Kalitatearen Kudeaketarekin konpromisoa hartuta

Vitoria-Gasteizko EUEren jokabide-irizpidea da ikasleak direla eskolaren izateko arrazoia, eta hezkuntza-bikaintasuna, bere zeregina.

Goi Mailako Ikastegia izaki, eskolaren betebeharra da ezagutzaren erronkei erantzungo dien prestakuntza eskaintzea, transformazio-eragile gisa jardutea eta gizartearen uneko eta etorkizuneko beharrei erantzutea.

Edozein Erakunderen kasuan gertatzen den bezalaxe, eskolak ulertzen du bere Misioan emaitza bikainak lortuko baditu, bezeroenganako orientazio argia izan behar duela oinarri, prozesuen bidezko kudeaketa eraginkor eta efizientearekin, Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren barruan.

Zuzendaritza-estiloak ingurune-baldintza egokiak sortu behar ditu, ikasleak, irakaskuntzako eta ikerketako pertsonala (IIP) eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonala (AZP) gustura aritu daitezen eta, era berean, pertsonen gaitasunak, ezagutzak eta konpetentziak garatu daitezen, Vitoria-Gasteizko EUEren eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Estrategiarekin bat.

Lidergoaren bidez zuzendu eta bultzatu behar da Estrategia, pertsonen inplikazioaren bidez gauzatuko dena; eraginkortasunez jardunez; ikasleekiko harremanak landuz, haiek bezeroak baitira; euskal gizartea kontuan hartuz, han jardungo baitute, eta gizartearekiko konpromisoa onartuz; baliabideak eta ideiak kudeatuz; eta, orobat pertsonen potentzial berritzailea kudeatuz eta proiektu berritzaileak gauzatuz.

Lankidetzan oinarritutako ikaskuntza-irakaskuntza ereduak eskainiko dira, dinamikoak eta eguneratuak, ikasleengan zentratuta. Horiek Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Espazioaren beharrei erantzungo diete eta diziplina-ezagutza garatzen, ezagutarazten eta aplikatzen lagunduko dute, Goi Mailako Hezkuntzako Instituzioek gizartearekin duten konpromiso sozialari erantzuteko.

Horren guztiaren helburua emaitza onak eta orekatuak lortzea da interes-talde desberdinentzako, eboluzionatzen, eraldatzen eta haien lehiakortasuna eta jasangarritasuna finkatzen laguntzeko, berrikusketaren eta etengabeko hobekuntzaren ikuspegitik, betiere: Planteatzea, Abiaraztea, Ebaluatzea eta Doitzea.

Vitoria-Gasteizko EUEren kalitatea hobetzeko prozesuan eragin handiena duten aspektuak
2019 - Eskolako kide batek Kudeaketa aurreratuaren ereduaren kanpo-ebaluazioan parte hartzea, Euskaliteko ebaluatzaileen elkarteko kide gisa
2019 - Diploma Euskaliten Kudeaketa Aurreratuari
2018 - Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Ministerioak igorritako  Akreditazio Instituzionala
2017 - AUDIT (UNIBASQ) Programaren arabera SGIC ezartzeko ziurtagiria
2017 - Eskolako kide batek Kudeaketa aurreratuaren ereduaren kanpo-ebaluazioan parte hartzea, Euskaliteko ebaluatzaileen elkarteko kide gisa
2016 - 2016-2020 Plan estrategikoa egitea
2015 - Titulazioaren Egiaztapena berritzea (UNIBASQ)
2014 - UPV/EHUko Unibertsitate Zentroetako Kudeaketa Sistema sarean sartzea
2012 - AUDIT ziurtagiria (ANECA eta UNIBASQ)
2011 - 2011-2015 Plan estrategikoa egitea
2010 - Erizaintzako Graduko Titulazioa egiaztatzea (ANECA)
2008 - Zilarrezko Q
2007 - 2005-2011 bitarteko Plan Estrategikoa berrikustea
2006 - Euskaliten eskutik Kanpo-Kontrasteko Prozesua
2005 - 2005-2011 bitarteko Plan Estrategikoa burutzea
2004 - Hezkuntza-Zentro bateko Kanpo-ebaluazioan parte hartzea
2003 - EUSKALIT Konpromisoaren Diploma eskuratzea
2003 - Xedea, Ikuspegia eta Filosofia barne hartzen dituen Gogoeta Estrategikoa
2002 - UPV/EHUko Kudeaketa Berritzaileko Zentroen Sareko kide bilakatzea
2001 - Txostena argitara ematea eta hedatzea
2000 - Irakaskuntza Ebaluatzeko txostena egitea
2000 - PNECU izenekoaren 3.fasean parte hartzea
1999 - Unibertsitateen Kalitatea Ebaluatzeko Estatuko Planaren – PNECU (Plan Nacional de Evaluación de la Calidad de las Universidades) - 3. fasean parte hartzeko eskabidea

Azken aldaketako data: