Datuak
Euskal osasun-eremuan ikerketa, nagusiki, asistentzia-prestaziorako jarduerak eta ikerketa-lanak bateratzen dituzten osasun-arloko profesionalek garatzen dute.
I+G jardueretan 2.804 pertsona baino gehiago daude inplikatuta.

767 pertsona dedikazio osoaren baliokide gisa

Pertsonen %64ikerketan sartutakoak emakumeak dira

284 pertsona sistemaren ikertzaile nagusiak (% 50 baino pixka bat gehiago emakumea da)

% 51 50 urtetik gorakoa daeta ia % 19 40 urtetik beherakoa
Gaur egun sisteman I+Gko 1.450 proiektu baino gehiago daude aktibo
Aktibo dauden ikerketa-proiektuen artean, ugarienak autonomia-, estatu- edo nazioarte-eremuko deialdi publiko lehiakorren bidez eskuratutakoak dira; nazioarte-eremukoetan gehienak Europakoak dira. Gauzatzen ari diren proiektuen artean, Europako 45 proiektu daude, eta horiek dakarten finantzaketa aktiboa 8 milioi eurotik gorakoa da osasun-sistemarako.
Aipatu behar da, halaber, abian diren ikerketa-proiektuen % 20 baino gehiago euskal osasun-sistema publikotik kanpoko erakundeekin elkarlanean garatzen dela; lankidetza ohikoenak, batetik, estatuko eta Europako beste osasun-sistema batzuekin, eta, bestetik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileekin egiten direnak izaten dira.
Para más información:
2018-ko memoria kontsultatu

Azken aldaketako data: