Kardiopatia Iskemikoa

Kardiopatia iskemikoa (bularreko angina, bihotzekoa) arterien buxaduragatik gertatzen da, eta odola bihotzera behar bezala jariatzea eragozten du; beraz, oxigenoa eta mantenugaiak ez dira iristen eta zelula horiek kaltetzen dira.

alt

Sintomak

  • Mina, estutasun edo ondoez sentsazioa, batez ete bularrean edo urdaileko ahoan. Besoetan, bizkarrean, lepoan edo masailezurrean zabal daiteke.
  • Kolperik hartu gabe gertatzen da, eta ez da aldatzen arnasketarekin eta mugimenduekin.
  • Normalean, eta zer edo zer egiten ez bada, areagotu egiten da intentsitatea.
  • Izerdiarekin, goragaleekin eta okadekin batera ager daiteke.

 

Zer egin dezaket neure burua zaintzeko?

Bizi-ohitura osasungarriak izatea

  • Elikadura:
    • Gatz gutxirekin jatea eta gatza duten elikagaiak mugatzea edo saihestea: hestebeteak, kontserbak, produktu aurrekozinatuak, saltsa elaboratuak, opil industrialak., frijituak..
    • Likido kopuru erregularra hartzen saiatzea. Zukuek, zopek eta frutek ere kontatzen dute.
  • Gainpisurik ez izatea saiatzea.
  • Gaitasunera egokitutako ariketa fisiko erregularra egitea, nekerik eragin gabe.
  • Tentsio arteriala muga egokietan mantentzea, zure kasuaren arabera.
  • Saihestea gehiegizko pisua eta hotza.

 

Agindutako medikazioa hartzea

Efektuen artean daude:

  • Bihotzari indartsuago ponpatzen laguntzen dio, eta odol-hodiak erlaxatzen ditu, odola errazago ibil dadin.
  • Medikamenturen batek eragiten du taupadak astiroago joatea, eta bihotzak ere atseden hartzen du.
  • Hala eta guztiz ere, berriz ere mina, opresioa edo ondoeza badaukazu bularrean, baliteke medikazio gehigarria agindu izana, normalean nitritoak. Buxatutako arteria dilatatzen dute, eta odolari berriro zirkulatzen uzten diote. Hainbat formatan aurkezten dira, pastilla eta espraia, eta, oro har, mingainaren azpian aplikatzen dira. Egiaztatu ondo ezagutzen dituzula agindutako dosia, nola erabili, noiz errepikatu, nola gorde eta zein egoeratan kontsultatu edo joan larrialdietara.

Albo-ondorioak eragin ditzakete: buruko mina, eztula, zorabioa…sintoma horietakoren bat nabarituz gero, kontsultatu zure erreferentziazko profesionalarekin.


Sintomak maneiatzea

Interpretatzen ikasi eta egoera bakoitzean nola jokatu jakitea.

HAU BADAUKAZU

  • 20-30 minuturen buruan nitritoekin ere desagertzen ez den bularreko mina.
  • Palpitazioak edo takikardia, zorabiatzea edo izerditzen hastea eragiten dizutenak.
  • Gorputz-adarren bateko indarra galtzea, ahoaren ertza okertzea edo hitz egiteko zailtasunak.
  • Nahasmena
  • Konortea galtzea.
JARRI HARREMANETAN EMERGENTZIEKIN

Deitu:

  • Araba: 945 24 44 44
  • Bizkaia: 94 410 00 00
  • Gipuzkoa: 943 46 11 11
  • edo 112ra beste autonomia-erkidego batzuetatik

HAU SENTITZEN BADUZU

  • Hantura handitzea orkatiletan edo hanketan.
  • Eztul iraunkorra.
  • Nekea jardueraren bat egiten duzunean edo geldirik zaudenean.
  • Gauean esnatzea itomen-sentsazioarekin.
  • Zorabioak, nekea edo ahulezia.
  • Sukarra.
ESKATU BALORAZIO BAT

Baliteke tratamendua doitu behar izatea. Jarri harremanetan:

  • Ohiko ordutegian: osasun-zentroko zure erreferentziako profesionalarekin.
  • Ordutegitik kanpo: Osasun Aholkuarekin (tel.: 900 20 30 50) edo joan zaitez zure EAGra (Etengabeko Arretako Gunera).

ZURE SINTOMAK KONTROLATUTA BADAUDE

Iconos

  • Jarraitu medikazioa hartzen presbrikatutako moduan.
  • Jarraitu gatz gutxiko dietarekin, eta zaindu pisua.
  • Joan jarraipen-kontsultetara.
  • Parte hartu zure komunitateko jardueretan edo laguntza-taldeetan.
  • Argitu zure zalantzak zure osasun-zentroarekin edo Osasun Aholkuarekin harrema netan jarrita.

Gehiago jakin nahi duzu?

Cono Ficha resumen

«Nola zaindu kardiopatia iskemikoa» laburpen-fitxa

Ezagutu eta kontsultatu gaixotasunaren alderdi garrantzitsuenak laburpen-fitxaren bidez.

Cono Ficha completa

«Nola zaindu kardiopatia iskemikoa» fitxa osoa

Gaixotasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu fitxa osoa.


Autozainketak

Zer egin dezaket neure burua zaintzeko?

Iconos Habitos saludables

Hemen aurkituko duzu bizi-ohitura osasungarriei eta zu zaintzeko beste gomendio batzuei buruzko informazioa

Plan de cuidados

Nire zainketa plana

Zoaz zure zainketa-planaren zailtasunak, helburuak eta lorpenak aztertzeko laguntza-fitxara.

Plan de seguimiento

Jarraipena

Erregistratu zure zeinu eta sintomen aldaketak laguntza-fitxan.

Azken aldaketako data: