Hipertentsioa
Tentsioa arteriala odolak arterietatik zirkulatzean egiten duen indarra da; hipertentsioa, berriz, tentsio arteriala denboran zehar normaltzat ezarritako balioen gainetik egotea da.
Normalean gaixotasunak ez du sintomarik sortzen, baina tratatzen ez bada konplikazio larriak sor datzake, hala nola bihotz- eta/edo giltzurrun- gutxiegitasuna, odoljarioa edo garuneko tronbosia.
Saiatu tentsio arteriala zure osasun-profesionalak adierazitako zifretan mantentzen; horrela, konplikazioak saihestuko dituzu.
Zer egin dezaket neure burua zaintzeko?
Bizi ohitura osasungarriak izatea
- Elikadura: gatz gutxirekin jatea eta gatza duten elikagaiak saihestea (hestebeteak, kontserbak, produktu aurrekozinatuak, saltsa elaboratuak, salda-kontzentratuko pastillak…)
- Ariketa fisikoa: ariketa egiteak tentsio arteriala igo ahal du. Gomendatzen da ariketa fisikorik ez egitea 180/105 baino gehiago izanez gero. Pisuak altxatuz gero, ez egin ariketa isometrikorik (mugimendurik gabe) 5 segundoz baino gehiagoz. Ondo hidratatuta egotea garrantzitsua da.
- Tentsioa gomendatutako mugetan mantentzea. Artatzen zaituen taldeak balio onargarrien berri eman diezazuke. Neurtzeko aparaturik izanez gero, aldian behin kontrola dezakezu. Joan jarraipen-kontsultetara eta partekatu zure erregistroak.
Agindutako medikazioa hartzea
Efektuen artean daude:
- Gorputzeko soberako likidoak eta gatza kanporatzea.
- Arteriak dilatatzea: odola errazago zirkulatzen da.
- Bihotz-erritmoa edo -maiztasuna moteltzen du.
Ez hartu antiinflamatoriorik, ezta medikamentu eferbeszenterik ere; azken horiek gatz asko dutelako.
Albo-ondorioak eragin ditzakete: zorabioa, eztula, ahulezia, buruko mina, beherakoa… sintoma horietakoren bat nabarituz gero, kontsultatu zure erreferentziazko profesionalarekin.
Sintomak maneiatzea
Interpretatzen ikasi eta egoera bakoitzean nola jokatu jakitea.
HAU BADAUKAZU
- Mina edo opresioa bularrean, berez edo nitritoekin desagertzen ez dena.
- Palpitazioak edo takikardia, zorabiatzea edo izerditzen hastea eragiten dizutenak.
- Gorputz-adarren batean indarra galtzen baduzu, ahoa okertzen bazaizu edo hitz egiteko zailtasunak badituzu.
- Nahasmena.
- Konortea galtzea.
- Ikusmen lausoa.
- Buruko min handia.
- Gorakoak.
JARRI HARREMANETAN EMERGENTZIEKIN
Deitu:
- Araba: 945 24 44 44
- Bizkaia: 94 410 00 00
- Gipuzkoa: 943 46 11 11
- edo 112ra beste autonomia-erkidego batzuetatik
HAU SENTITZEN BADUZU
- Sudurreko odoljarioa.
- Mina edo opresioa bularrean.
- Mina zangosagarretan, atsedenarekin desagertzen dena.
- Esfortzu txikiak egitean nekatzen zara.
- Gauez esnatzen zara ezin duzulako arnasa hartu.
- Zorabioak, nekea edo ahulezia.
- Buruko mina, ohiko analgesikoekin joaten ez dena.
ESKATU BALORAZIO BAT
Baliteke tratamendua doitu behar izatea. Jarri harremanetan:
- Ohiko ordutegian: osasun-zentroko zure erreferentziako profesionalarekin.
- Ordutegitik kanpo: Osasun Aholkuarekin (tel.: 900 20 30 50) edo joan zaitez zure EAGra (Etengabeko Arretako Gunera).
ZURE SINTOMAK KONTROLATUTA BADAUDE
- Jarraitu medikazioa hartzen presbrikatutako moduan.
- Jarraitu gatz gutxiko dietarekin.
- Joan jarraipen-kontsultetara.
- Parte hartu zure komunitateko jardueretan edo laguntza-taldeetan.
- Argitu zure zalantzak zure osasun-zentroarekin edo Osasun Aholkuarekin harrema netan jarrita.
Gehiago jakin nahi duzu?
«Nola zaindu hipertentsioa» laburpen-fitxa
Ezagutu eta kontsultatu gaixotasunaren alderdi garrantzitsuenak laburpen-fitxaren bidez.
«Nola zaindu hipertentsioa» fitxa osoa
Gaixotasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu fitxa osoa.
Autozainketak
Zer egin dezaket neure burua zaintzeko?
Hemen aurkituko duzu bizi-ohitura osasungarriei eta zu zaintzeko beste gomendio batzuei buruzko informazioa
Nire zainketa plana
Zoaz zure zainketa-planaren zailtasunak, helburuak eta lorpenak aztertzeko laguntza-fitxara.
Azken aldaketako data: