Katarro arrunterako gomendio erabilgarriak

Zer da katarroa edo hoztura arrunta?

Prozesu bat da, eztularekin, sudur-kongestioarekin, negar-jarioarekin eta mukiekin agerian geratzen dena. Normalean, infekzio biral batek sortzen du, eta modu naturalean konpondu ohi da 3-10 egun igaro ondoren, inolako tratamendurik gabe. Katarroak tratatzeko antibiotikorik ez erabiltzea komeni da, ez baitira eraginkorrak era gaizki erabiltzen badira gero eta germen erresistenteagoak garatzea faboratzen baitute.

Beharbada, sintomarik gogaikarriena eztula da, batzuetan gehiago irauten baitu eta espektorazioa (karkaxak) ere izaten baitu, nahiz eta prozesua ez okerragotu. Izan ere, eztula da organismoaren defentsa-mekanismorik garrantzitsuenetako bat, jariakinak kanporatzea errazten baitu.

Zer gomendio dira lagungarriak sintomak arintzeko?

Garrantzitsua da eskuak maiz garbitzea ura eta xaboia erabiliz birusen hedapena saihesteko eta beti eztul edo doministiku egin, edota mukiak zintzatu ondoren.

Kutsadurak galarazteko

Kutsadurak galarazteko higiene-neurriak muturreraino eraman beharko dira, beste inork gaixotasuna izan ez dezan. Muturreko higienea bereziki garrantzitsua da sintomak agertzen direnean.

  • Eskuak maiz garbitzea ura eta xaboia erabiliz birusen hedapena saihesteko eta beti eztul edo doministiku egin eta mukiak zintzatu ondoren.
  • Ahalik eta urrutien egotea (gutxienez 1 m) sintomarik ez duten pertsonengandik.
  • Eztul edo doministiku egiterakoan ongi estaltzea ahoa eta sudurra besoarekin edo zapi batekin arnas jariakinik ez zabaltzeko.
  • Ahal dela, erabili eta botatzeko mukizapiak zintz egiteko erabiltzea eta erabili bezain laster botatzea.

Beste gomendio batzuk

  • Komeni da likido gehiago ahoratzea, behar bezala hidratatuta egoteko.
  • Ez erretzea eta kea duten lekuetan ez egotea.
  • Geletan berogailuek lehortutako giroa umetzea, urez betetako ontziak edo hezegailu elektrikoak ipinita.
  • Ur gaziarekin edo gatz-serumarekin sudur-garbiketakegiteak sudur-kongestioa arindu ohi du.
  • Kilima eragiten duen eztul lehorrerako, erabilgarriak dira eztulerako pilulak edo karamelu gogorrak.
  • Alergia izanez gero, komeni da ez izatea kontakturik alergenoekin (polena, animaliak, hautsa, eta abar).

Icono pedir información

Noiz komeni da
osasun-profesional batengana joatea?

  • Arnasa hartzeko zailtasuna, saihetsetan edo belarriko mina izanez gero.
  • 38º-etik gorako sukarra izanez gero, 3 egunetik gora.
  • Odola edota muki berde edo horixka duten karkaxak kanporatuz gero.
  • Si presenta vómitos persistentes, más de 5 vómitos en 12 horas.
  • Eztul iraunkorra izanik, maiz jatea ezinezkoa izanez gero eta, horrenbestez, pisua galduz gero.
  • Buruko min oso handia izanez gero.
  • Eztulak okerrera egin duela atzemanez gero sintomak agertu eta 10 egun igaro ondoren.

Informazio interesgarria

Código QR - Decálogo de la fiebre

Eztula

Código QR - Uso seguro paracetamol

Parazetamolaren erabilera segurua

Código QR - Uso seguro ibuprofeno

Ibuprofenoaren erabilera segurua

Azken aldaketako data: