Made in Osakidetza

Mangolsen bidaia

Haurren gehiegizko pisuaren eta obesitatearen tratamendurako programa berria

Tipologia: Osasuneko IKTa.

Egoera: Garatzen.

Helburua: Haurren gehiegizko pisuaren eta obesitatearen tratamendu holistikoa lantzeko programa eta erreminta berria, lehen mailako arretako pediatriakontsultetan lehen tratamendu-lerro gisa baliatzeko.

Xede den biztanleria: 7 eta 14 urte arteko haurrentzako eta haien familientzako aplikazio informatikoa; jolasen bitartez, jakintzak eskuratuko dituzte elikaduraz, ariketa fisikoak, ohitura osasungarriez eta indar emozionalaz.

Garapen-egoera: Osakidetzak eragindako ekimen korporatiboa, haurren obesitateari buruzko osasun programaren barruan garatzeko eta ezartzeko.

Toxina botulinikoa infiltratzeko gida pertsonalizatua:

Tipologia: Materialak eta gailuak.

Egoera: Irudiak eta hiru dimentsioko inprimatze gehigarriko teknikak prozesatzeko programetan oinarritutako garapena

Helburua: Zulaketa pertsonalizatuetarako gida bat diseinatzea eta garatzea, ezkerreko aldeko muskulu pterigoideoan toxina botulinikoarekin infiltrazio-tratamendua egiteko, aho barneko bide baten bidez.

Xede den biztanleria: Neurologia-zerbitzuko pazienteak, lateralitate larriko disfonia oromandibularra dutenak.

Garapen-egoera: Jardunbide klinikoan ezarrita. Saria: Quality Innovation Award 2018 Euskadiko fasearen irabazlea eta nazioarteko finalista.

Kokleako inplanteak eta hizkuntzaren atzerapen bakuna duten pazienteen errehabilitaziorako etxeko gida aplikatzea:

Tipologia: Osasuneko IKTa.

Egoera: Garatzen.

Helburua: Pazientearen etxeko laguntza jarraitua sustatzea eta hizkuntzan errehabilitatzeko prozesuan gidatzea. Entzumen-errehabilitazioko etapa guztiak lantzeko jarduerak jarriko zaizkio eskura pazienteari, gida eta laguntza gisa. Hala, profesionalaren etengabeko babesa izango pazienteek etxean.

Xede den biztanleria: Hizkuntzaren nahasmendu bakunak dituzten paziente pediatrikoak edo entzumen-eskasia duten pazienteak, entzumen-errehabilitaziorako sistema baten baino gehiagoren bidez tratatu direnak

Garapen-egoera: Bottom Up 2018 deialdian finantzatutako proiektua

Bizi tabako gabe aplikazioa:

Tipologia: Osasuneko IKTa.

Egoera: Garatzen.

Helburua: Aplikazio honen oinarria mezuak bidaltzea da, tabako-ohitura kentzeko prozesuetan laguntzeko bide gisa, osasun-profesionalek gainbegiratutako osasun-programen esparruan (medikuak/erizainak).

Xede den biztanleria: Erretzeari uzteko motibatutako herritarrak.

Babes-egoera: Erregistratutako marka (2018/1/26).

Garapen-egoera: ISCII 2017 deialdian finantzatutako proiektua. Osakidetzan zabaltzea aurreikusita dago, zehazki, 2019ko bigarren seihilekoan.

Sariak: Komunikazio onenaren saria Familia Medikuntzako eta Medikuntza Komunitarioko Espainiako Elkartearen Kongresu Nazionalean (Gijón, 2015). Familia Medikuntzako eta Medikuntza Komunitarioko Espainiako Elkartearen XXXV. Kongresuko saria (Valentzia, 2016).

Medikamentuak begi-barnetik injektatzeko gailua

Tipologia: Materialak eta gailuak

Egoera: Garatzen.

Helburua: Betazala bereizteko gailua, medikamentusubstantziak begi-barnetik injektatzeko prozeduran. Gailu horri esker, prozesua erraztu eta teknika seguruago bilakatu nahi da.

Xede den biztanleria: Hainbat patologiatan medikamentuak begi-barnetik hartzen dituzten paziente kronikoak (makularen endekapena, diabetesa eta beste hainbat gaixotasun).

Babes-egoera: Espainiako Patente Nazionala eskatuta (2018/12/12).

Transferentzia-egoera: EAEko enpresa batekin batera garatua eta ustiatzeko-lizentzia lortua. Lizentziahitzarmena sinatu zen eguna: 2018/11/19

Gizabanako hauskorrak diagnostikatzeko eta estratifikatzeko eredu molekularrak

Tipologia: Bioteknologia eta diagnostiko molekularra.

Egoera: Transferentzian.

Helburua: Hauskortasunaren markagailu molekularrak identifikatzea, hauskortasunaren substratuaren oinarri biologikoa ulertzeko eta subjektu nagusi hauskorrak egokiro identifikatu ahal izateko. Identifikazio horrek garrantzi bizia du; izan ere, subjektuen eta haien familien beharretarako eskuhartze pertsonalizatu egokien bidez, hauskortasunak mendekotasunerantz duen abantzu naturala etetea lortzen da.

Xede den biztanleria: Hauskortasun/mendekotasun arriskuan dauden subjektu nagusiak.

Babes-egoera: Europako patentea eskatuta (2018/7/27).

Transferentzia-egoera: Kit diagnostiko lizentzian, garapenean eta merkaturatzean interesa izan dezaketen kanpoko erakundeekin harremanetan.

Zelula aitzindari multipotenteak eta haien erabilera terapia eta birsortzemedikuntzaren garapenean:

Tipologia: Medikamentua - Farma. Zelula-terapia.

Egoera: Transferentzian.

Helburua: Produktu terapeutiko berria gernuinkontinentzia eta/edo muskuludistrofiarako, baita muskulu eskeletiko erregenarazioko beste edozer patologiatarako ere.

Xede den biztanleria: Lehendabiziko argibidean, inkontinentzia larria duten pazienteak.

Babes-egoera: Espainiako Patente Nazionala eskatuta (2018/3/2). Andaluziako Osasun Zerbitzuarekin baterako titulartasuna

Transferentzia-egoera: Kit diagnostiko lizentzian, garapenean eta merkaturatzean interesa izan dezaketen kanpoko erakundeekin harremanetan.

Larruazaleko melanomaren diagnostiko eta pronostiko metodoa:

Tipologia: Bioteknologia eta diagnostiko molekularra

Egoera: Transferentzian

Helburua: Melanoma gaiztoaren diagnostikoan eta pronostikoan erabiltzeko metodoa, hainbat biomarkagailuren adierazpena detektatzean oinarriturik.

Xede den biztanleria: Azaleko melanomaren diagnostikoa eta pronostikoa egiteko prozesuan dauden pazienteak.

Babes-egoera: Lehentasunezko Espainiako Patente Nazionala eskatuta (2013/9/26). PCT eskatuta (2014/9/26). Europako patentea eskatuta (2016/04/19), eta 2019/01/30ean emana. Titulartasuna UPV/EHUrekin batera.

Garapen-egoera: Baliozkotua

Transferentzia-egoera: Kit diagnostiko lizentzian, garapenean eta merkaturatzean interesa izan dezaketen kanpoko erakundeekin harremanetan.

Robotrack:

Kontaktu bidezko tracking robot bat garatzea eta baliozkotzea bizkarrezurkirurgiarako; hasiera batean torloju transpedikularrak ipintzeko optimizatuta egongo da robota

Helburua: Robot laguntzaile bat garatzea, kirurgialariari operazioan zehar torloju transpedikularrak segurtasunez ipintzen laguntzeko, ahalik eta inbasio-maila apalenarekin, eta operazio aurretik eskuratutako pazientearen hiru dimentsioko irudiak oinarri gisa hartuta.

Xede den biztanleria: Torloju transpedikularrak ipintzeko, bizkarrezurreko kirurgia egin behar duten pazienteak.

RIS3 arloa: Medikuntza pertsonalizatua eta gailu medikoak.

Smart Remote Treatment:

Medikuntza pertsonalizatua, nahasmendu bipolarra duten pazienteentzat

Helburua: Medikuntza pertsonalizatuko sistema bat garatzea, nahasmendu bipolarra izanik litioarekin tratamendua jasotzen duten pazienteak gainbegiratu eta kontrolatzeko. Sistema horretan sartzen dira adimen artifizialeko teknologia garatzea, teknologia mugikorra eta gauzen Internet, baita partxe transdermiko bat sortzea ere, litio-mailak zehazteko eta emateko. Horren bidez, litioarekin tratatzen den paziente bipolarraren kontrol osoa eskuratu nahi da.

Xede den biztanleria: Nahasmendu bipolarra izanik, litioarekin tratamenduan dauden pazienteak.

RIS3 arloa: Medikuntza pertsonalizatua.

Checkpoint:

PD-1/PD-L1 bidera zuzendutako immunoterapia onkologikoei emandako erantzuna monitorizatzeko eta pronostikoa egiteko erremintak

Helburua: Erreminta berritzaileak garatzea, praktika klinikora erraz eramateko modukoak, PD-1/PD-L1 bidera zuzendutako immunoterapia onkologikoei emandako erantzuna gainbegiratzeko eta pronostikoa egiteko; kontrol puntu immunologikoaren farmako inhibitzaileak, azken urteetan tratamendu onkologikoan aurrerapen handia ekarri dutenak.

Xede den biztanleria: Zelula ez-txikien birikako minbizidiagnostikoa duten pazienteak.

Innoprick:

Proba alergologiko intraepidermikoen neurketa-sistema automatizatu baten egingarritasun-azterlana

Helburua: Osasun-profesionalek ohiko praktikan Innoprick baliabidea erabiltzeko azterlan kualitatibo bat egitea, gailu medikoaren behin betiko diseinu industrialari heldu aurreko urrats gisa.

Xede den biztanleria: Gaixotasun alergikoagatik aztertzen ari diren pazienteak, haiekin prick testa jarduera nagusi gisa egiten dutenak.

RIS3 arloa: Gailu medikoak.

Azken aldaketako data: