Diabetesa

Diabetesaren ezaugarria odoleko glukosa-kontzentrazioa (azukrea) handitzea da (gluzemia), pankreak gaizki funtzionatzen duelako eta organismoak behar duen intsulina guztia sortzen ez duelako.

Kontrol egokiak lagunduko dizu konplikazio garrantzitsuak saihesten bihotzean, oinetan, begietan, garunean eta giltzurrunetan.

Bideo honek gaixotasuna zer den azaltzen du labur.

alt

Gaixotasunari buruz

Sintomak

Hasieran ez du sintomarik sortzen, baina denborarekin nekea, egarria, gernua eta gosea eragin ditzake.

Nola tratatzen da?

Zure tratamendua bizimodua aldatzean datza, gomendioetan oinarrituta, eta agindutako kontrol eta jarraibideei jarraituz. Gogoan izan:

  • Dieta orekatua izan behar duzu.
  • Alkohol-kontsumoa mugatu behar duzu.
  • Ariketa fisikoa egin behar duzu.

Zer egin dezaket neure burua zaintzeko?

Oinetako higienea:

  • Oinak egunero zaindu: gorriunerik, zauririk edo babarik duzun egiaztatu.
  • Egunero ur epelarekin eta xaboi neutroarekin garbitu (5-10 min).
  • Hidratatu larruazala (behatzen artean ez).
  • Azazkalak garbi eta motz egon behar dira. Azazkalak oso gogorrak badaude, erabili lima.
  • Eskatu laguntza behar baduzu.
  • Joan podologoarenera aldizka.
  • Ez ibili oinutsik.

Hipogluzemia:

Odoleko glukosa maila normaletatik behera dagoenean gertatzen da.

(Intsulinarekin edo aho bidezko antidiabetikoekin tratamenduan dauden pazienteetan soilik).

Hauek dira ohiko sintomak:

  • Zorabioa.
  • Ikusmen lausoa.
  • Izerditzea.
  • Ahultasuna.
  • Kontzientziaren alterazioak.

Hipergluzemia:

Odoleko glukosa maila normaletatik gora dagoenean gertatzen da.

Hauek dira ohiko sintomak:

  • Pixa asko egitea.
  • Kontzientziaren alterazioak.
  • Egarri handia izatea.
  • Aho lehorra.
  • Nekea.
  • Gose-sentsazioa.
  • Ikusmen lausoa.

Diabetesaren sintomak kontrolatzen

Sintoma hauek ez badituzu:

  • Zorabioa.
  • Egarri handia, ohikoa baino handiagoa.
  • Txiza sarri egin beharra.
  • Autokontrol normalak (indikatuta izanez gero).
  • Oinetan arazoak edo zauriak.
  • Zailtasun handiagoak jarduerak gauzatzeko.

Sintomak ongi kontrolatuta dituzu!

  • Jarraitu medikazioa zure pautaren arabera hartzen.
  • Egin gomendatutako ariketa.
  • Jarraitu dieta egokia.
  • Joan jarraipen-kontsultetara.
  • Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan osasun-zentroko zure erreferentziazko profesional sanitarioarekin ohiko ordutegian, edo Osasun Aholkuarekin (tel. 900 20 30 50) ohiko ordutegitik kanpo.

Nabaritzen baduzu:

  • Sukarra.
  • Ahultasuna.
  • Nekea.
  • Zorabioa.
  • Oinetan arazoak edo zauriak.
  • Mina txiza egitean.
  • Arnasbide-infekzioak.
  • Autokontrol anormalak (indikatuta izanez gero).
  • Hanketako mina, ariketa fisikoa egitean.
  • Baliteke medikazioa doitu edo aldatu behar izatea.
  • Jarri osasun-zentroko erreferentziako profesionalarekin harremanetan. Ohiko ordutegitik kanpo jarri harremanetan Osasun Aholkuarekin (tel. 900 20 30 50) edo joan erreferentziako EAGra.

Kasu hauetan:

  • Hipogluzemia, esandakoa egin ondoren hobetzen ez dena.
  • Min handia bularrean.
  • Palpitazioak edo takikardia, zorabiatzea edo izerditzen hastea eragiten dizutenak.
  • Nahastuta sentitzen zara.
  • Konortea galtzen duzu.
  • Gorputz-adarren bateko indarra galtzen duzu, ahoaren ertza okertzen zaizu edo hitz egiteko zailtasunak dituzu.
  • Ikusmen lausoa.

Jarri harremanetan Osakidetzako Emergentziekin:

Gehiago jakin nahi duzu?

Icono Diabetes

Diabetesaren fitxa laburpena

Gaixotasunaren ezaugarri garrantzitsuenak ezagutu eta kontsultatu laburpen-fitxaren bidez.

Icono Diabetes

Diabetesaren fitxa osoa

Gaixotasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu fitxa osoa.


Autozainketak

Nire zainketa-plana

Zoaz zure zainketa-planaren zailtasunak, helburuak eta lorpenak aztertzeko laguntza-fitxara.

Nire jarraipena

Erregistratu zure zeinu eta sintomen aldaketak laguntza-fitxan.

Bizi ohitura osasungarriak

Informa zaitez zure ongizatea hobetuko duten ohiturei buruz.

Azken aldaketako data: