Hipertentsioa

Hipertentsio arteriala odolak arterietan egiten duen presioa modu kronikoan gehitzea da. Erreferentziazko osasun-profesionalek gomendatutako mugen kontrola egiteak lagunduko dizu konplikazioak saihesten.

Bideo honek Hipertentsioa zer den azaltzen du labur.

alt

Gaixotasunari buruz

Sintomak

Normalean ez du sintomarik sortzen, baina tratatzen ez bada konplikazio larriak sor daitezke, hala nola bihotz-gutxiegitasuna, odoljarioa edo garuneko tronbosia.

Zer egin dezaket neure burua zaintzeko?

Gomendio orokorrak:

  • Dieta hiposodikoa egitea, gatz gutxikoa.
  • Tratamendu farmakologikoa behar bezala jarraitzea.
  • Ez hartzea antiinflamatoriorik.
  • Tentsioa kontrolatzea. Etxean gailurik baduzu, egin hartualdia kontsultan adierazi dizutenaren arabera. Informa zaitez zein diren zure erreferentzia-balioak. Zure kasua ez bada, ez ahaztu jarraipen-kontsultak.

Beste gomendio batzuk

  • Alkoholaren kontsumoa eguneko 1-2 edalontzi txikitara mugatzea.
  • Ez erretzea.
  • Ariketa aldizka egitea, baina kontuan izan:
    • Ariketa egiteak tentsio arteriala igo diezazukeela.
    • Ez egin tentsio arteriala 180/105 baino handiagoa baduzu.
    • Pisuak altxatzen badituzu, ez egin ariketa erabat isometrikorik (mugimendurik gabe) 5 segundotik gora.
    • Ondo hidratatuta egon.

Hipertentsioaren sintomak kontrolatzen

Sintoma hauek ez badituzu:

  • Zorabioa.
  • Sudurreko odol-galera.
  • Bularreko mina.
  • Orkatilak edo hankak handituta izatea.
  • Zailtasun handiagoak jarduerak gauzatzeko.

Sintomak ongi kontrolatuta dituzu!

  • Jarraitu medikazioa hartzen pautaren arabera.
  • Hartu gatz gutxiko dieta.
  • Joan medikuarenera edo erizainarenera zita duzunean.
  • Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan osasun-zentroko zure erreferentziazko erizainarekin edo medikuarekin ohiko ordutegian, edo Osasun Aholkuarekin (tel. 900 20 30 50) edo zure EAGarekin ohiko ordutegitik kanpo.

Kasu hauetan:

  • Sudurreko odol-galera.
  • Mina bularrean.
  • Zangosagarretan mina izatea baina atseden hartzean mina desagertzea.
  • Okerrago arnasten duzu jardueraren bat gauzatzean.
  • Gauez esnatzen zara arnasarik hartu ezinik.
  • Zorabiatuta, nekatuta edo ahul sentitzen zara.
  • Buruko mina izatea eta ez kentzea ohiko analgesikoekin.
  • Ohikoa baino medikazio gehiago behar izan dezakezu.
  • Jarri osasun-zentroko erreferentziako erizainarekin edo medikuarekin harremanetan. Ohiko ordutegitik kanpo jarri harremanetan Osasun Aholkuarekin (tel. 900 20 30 50) edo joan erreferentziako EAGra.

Kasu hauetan:

  • Berez edo nitritoekin ere desagertzen ez den bularreko mina.
  • Palpitazioak edo takikardia nabaritzen dituzu, zorabiatzea edo izerditzen hastea eragiten dizutenak.
  • Gorputz-adarren bateko indarra galtzen duzu, ahoaren ertza okertzen zaizu edo hitz egiteko zailtasunak dituzu.
  • Nahastuta sentitzen zara.
  • Konortea galtzen duzu.
  • Ikusmen lausoa.
  • Buruko min handia.
  • Gorakoak.

Jarri harremanetan Osakidetzako Emergentziekin

Gehiago jakin nahi duzu?

Icono Diabetes

Hipertentioaren fitxa laburpena

Gaixotasunaren ezaugarri garrantzitsuenak ezagutu eta kontsultatu laburpen-fitxaren bidez.

Icono Diabetes

Hipertentioaren fitxa osoa

Gaixotasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu fitxa osoa.


Autozainketak

Nire zainketa-plana

Zoaz zure zainketa-planaren zailtasunak, helburuak eta lorpenak aztertzeko laguntza-fitxara.

Nire jarraipena

Erregistratu zure zeinu eta sintomen aldaketak laguntza-fitxan.

Bizi ohitura osasungarriak

Informa zaitez zure ongizatea hobetuko duten ohiturei buruz.

Azken aldaketako data: