Kardiopatia Iskemikoa

Kardiopatia Iskemikoa oxigenoa eta nutrienteak bihotzeko eremu jakin batera behar bezala iristeko gaitasun eza da, hodiak buxatzen direlako. Horren ondorioz, bihotza gaixotzen da, odola ez zaiolako behar den moduan heltzen.

Bideo honek Kardiopatia Iskemikoa zer den laburtzen du.

alt

Gaixotasunari buruz

Zer da Kardiopatia iskemikoa?

Oxigenoa eta nutrienteak bihotzeko eremu jakin batera behar bezala iristeko gaitasun eza da, hodiak buxatzen direlako. Horren ondorioz, bihotza gaixotzen da odola ez zaiolako behar den moduan heltzen.

Sintomak

  • Mina, zapalkuntza edo ondoeza, torazikoa oro har (zenbaitetan, sabelaren goialdean).
  • Mina besoetara, bizkarrera, lepora edo masailezurrera heda daiteke.
  • Gero eta intentsitate handiagoko mina.
  • Izertza, goragalea eta gorakoa ere ager daitezke.

Nola tratatzen da?

Tratamendua bizimodua aldatzean eta botikak hartzean datza.

ZALANTZARIK BADUZU, HITZ EGIN MEDIKUAREKIN EDO ERIZAINAREKIN!

Zer egin dezaket neure burua zaintzeko?

Gomendio orokorrak:

  • Hartu botikak medikuak adierazitako moduan.
  • Kontrolatu pisua.
  • Ekidin alkohola hartzea.
  • Ez erre, hori da zure bihotzaren mesedetan egin dezakezun onena.
  • Egin zure gaitasunarekin bat datorren jarduera fisikoa.
  • Kontrolatu arteria-presioa.
  • Ekidin pisu handiegiak altxatzea.
  • Ekidin estresa.
  • Ekidin hotza.

Elikadura

  • Bota gatz-kantitate txikia janariari.
  • Ez edan likido gehiegi.
  • Ekidin gantz ase ugariko elikagaiak.
  • Saiatu jaten fruta, barazkiak, lekaleak eta arraina.

Hipertentsioari buruz ahaztu ezin duzuna

HONELAKORIK EZ BADUZU:

  • Arnasa hartzeko arazoak.
  • Mina bularraldean.
  • Pisu-aldaketak.
  • Orkatilak edo hankak handituta.
  • Jarduerak egiteko zailtasun handiagoa.

ZURE SINTOMAK KONTROLPEAN DAUDE!

  • Jarraitu botikak egunero hartzen, agindu dizuten moduan.
  • Kontrolatu pisua egunero.
  • Erabili gatz-kantitate txikia dietan.
  • Jo medikuarengana edo erizainarengana programatua duzunean.
  • Zalantzarik izatekotan, zure erizaina edo medikuarekin harremanetan jar zaitez osasun-zentroko ohiko ordutegian edo Aholku Sanitarioa deitu (tel. 900 20 30 50) ordutegitik kanpo.

HONELAKO EZER GERTATZEN BAZAIZU:

  • Okerrago hartzen duzu arnasa jardueraren bat egitean.
  • Arnasa hartzeko zailtasunak dituzu egonean zaudenean, edo ezin diozu eztul egiteari utzi.
  • Gauez esnatzen zara ezin duzulako arnasa hartu.
  • Zorabialdiak dituzu, nekatua edo ahul zabiltza.
  • Sukarra daukazu.
  • Baliteke agindu dizuten medikazioa doitu behar izatea.
  • Osasun-zentroko ohiko ordutegian, zure erizaina edo medikuarekin harremanetan jar zaitez. Ohiko ordutegitik kanpo, Aholku Sanitarioa deitu (tel.: 900 20 30 50) edo Etengabeko Arretako Gunera joan zaitez.

HONELAKO EZER GERTATZEN BAZAIZU:

  • Mina bularraldean, 20-30 minuturen buruan edo nitritoekin arintzen ez dena.
  • Zorabioak edo izertza eragiten dituzten palpitazioak edo takikardia nabaritzen dituzu.
  • Indarra galdu duzu gorputz-adarren batean, ahoa okertu zaizu edo hitz egiteko arazoak dituzu.
  • Nahasia sentitzen zara.
  • Konortea galdu duzu.

OSAKIDETZAKO LARRIALDI ZERBITZUA DEITU

Gehiago jakin nahi duzu?

Icono Diabetes

Kardiopatia iskemikoaren fitxa laburpena

Gaixotasunaren ezaugarri garrantzitsuenak ezagutu eta kontsultatu laburpen-fitxaren bidez.

Icono Diabetes

Kardiopatia iskemikoaren fitxa osoa

Gaixotasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu fitxa osoa.


Autozainketak

Zure gaixotasunen kontrola izatea oso garrantzitsua da eta horretarako bizi ohitura osasungarria eramatea gomendio medikuak edota erizainak emandako gomendio orokorrak jarraitu behar dira. Fitxa honetan, egin beharreko aldaketak egiteko arazoak idatzi eta zuk aurkitutako konponbideak idatzi ahal izango dituzu, bizi ohitura aldaketak egiteko.

Autokontrola

Autokontrola fitxa honetan, medikuak edota erizainak esandako zenbait balore neurtu beharko dituzu. Balore hauek kontrolatzea oso garrantzitsua da , zure gaixotasunaren sintoma eta zeinu alarmagarriak ezagutu eta kontrolean izateko.

Bizi ohitura osasungarriak

Pertsona osasuntsua izateko ez da nahikoa fisikoa bakarrik zaintzea. Horretaz gain, emozionalki ondo sentitu behar gara, eta ingurune sozial lagungarria izan, errazago aurre egin ahal izateko estres- eta larritasun-egoerei.

Azken aldaketako data: