Gaixotasun kardiobaskularrei buruzko bideoteka
Hipertentsioa. Kronikotasuna
Hipertentsioa arterien gaineko odol-presioa areagotzea da, modu kronikoan. Oso garrantzitsua da tentsioa kontrolatzea medikuak edo erizainak adierazitako mugetan, konplikazioak saihesteari begira.
Kardiopatia Iskemikoa. Kronikotasuna
Kardiopatia Iskemikoa oxigenoa eta nutrienteak bihotzeko eremu jakin batera behar bezala iristeko gaitasun eza da, hodiak buxatzen direlako. Horren ondorioz, bihotza gaixotzen da, odola ez zaiolako behar den moduan heltzen.
Bihotz Gutxiegitasuna. Kronikotasuna
Bihotz gutxiegitasuna, bihotzak odola behar bezala ponpatzen ez duen egoera bat da, eta odola ez da gorputzeko zeluletara heltzen behar duten oxigenoaz hornitzeko.
Azken aldaketako data: