Kronik ON Programa. Paziente Kroniko Konplexua

Paziente Kroniko Konplexua. Patologia anitzekoa

Adinak aurrera egin ahala, nahiko ohikoa da pertsona batek aldi berean zenbait gaixotasun kroniko izatea.

Hala, ez da arraroa edozein gaixotasun-konbinazio izatea, adibidez, bronkitis kronikoa, diabetesa, arteria-hipertentsioa edo bihotzeko gaixotasunak. Gainera, baliteke arazo baterako egokiak diren gomendioak kaltegarriak izatea beste arazo baterako, eta gaixotasun baten aurka laguntzen duten botika batzuk kaltegarri suerta daitezke beste batzuen aurka. Bideo honek Paziente Kroniko Konplexua zer den laburtzen du.

alt

Jakin nahi al duzu gehiago…?

Hemen, paziente-mota horretan zer gaixotasun diren ohikoenak eta gaixotasun horiek zer zainketa behar duten jaso dira.


Autozainketa

Garrantzitsua da, lehen mailako arretako medikuak eta erizainak egindako zainketa- eta jarraipen-plana izatea, bai zurekin eta bai beste espezialitateetako mediku zein erizainekin adostutakoa.

Autozainketak

Zure gaixotasunen kontrola izatea oso garrantzitsua da eta horretarako bizi ohitura osasungarria eramatea gomendio medikuak edota erizainak emandako gomendio orokorrak jarraitu behar dira. Fitxa honetan, egin beharreko aldaketak egiteko arazoak idatzi eta zuk aurkitutako konponbideak idatzi ahal izango dituzu, bizi ohitura aldaketak egiteko. Deskargatu ezazu fitxa.

Autokontrola

Autokontrola fitxa honetan, medikuak edota erizainak esandako zenbait balore neurtu beharko dituzu. Balore hauek kontrolatzea oso garrantzitsua da , zure gaixotasunaren sintoma eta zeinu alarmagarriak ezagutu eta kontrolean izateko. Deskargatu ezazu fitxa.

Bizi ohitura osasungarriak

Pertsona osasuntsua izateko ez da nahikoa fisikoa bakarrik zaintzea. Horretaz gain, emozionalki ondo sentitu behar gara, eta ingurune sozial lagungarria izan, errazago aurre egin ahal izateko estres- eta larritasun-egoerei.

Paziente kronikoaren bideoteka

alt

Bihotz Gutxiegitasuna. Kronikotasuna

Bihotz gutxiegitasuna, bihotzak odola behar bezala ponpatzen ez duen egoera bat da, eta odola ez da gorputzeko zeluletara heltzen behar duten oxigenoaz hornitzeko.

alt

BGBK. Kronikotasuna

Biriketako gaixotasun butxatzaile kronikoak (BGBK) edo bronkitis kronikoak, bronkioak estutzean diren egoera da eta ondorioz zailagoa izaten da airea bertatik igarotzea.

alt

Diabetesa. Kronikotasuna

Diabetesaren ezaugarri nagusia glukosaren. (azukrea) kontzentrazioa odolean (gluzemia) handitzea da, pankreak ez duelako organismoak behar adina intsulina sortzen, eta gainera, ez baitu behar bezala funtzionatzen.

alt

Giltzurruneko Gutxiegitasuna. Kronikotasuna

Giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa giltzurrunaren funtzionamenduak okerrera egin duen egoera da, luzaroan gertatzen denean.

alt

Hipertentsioa. Kronikotasuna

Hipertentsioa arterien gaineko odol-presioa areagotzea da, modu kronikoan.

alt

Kardiopatia Iskemikoa. Kronikotasuna

Kardiopatia Iskemikoa oxigenoa eta nutrienteak bihotzeko eremu jakin batera behar bezala iristeko gaitasun eza da, hodiak buxatzen direlako.

Azken aldaketako data: