Klamidia

Zer da klamidia bidezko infekzioa?

Klamidia bidezko infekzioa Chlamydia trachomatis bakteriak eragindako sexu-transmisioko infekzio bat da.

Infekzioa duen pertsona batekin preserbatiborik gabe sexu-harremanak edukitzen direnean kutsa daiteke, sexu-harreman baginal bidez edo aho-sexu bidez.

Klamidiako gaixotasuna

Diagnostikoa eta azterketa osagarriak

Zona genitaleko lagina hartu behar da. Zenbait kasutan gernu-lagin bat ere eska daiteke.

Sintomak

Blenorragiaren antzeko sintomak eragiten ditu, hau da, baginako fluxua handitzea, jarioa zakilean eta txiza egitean erresumina sentitzea. Emakumeen % 70 eta gizonen % 50 baino gehiagok ez dute sintomarik izaten.

Prebentzioa eta arrisku-faktoreak

Klamidia sexu-harremanetan preserbatiboa beti erabiliz prebenitzen da.

Tratamenduak eta zaintzak

Ahal den azkarren tratamendu espezifikoa jasotzea garrantzitsua da, infekzioak, tratatzen ez bada, konplikazioak eta osasun-arazo larriak eragin ditzakeelako.

Tratamendua erraza eta eraginkorra da. Antibiotikoak hartu behar dira.


Esteka interesgarriak

Azken aldaketako data: