STOP Osakidetzako langileen kontrako erasoak


Osakidetzak 629 jakinarazpen jaso zituen guztira, 2018. urtean, Euskal Osasun Zerbitzuko profesionaleen aurka izandako ahozko erasoen edo eraso fisikoen ondorioz. Horien guztien % 24a istripuak izan ziren, hau da, lesioak eragin zituzten erasoak. Gainerako % 76a gertakariak izan ziren, hau da, lesiorik gabeko erasoak.

Datu horiek guztiak Osakidetzako profesionalen aurkako erasoei buruzko urteroko txostenean jasota daude, eta 2019ko martxoaren 14an ospatu den Osasun langileen kontrako erasoen aurkako egunaren harira zabaldu dira.

Azken urtean, osasun arloko profesionalekiko begirunea eskatzen duen gizarte sentsibilizazioko kanpaina bat garatu da, “Erasoak STOP” lelopean, Euskadiko osasun zentro, ospitale eta osasun arloko gainerako erakunde guztietan, bai eta hedabidetan eta sare sozialetan ere.

Gizarte kontzientziazioko ariketa horrez gain, Osakidetzako erakunde guztiek prebentzioa jomuga duten neurri ezberdinak ezartzen jarraitzen dute, gertakari hasiberriak desaktibatzeko edo berbideratzeko prestakuntza eskainiz –“larrialdietarako botoia”ren bitartez zein “hesi-neurriak” hartuz zenbait kasutan-.

Halaber, profesional baten aurkako erasoaren inguruko esku-hartze guztiak Osakidetzaren berariazko protokoloari jarraiki egiten dira: horren harira, jakinarazitako erasoak ikertzeaz gain, aholkularitza juridikoa eskaintzen zaie hala eskatzen duten langile guztiei. Osakidetzak babes juridiko hori beren profesionalei lege-prozesu osoan zehar laguntza ematen eskaintzen die, abokatuen laguntza barne. Nolanahi ere, eta legeak hala adierazita, Osakidetzak -erakundea den heinean- ezin ditu adierazpenen izapideak ordezkatu, ez eta epaiketan parte hartu ere.


Osasun Sailak eta Osakidetzak profesionalekiko errespetua eskatzen dute.

Informazio gehiago 

Kartela

Azken aldaketako data: