelak eta baita sukaldea ere.

Ekimen horrekin haien zentroan egunerokoari aurre egiteko duten alaitasuna eta ilusioa transmititzen dizkigute, kontuan izanik haien zentroan arreta handia eta zainketa asko behar dituzten pertsonak daudela.

Sar zaitez bideoa ikustera

Diseño responsivo

Azken aldaketako data: