Informazio-oharra 2016-2017ko LEParen inguruko ikerketari lotutako azken erabaki judizialei buruzkoa

2016-2017ko LEParen inguruko ikerketari lotutako azken erabaki judizialei dagokienez, Osakidetzak honako hau adierazi nahi du:

  1. Neurofisiologia eta Neurokirurgia kategorien egoerari buruz Gasteizko Instrukzioko 2. Epaitegiak egindako baieztapen ofizialaren zain dago Osakidetza.
  2. Informazio hori berretsi ondoren, eta, izandako jarrerarekin jarraituz, epaitegiak ikertzen ari diren gainerako kategoriekin bezala jokatuko du Osakidetzak, eta bi kategoria berri horiek kautelaz etengo ditu. Gogorarazi behar da etendura "kautelazkoa" izango dela, eta bertan behera utziko dela jurisdikzio penalaren erabakiek, besteak beste, jarduketak largesteko edo artxibatzeko erabakiek, hala justifikatzen badute.
  3. Neurri horrekin Osakidetzak prozedura horietan beti gailendu behar den segurtasun juridikoa zaindu nahi du.
  4. Bestalde, argitu behar da gaur egun ez dela kategoria horietako plazen behin betiko esleipena egin, biak behin-behineko argitalpen-fasean baitaude.
  5. Osakidetzak justiziarekiko lankidetzarako erabateko prestasuna berretsi nahi du.

Deskargatu prentsa-oharra

Diseño responsivo

Azken aldaketako data: