Haur zein gazteen edo I motako diabetesa

1 motako diabetesari buruz

1 motako diabetesa pankreako Beta zeluletan intsulinarik ez ekoizteagatik gertatzen da.

Desberdintasunak ditu II motako edo helduen diabetesarekin, bai kausan bat gaixotasunaren garapenean.

Gaixotasun autoimmunea da, hau da, organismoan antigorputzak sortzen dira eta intsulina ekoizteaz arduratzen diren pankreako zelulak suntsitzen dituzte (gure organismoa elementu arrotzen aurrean babestearen arduradunek etsaitzat hartzen dituzte zelula horiek, eta, hortaz, suntsitu egiten dituzte).

Alde batetik, genetikarekin lotuta dago, eta, bestetik, inguruarekin (segur aski, birusengatiko infekzio batek jarri du martxan mekanismoa).

1 motako diabetesa

1 motako diabetesa pankreako Beta zeluletan intsulinarik ez ekoizteagatik gertatzen da.

Egun dagoen tratamendu bakarra da intsulina injektatzea. Oro har, gaixotasuna kontrolatzeko, hainbat intsulina-injekzio behar dira egunean.

Pazienteak ondo ikasi behar ditu gaixotasunarekin eta tratamenduarekin lotura duten hainbat alderdi.

Endokrinologiako kontsultategietan, alderdi horiek irakasteko, oso garrantzitsua da erizain hezitzailearen rola.

I motako diabetesa pankreako Beta zeluletan intsulinarik ez ekoizteagatik gertatzen da. Zelula horien % 10-20 bitartean bakarrik funtzionatzen ari denean agertzen dira sintomak. Une horretan hasten da gaixotasuna.

Zer da intsulina?

Intsulina da pankreako ß zeluletan ekoizten den hormona, eta ezinbestekoa da bizitzeko. Bere eginkizuna da glukosa garraiatzea eta organismoko zeluletan sartzea ahalbidetzea, bertan energia bezala erabiltzeko.

Organismoak intsulinarik ekoizten ez badu, kanpotik txertatu behar da. Hainbat modu daude; ohikoena da azalpeko injekzioa, baina infusio-ponpa bidez ere egin daiteke; bigarren kasu horretan, sabelaldeko larruazalaren azpian kateterra jarri eta programatutako intsulina-dosiak injektatzen dituen gailu batera konektatzen da.

Zer nabaritzen da glukosa altu dagoenean?

Odoleko glukosa-kantitatea 180mg/dl baino handiagoa denean (kopuru hori pertsona bakoitzaren arabera zehazten da), giltzurrunak azukrea askatzen du, hura eusteko gaitasuna gainditu egin delako. Une horretan agertu ahal dira lehen sintomak:

  • Poliuria: txiza egiteko gogo gehiago
  • Polidipsia: egarri handia
  • Polifagia: gose handia
  • Astenia: nekea
  • Pisua galtzea
  • Aho lehor eta oretsua
  • Larruazal lehorra
  • Ikusmen lausoa

Tratamendua

Tratamendua hastean, ohikoa da intsulina-dosiak egokitu behar izatea eta, batzuetan, elikaduran aldaketa txikiak egitea.

Une horretan zalantza asko sortzen dira, beraz, diabetesa duten pertsonek eta haien senideek gaixotasuna kontrolatu behar dute, eta medikuei laguntza eskatu. Hasieran, senideak eta gaixoa bera shock egoeran egon daitezke; arrunta da bizitza osorako gaixotasunen bat dugula jakinarazten digutenean. Kasu gehienetan, denbora gutxian, sentimendu hori desagertzen da; hortik aurrera, gaixotasuna onartzen eta kontrolatzen hasi behar da.

1 mota diabetesa tratamendua

Gogoan izan behar da oso gomendagarria dela bizimodu osasuntsua eramatea (ez erretzea, pisu egokia mantentzea, ariketa fisikoa egitea eta abar); diabetesa duten pertsonentzat ez ezik, beste edonorentzat ere.

Memento egokia izan daiteke diabetesa zaintzen eta kontrolatzen ikasteko ikastaroetara joateko; ospitaleetan eta diabetikoen elkarteetan eskaintzen dira. Tratamenduaren hasierako egun edo asteetan, baliteke gertatzea diabetikoa kezkatu ohi duen zerbait: “ikusmen lausoa” . Hori gertatzen denean, gaixoak ezin ditu egin eguneroko zenbait ekintza, hala nola, irakurri, gidatu edo telebista ikusi. Kristalinoaren edema iragankorraren ondorioz gertatzen da, baina desagertu egingo da denborak aurrera egin ahala. Iragankorra da. Ez du ikusmena kaltetzen.

Diabetesa diagnostikatu eta gaixotasuna ezagutzeko ikastaroa egin ondoren, aldizkako azterketa medikoak egin behar dira endokrinologiako kontsultategian/erizain hezitzailearekin, 3-4 aldiz urtean.

Kontsultan, endokrinoak erabakiko du analisiak eta azterketak noiz egin, zure gaixotasunaren bilakaera kontrolatzeko eta epe luzera diabetesarekin lotura duen arazorik ez agertzeko (begiak, giltzurrunak, oinak eta abar).

Ikerketa zorrotzak egin ondoren egiaztatu da diabetesa behar bezala kontrolatuz gero nabarmen murrizten dela horrelako arazoak izateko arriskua.

Diabetes tratamiento

Zein da tratamendurik egokiena niretzat?

Elikadura eta intsulina oinarrizkoak dira tratamenduan. Diabetesa duen pertsonak ondo ezagutu behar ditu biak, etekinik handiena ateratzeko. Hori dela eta, bai pertsona diabetikoak bat bere senideek informazio ugari behar dute.

Elikadura, medikazioa eta ariketa fisikoa koordinatu behar dira odoleko glukosa-maila kontrolatzeko eta norberak bere egoeraren arabera ezarritako gluzemia-helburuak lortzeko.


Tratamendu intsulinikoa

Beharbada, gaixotasunaren lehen egunetan, ziztadek beldurra ematen dute; alabaina, injekzio gehienek ez dute minik egiten, eta 1-2 aste igaro ondoren erabat arruntak izango dira diabetiko askorentzat.

Egun, kasu gehienetan, Intsulina Motelaren Analogoekin (injekzio bakarra egunean) eta Intsulina Azkarra / Oso azkarraren Analogoekin (3-4 injekzio egunean, jatorduekin batera) egiten da tratamendua.

Tratamendu intsulinikoa

Halaber, azalpean intsulina etengabe injektatzen duen gailua erabil daiteke (infusio-ponpa).

Ikaskuntza-prozesuan, intsulina-dosiak nola egokitu behar diren azaltzen da, odoleko glukosa-mailaren eta janari bakoitzarekin jaten den karbohidrato kopuruaren arabera. Egunero zenbait aldiz odoleko glukosa-maila begiratzeko ohitura hartu behar da (gluzemiaren autokontrola); horrez gain, pertsona diabetikoak ikasi behar du zeintzuk diren karbohidratoak dituzten elikagaiak eta janari bakoitzean zenbat jan dituen, intsulina-dosiak egokitu ahal izateko. Pazienteak ez du intsulina injektatu behar zehazki zer jango duen jakin arte (kontuz ibili behar da etxetik kanpo bazkaltzen duenean).

Intsulina-boligrafoak

Egun, intsulina injektatzeko, boligrafoak erabiltzen dira. Askotariko intsulina-kontzentrazioak eta -unitateak dituzten boligrafoak daude. Boligrafoak hozkailuan gorde behar dira, egunero erabiltzen dena izan ezik; izan ere, intsulina hotz badago, min egin dezake.

Intsulinako boligrafoak

Boligrafoa erabiltzen hasi zinenetik hilabete baino gehiago igaro bada, komeni da boligrafo berria hartzea (toujeo intsulina darabilenak 6 asterako balio du).

Intsulina etengabe injektatzeko sistema.

Intsulina-ponpak etengabe injektatzen du intsulina. Intsulina-kopuru hori medikuak edo erizainak zehaztu behar du, pazientearen arabera. Ondo ikasi behar dira tratamendu intsulinikoaren zenbait alderdi.

Gogoan izan behar da muturreko tenperaturek intsulina hondatu ahal dutela. Hortaz, ez da izozkailuan sartu behar, ez eta eguzkitan utzi ere. 0-30 ºC-ko tenperaturak egokiak dira intsulina gordetzeko. 30 ºC baino gehiagoko tenperatura badago, komeni da kortxozko kutxa edo termo eramangarri batean gordetzea.

Intsulina etengabe injektatzeko sistema

Non injektatu

Larruazalaren azpian dagoen gantzean injektatu behar da intsulina, azalpeko ehun deritzon horretan, alegia.

Oso garrantzitsua da injektatzen den lekua aldatzea: besoak, sabelaldea, izterrak eta ipurmasailak.

Halaber, komeni da alde berean eta ordu berean ziztatzea zenbait egun jarraian. Adibidez, eguerdian sabelaldean ziztatu baduzu, hurrengo egunean, eguerdian, saiatu alde berean ziztatzen (aurreko eguneko ziztadatik 2-3 cm-ra).

Astebete igaro ondoren, komeni da injektatzeko aldea aldatzea: aste batean, gorputzaren eskuinaldean; hurrengoan, berriz, ezkerraldean.

Injekzioa non jarri den, gorputzak azkarrago edo motelago xurgatuko du giza intsulina:

  • Sabelaldean, azkarrago
  • Besoetan, abiadura ertainean
  • Izter eta ipurmasailetan, motelago

Alabaina, hori ez da egiaztatu intsulinaren analogoen kasuan (egun erabiltzen direnak).

zonas de pinchazo de insulina

Intsulina injektatzeko modua

Egun, badira intsulina injektatzeko hainbat tamainatako orratzak. Luzera murriztuz joan da, izan ere, zenbait ikerketak erakutsi dute orratzak luzeegiak direnean muskulu-ehunera heldu ahal direla. Orain, 5,6 eta 8 mm bitartekoak erabiltzea gomendatzen da (injektatu behar den intsulina-dosiaren arabera, batez ere).

Gehiegizko pisua edo pisu normala duten pertsonek (20-27 bitarteko GMI) 5,6 edo 8 mm-ko orratzak erabiltzen badituzte, ez da beharrezkoa inon atximur egitea, injekzioa izterraren kanpoaldean eta 8 mm-ko orratzarekin ematen denean salbu.

5, 6 edo 8 mm-ko orratzak pertsona argalek (20 baino gutxiagoko GMI) erabiltzen badituzte, ordea, ezinbestekoa da atximur egitea edo 45º-ko angelua osatuz ziztatzea, ipurmasailetan jartzen denean izan ezik (kasu horretan, ez da atximur egin behar, eta angelua 90º-koa izan behar da).


Zergatik aldatu behar da injektatzeko aldea?

Oso garrantzitsua da injektatzeko aldea aldatzea; izan ere, aldatu ezean, azalpean dugun gantza lesionatu (tamaina handitu edo txikitu) edo gogortu egin daiteke.

Lipodistrofiak (koskorrak edo gogortzeak larruazalean, edo larruazala atrofiatzea) agertu ahal dira. Alde horietan ziztatuz gero (min gutxiago egiten du), intsulina xurgatzeko modua aldakorra izan daiteke, eta, beraz, hipogluzemia edo hipergluzemia agertu ahal dira.


Icono pedir información

Nola injektatu behar da intsulina?

Intsulina modu egokian jartzeko, hona hemen jarraibideak:

  • Eskuak ondo garbitu.
  • Boligrafoa kargatu intsulina unitate birekin, eta purgatu.
  • NPH edo nahastea erabiltzen baduzu, boligrafoa ondo astindu behar duzu, nahastea uniformea izan dadin (20 aldiz, gutxi gorabehera, 180º-ko angeluan jarrita).
  • Intsulina gardenak.
  • Aukeratu non injektatuko duzun.
  • Injektatu aurreko orrian azaldu den bezala.
  • Enboloa estututa duzula, itxaron 10 segundo eta atera orratza astiro, bi fasetan (hala, injektatu duzun intsulina ez da irtengo eta larruazalean geratuko).
  • Ez igurtzi.
  • Odol pixka bat irteten bada, egin presioa.

Autokontrola

Gluzemia kapilarra

Odolean duzun glukosa-maila ezagutzeko, gluzemia kapilarrak egiten ikasi behar duzu. Ezinbestekoak dira autokontrolerako.

Teknika honen bidez, zure gluzemiak egokiak, altuegiak edo baxuegiak diren jakingo duzu, eta, horren arabera, erabakiak hartuko, gaixotasuna hobeto kontrolatzeko.

Gluzemia kapilarra

Zer behar duzu gluzemia kapilarra egiteko?

  • Glukometroa (neurtzeko gailua)
  • Zerrenda erreaktiboa
  • Ziztagailua edo lantzatxoa
  • Paperezko musuzapia
  • Kontrolatzeko koadernoa

Ziztada atzamarrean

Glukometroa

Glukometro modelo anitz daude salgai, odol kapilarrean azukre kantitatea neurtzeko eta gluzemia nahi bezala dagoen jakiteko.

Neurketa batetik bestera % 10-20ko aldea egin daiteke, nahiz eta neurgailu berbera erabili. Hortaz, ez kezkatu hiru aldiz jarraian neurtzen baduzu eta emaitza desberdinak eskuratzen (110-100-104); denak izango dira zuzenak.

Glukometroek neurketak egin ditzakete 10-20mg/dl-tik 500-600mg/dl-ra bitartean. Zure gluzemia 10-20mg/dl-ren azpitik badago, gailuak “LO” adieraziko du. Zure gluzemia 500-600mg/dl-ren gainetik badago, gailuak “HI” adieraziko du.

Aurretiko zaintzak:

  • Eskuak garbitu, “hatz gozoak” deituriko fenomenoa ekiditeko; bestela, balioak benetakoak baino altuagoak izango dira.
  • Eskuak lehortu, odol-tanta ez diluitzeko (eskuak bustita badaude, baliteke neurtutako gluzemia benetakoa baino txikiagoa izatea).
  • Eskuak bero edo epel izan, odol-tanta errazago irten dadin.
  • Hatzen alboetan ziztatu, eta ez ziztatu beti hatz berbera (hatz-mamian ziztatzea mingarriagoa da, eta hatzean sentikortasuna galtzeko arriskua dago).

Teknika egokia:

  • Zerrenda erreaktiboa glukometroan sartu, kontaktua egin arte.
  • Ziztagailua kargatu, hatza hautatu, ziztatu eta hatza estutu, goialdetik oinarrirantz, odol-tanta egokia ateratzeko.
  • Odol-tanta ukitu zerrendarekin, eta itxaron behar adina odol xurgatu arte.
  • Idatzi emaitza koadernoan.
  • Kendu zerrenda eta bota.

Zer gertatuko da emaitza idaztea ahazten bazait?
 
Glukometroek memoria dute, eta zure gluzemiaren emaitzak gordetzen dituzte, data eta orduarekin. Nahi duzunean kontsulta ditzakezu, eta zure koadernoan idatzi. Hori dela eta, egiaztatu gailuaren data eta ordua zuzenak direla.

Zenbait neurgailurekin, adierazi ahal duzu gluzemia jan aurrekoa (preprandiala), jan eta ordubete edo bi ordura neurtutakoa (postprandiala) edo beste edozein momentutan neurtutakoa den.

Beste batzuekin, berriz, emaitzen batezbestekoa kalkulatu daiteke, bai eta datuak programa informatiko batean inportatu eta grafikoak ikusi ere: joerak, aldakortasuna... Horrez gain, datuak Internet plataforma batean deskarga ditzakezu, eta medikuekin partekatu.

Azterketa medikoa egitera edo erizain hezitzailearenera zoazen guztietan, datuak erregistratzeko erabili duzun koadernoa eta glukometroa eraman behar dituzu. Bertan apuntatu behar dituzu izandako arazo guztiak (adibidez, zergatik uste duzun hipogluzemia edo hipergluzemia izan duzula), izan ere, datu horiek oso baliagarriak izan daitezke tratamendua zure beharrizanetara egokitzeko.


Orain, badira glukosa etengabe monitorizatzeko sistemak; horiei esker, glukosak eguneko 24 orduetan zein joera duen jakin ahal da. Informazio hori oso erabilgarria da tratamendua egokitzeko.

Glukosa monitorizatzeko flash sistema

Kontrolaren helburuak

Zeintzuk dira lortu beharreko gluzemia eta HbA1c mailak?

Oso garrantzitsua da gomendatutako gluzemiak izatea, eta, horretarako, ezinbestekoa da intsulinak, janariak eta abar egokitzea. Nolabait esateko, pertsona diabetikoa bere medikua ere izan behar da.

“Helburu” diren gluzemiak honako hauek dira (gogoan izan I motako diabetesa duten pertsonak helburu horietara “hurbildu” ahal direla, baina ia ezinezkoa dela lortzea):

  • Jan aurreko gluzemia: 80-130 mg/dl.
  • Jaten hasi eta bi ordu geroagoko gluzemia: 80-180 mg/dl.
  • Gluzemia lotara joateko orduan: 100-140 mg/dl.

Hemoglobina glikosilatua (HbA1c) odoleko proteina bat da, eta glukosa hari itsasten zaio. Diabetesa zenbateraino dagoen kontrolatuta neurtzen du. Haren balioa odol-analisiaren bidez edo hatzean ziztada eginez neurtzen da, eta azken 2?3 hilabeteetan lortutako batez besteko gluzemia adierazten du.

HbA1c proteina % 7 baino txikiagoa izan behar da, izan ere, hainbat ikerketak erakutsi dute % 7 baino gutxiagoko HbA1c dagoenean arrisku txikiagoa dagoela epe luzera diabetesaren ondorioz arazo berriak agertzea (itsutasuna, infartuak, arazo baskularrak, iktusak, bihotz-hutsegiteak edo anputazioak). Hori dela eta, parametro hori beti begiratu behar da diabetikoen azterketa medikoetan. HbA1c proteinak neurketa egin aurreko 2?3 hilabeteetan odoleko azukrea nola egon den adierazten du.

Azken aldaketako data: