Kardiopatia Iskemikoa
Kardiopatia Iskemikoa odol-hodiak buxatzea da, eta, horren ondorioz, oxigenoa eta mantenugaiak ez dira behar bezala iristen bihotzeko eremu jakin batera. Ondorioz, bihotza gaixotu egiten da odola ez zaiolako ondo iristen.
Bideo honek kardiopatia iskemikoa zer da azaltzen du labur.
Gaixotasunari buruz
Sintomak
- Mina, opresioa edo ondoeza, normalean torazikoa (batzuetan urdailaren ahoan).
- Mina besoetan, bizkarrean, masailezurrean edo lepoan irradiatu daiteke.
- Intentsitate progresiboko mina.
- Izerdiarekin, goragaleekin eta okadekin batera ager daiteke.
Nola tratatzen da?
Zure bizimodua aldatuta eta medikamentuak hartuta. Zalantzarik izanez gero, kontsultatu erreferentziazko profesional sanitarioari.
Zer egin dezaket neure burua zaintzeko?
Gomendio orokorrak:
- Botikak pautaren arabera hartzea.
- Pisua eta tentsio arteriala kontrolatzea.
- Alkoholik ez kontsumitzea.
- Ez erretzea, horixe da zure bihotzerako egin dezakezun onena.
- Zure gaitasunera egokitutako ariketa egitea.
- Gehiegizko pisurik ez altxatzen saiatzea.
- Estresa erregulatzea.
- Hotza saihestea.
Elikadura
- Gatz gutxirekin jatea.
- Ez edatea likido gehiegi.
- Gantz aseak dituzten elikagaiak saihestea.
- Dietan frutak, barazkiak, lekaleak eta arraina sartzen saiatzea.
Kardiopatia iskemikoaren sintomak kontrolatzen
Sintoma hauek ez badituzu:
- Arnasteko zailtasunak.
- Bularreko mina.
- Pisu-aldaketak.
- Orkatilak edo hankak handituta izatea.
- Zailtasun handiagoak jarduerak gauzatzeko.

Sintomak ongi kontrolatuta dituzu!
- Jarraitu medikazioa hartzen pautaren arabera.
- Kontrolatu zure pisua egunero.
- Hartu gatz gutxiko dieta.
- Joan profesional sanitarioekin programatuta dituzun kontsultetara.
- Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan osasun-zentroko zure erreferentziazko erizainarekin edo medikuarekin ohiko ordutegian, edo Osasun Aholkuarekin (tel. 900 20 30 50) edo zure EAGarekin ohiko ordutegitik kanpo.
Kasu hauetan:
- Okerrago arnasten duzu jardueraren bat gauzatzean.
- Arnasteko zailtasunak dituzu geldi egotean, edo etengabe egiten duzu eztul.
- Gauez esnatzen zara arnasarik hartu ezinik.
- Zorabiatuta, nekatuta edo ahul sentitzen zara.
- Sukarra duzu.

- Baliteke medikazioa doitu edo aldatu behar izatea.
- Jarri osasun-zentroko erreferentziako erizainarekin edo medikuarekin harremanetan. Ohiko ordutegitik kanpo jarri harremanetan Osasun Aholkuarekin (tel. 900 20 30 50) edo joan erreferentziako EAGra.
Kasu hauetan:
- 20-30 minuturen buruan nitritoekin ere desagertzen ez den bularreko mina.
- Palpitazioak edo takikardia nabaritzen dituzu, zorabiatzea edo izerditzen hastea eragiten dizutenak.
- Gorputz-adarren bateko indarra galtzen duzu, ahoaren ertza okertzen zaizu edo hitz egiteko zailtasunak dituzu.
- Nahastuta sentitzen zara.
- Konortea galtzen duzu.

Jarri harremanetan Osakidetzako Emergentziekin
- Araba: 945 24 44 44
- Bizkaia: 944 10 00 00
- Gipuzkoa: 943 46 11 11
Gehiago jakin nahi duzu?

Kardiopatia iskemikoaren fitxa laburpena
Gaixotasunaren ezaugarri garrantzitsuenak ezagutu eta kontsultatu laburpen-fitxaren bidez.

Kardiopatia iskemikoaren fitxa osoa
Gaixotasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu fitxa osoa.
Autozainketak
Nire zainketa-plana
Zoaz zure zainketa-planaren zailtasunak, helburuak eta lorpenak aztertzeko laguntza-fitxara.
Nire jarraipena
Erregistratu zure zeinu eta sintomen aldaketak laguntza-fitxan.
Bizi ohitura osasungarriak
Informa zaitez zure ongizatea hobetuko duten ohiturei buruz.
Azken aldaketako data: