Koloneko minbizia goiz detektatzeko programa
Koloneko minbizia goiz
detektatzeko programa
Helburua lesioak sasoiz eta minbizia hasierako faseetan detektatzea da
Lesio horiek goizetik tratatzen badira, gutxitu egiten dugu gaiztoak izateko aukera.
Programa hori ezartzeko oinarria honako ebidentzia hau da: kolon eta ondesteko minbiziak eragindako heriotza-tasa % 16 eta % 33 bitartean murriztu daiteke; gainera, minbizi aurreko polipoak kentzean ere minbizia bera prebeni daiteke.
Proba oso erraza da; bertan, eginkarietan itxuraz ikusezinak diren odol-kopuru txikiak detektatzen dira. Polipoek, adenomek eta minbiziak aldizka odola botatzen dute.
Osasun-programa hori 50 eta 69 urte bitarteko gizon eta emakumeei zuzentzen zaie.
Proba hori 2 urtean behin egin behar da.
Informazio gehiago
- Doako telefonoa: 900 84 00 70
- Emaila: prevencionccr@osakidetza.eus
Koloneko minbiziari buruzko informazio osoa
Koloneko minbizia goiz detektatzeko programaren datuak

Nola egiten da proba?
Aseguramendua Osakidetzarekin baduzu, 50 eta 69 urte artean badituzu, eta EAEn bizi bazara, bi urterik behin, gutun-azal bat jasoko duzu etxean, poltsatxo batekin. Bertan, plastikozko hodi bat izango duzu, eginkarien lagin txiki bat jasotzeko.
Beste aseguramenduren bat baduzu (MUFACE, ADESLAS, ISFAS, etab.), jarri zentro koordinatzailearekin harremanetan, 900.840.070 doako telefonoan, programan sar zaitzaten.
- Nola jasotzen da lagina? (aseguramendua Osakidetzarekin)
- Nola jasotzen da lagina? (aseguramendua Osakidetzarekin - ingelesa)
- Nola jasotzen da lagina? (aseguramendua Osakidetzarekin - frantsesa)
- Nola jasotzen da lagina? (aseguramendua Osakidetzarekin - arabiera)
- Nola jasotzen da lagina? (beste aseguramendu bat)

Honako bideo hau ikus dezakezu, multimedia galerian ere ikusgai:
Lagina jasotzeko prozedura odola gorozkietan zehazteko
Bideo honetan adierazten da nola jaso behar den lagina gorozkietan odol ezkutua atzemateko. Osakidetza
Sample to detect occult blood in faeces
This video explains how to correctly collect a sample for the detection of blood in faeces. Osakidetza
Noiz jasoko ditut emaitzak eta zer esan nahi dute?
Programatik, gutun bat bidaliko dizugu, emaitzekin, lagina bidali eta 10 eguneko epean. Emaitzak hiru motatakoak izan daitezke.
- Emaitza negatiboa - odolik ez dago. Ez da bestelako probarik egin behar. Bi urteko epean detekzio goiztiarreko beste proba batean parte hartzeko eskatuko dizute.
- Okerreko emaitza - ezin izan da analisia egin. Eginkarietan ezkutuko odola antzemateko proba errepikatu behar da. Beste hodi bat bidaliko dizute etxera, proba berriro egiteko.
- Emaitza positiboa - odola dago eginkarietan. Etxean gutun bat jasoko duzu eta, bertan, familia-medikuarekin harremanetan jartzeko eskatuko zaizu, berak esango baitizu kolonoskopia egiteko, odolaren jatorria balioesteko.
10 pertsonatik 3k ez dute patologiarik izango.
10etik 6k polipoa izango dute eta hura erauzi egingo da.
10etik batek baino ez du minbizia izateko aukera. Hala ere, tratamendua oso goiztiarra izango da.
Eta, gogoratu, eginkarietan ezkutuko odola detektatzeko proba egiten duten pertsona gehienek ez dute kolonoskopia behar izango.
10etik batek baino ez du minbizia izateko aukera. Hala ere, tratamendua oso goiztiarra izango da.
Zer da
kolonoskopia bat?
Kolonoskopia kolon eta ondesteko minbizia diagnostikatzeko modurik eraginkorrena da.
Heste lodia miatzen da: muturrean kamera bat duen hodi estu eta malgua sartu eta hestean zehar bideratzen da.
Ospitalean egiten da eta, proba egiteko, sedatu egiten da (mina kontrolatzeko), baina ez da pazientea ospitaleratu behar. Proba hau egiteko, proba egin aurretiko egunetan prestaketa berezia egin beharko duzu, osasun-zentroko erizainak esango dizun bezala.
Prozedura mediko gehienetan bezala, baliteke konplikazioak izatea, odol-galera edo perforazioa, besteak beste.
Nolanahi ere, medikuek zainduko zaituzte, eta Endoskopia Unitatean esango dizute ezohiko trabarik baduzu zer egin behar duzun, eta eskuragarri dauden baliabide guztien bidez emango dizute arreta.
Kolonoskopia egiten duten gehienek ez dute minbizirik.
Denborak igaro eta minbizi bilaka daitezkeen polipoak (lesioak) ere detekta daitezke. Kolonoskopia batean polipoak erauzteak etorkizunean kolon eta ondesteko minbizia izateko aukerak murriztu ditzake.
Kolon eta ondesteko minbizia hasierako fasean detektatzen bada, minbizitik bizirik irauteko aukera % 90etik gorakoa da.
Azken 5 urteotan kolonoskopia egin badizute, ez duzu errepikatzeko beharrik izango; beraz, jarri gurekin harremanetan, mesedez.
Kolonoskopiarako prestaketa
Bideo honetan adierazten da zer den kolonoskopia eta aurretik egin behar den prestaketa nola egin behar den. Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa. Osakidetza
Zer zehaztasun-maila dute kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko probek?
Detekzio goiztiarreko beste proba batzuekin gertatzen den bezala, eginkarietan ezkutatuta dagoen odola detektatzeko probak ez du % 100eko zehaztasuna bermatzen.
Baliteke minbizia ez detektatzea, proba egin zen unean odola ez bazerion.
Kolon-ondesteko minbizia detekzio-proben artean igaro diren bi urteetan ere gara daiteke. Horregatik, oso garrantzitsua da bi urte horietan kolon eta ondesteko minbiziaren sintomei arretaz begiratzea eta medikuarenera joatea, horrelako molestiarik baduzu.
Zer gertatzen da probarekin, proba bera aztertu ondoren?
Eginkarietan ezkutuko odola detektatzeko probaren lagina aztertutakoan, emaitza datu-base batean erregistratzen da. Datu-base horrek Datuak Babesteko Legeko (15/1999 DBLO) baldintza guztiak betetzen ditu.
Datuak analisietarako erabiliko dira, era anonimoan, Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztien osasuna zaindu eta babesteko asmoz.
Inolaz ere ez dira erabiliko gizabanakoak identifika ditzaketen datuak, eta ezingo dira erabili helburu epidemiologikoetarako eta osasun plangintzarako ez bada.
Azken aldaketako data: