Gomendio baliagarriak goragalea eta gorakoak tratatzeko

Zer dira goragalea eta gorakoak eta zerk eragiten ditu?

Goragalea botaka egin nahi izatearen sentsazioa da. Gorakoa sabelean duguna ahotik indarrez egozten duen ekintza da.

Eragile ohikoenak hauek dira: egoera txarrean dauden elikagaiak hartzea, bertigoak edo zorabioak izatea, medikamentu batzuk, migraina, alkohola hartzea, haurdunaldia edo errefluxua.

Zer gomendiok lagundu dezakete sintomak arintzen?

Arroz-ura: Jarri irakiten litro bat ur arroz-eskukada batekin hogeita hamar minutuz, iragazi eta utz ezazu hozten hartu aurretik.

Kutsatzea saihesteko

Zorrotz bete beharko dira higiene-neurriak. Prebentzio-neurri eraginkorrena da gaixo dagoen pertsonak eskuak garbitzea, baita familiako gainerako kideek ere. Garrantzi berezia du eskuak garbitzeak janariak prestatu aurretik, jan aurretik eta komunera joan eta gero.

Likidoak hartzea

Ziurtatu egin behar da behar adina likido hartzen dela eta deshidratazioa saihestea.

  • Ura: Limoi-ura izan daiteke.
  • Infusioak eta saldak
  • Arroz-ura: Jarri irakiten litro bat ur arroz-eskukada batekin hogeita hamar minutuz, iragazi eta utzi hozten hartu aurretik.
  • Berdintsu presta daiteke Azenario-ura
  • Seruma etxean egina: Jarri litro bat uretan:
    • Bi koilarakada azukre
    • Koilaratxo erdi bat gatz
    • Koilaratxo erdi bat bikarbonato
    • Katilu bat limoi-zuku.

Beste gomendio batzuk

Dieta

Ordu 1 itxarotea gomendatzen da gorakoaren ondoren ezer hartu aurretik. Hasi hartzen zurrupada txikiak 10-15 minuturo. Maiztasuna eta kantitatea gehitu ahal izango da tolerantzia ona baldin bada. Gorakoa errepikatzen bada, hasi berriro prozesua.

Gutxika jaten hasi behar da, ez baita ona denbora luzez baraurik egitea. Behar adina likido edateaz gain, janari bigunak eta suabeak hartzen hasi behar da, atseginekoak dituzunak, adibidez, irakindako arroza, arroz-krema edo arroza azenario-urarekin, ogi zuria, pasta zuria, hegazti-haragia eta saldak/zopak. Orokorrean, saihestu koipe handiko janariak, arrainak eta pikanteak.

Egunean 5-6 otordu egin, errazio txikitan eta maiztasun handiagoz.

Garrantzizkoa da jarduera fisikoa gutxitzea, atseden hartzea gomendatzen da.


Icono pedir información

Noiz galdetu behar zaie
osasun langileei?

  • Abdomeneko min handia izanez gero
  • Gorputz-tenperatura 38ºC-tik gorakoa bada 24h baino gehiagotan
  • Gorakoetan odol gorria edo gorozkia agertzen bada
  • Gorakoak iraunkorrak direnean, 5 gorako baino gehiago 12 ordutan
  • Goragalearen eta gorakoen intentsitateak eragotzi egiten badu janariak hartzea edota likidoak
  • Ondoeza orokorra denean, zorabioak, larruazala zurbil, ahoa lehor... dituzunean
  • Pixa nabarmen gutxitzen dela antzematen duzunean eta kolore hori bizia duenean

Azken aldaketako data: