Nahi gabeko haurdunaldia

Nahi gabeko haurdunaldia asmorik edo aurreko plangintzarik gabe gertatzen den hura da. Hura saihesteko ezinbestekoa da metodo antikontzeptiboak ezagutzea eta ondo erabiltzea.

Kontrazepzioaren edo jaiotza-kontrolaren barne sartuta daude haurdun geratzea saihesteko erabilitako metodoak.

Sexu-harremanak dituen eta haurdun geratu nahi ez duen edo bikotea haurdun utzi nahi ez duen edonork metodo antikontzeptiboak erabili behar ditu.

Preservativos

Nahi gabeko haurdunaldietatik eta sexu-transmisioko infekzioetatik babesteko metodoak

Gizonezkoen preserbatiboa

Zorro fin eta elastikoa da, normalean latexezkoa (poliuretanozkoa ere izan daiteke), gizonaren zakil tentean ipintzen da sarketaren aurretik. Espermatozoideak pasatzea eragozten du. Erabilera bakarrekoa denez ez da berrerabili behar. Hasieratik sexu-harreman bakoitzean zuzen eta sistematikoki erabili behar da.

Emakumezkoen preserbatiboa

Normalean poliuretanozko zorro bat da; bi ertz ditu, bata itxia eta bestea irekia, eta bakoitzak eraztun malgu bat dauka. Itxita dagoen muturreko eraztuna baginaren barruan ipintzen da utero-lepoa itxiz; eta beste eraztuna, handiagoa, kanpoan geratzen da eta alua estaltzen du. Espermatozoideak uteroan sartzea eragozten du. Erabilera bakarrekoa denez ez da berrerabili behar. Hasieratik sexu-harreman bakoitzean zuzen eta sistematikoki erabili behar da.


Nahi gabeko haurdunaldietatik babesteko
beste metodo antikontzeptibo batzuk

Hormona-metodoak

Obulatzea eragozten dutenez oso eraginkorrak dira haurdunaldia saihesteko, sistematikoki eta zuzen hartzen badira, behintzat; baina, ez dute inongo babesik eskaintzen sexu-transmisioko infekzioen aurrean.

  • Pilula (estrogenoz eta progestagenoz osatutako pilula konbinatua): hainbat mota daude, eta dosiaren, barne hartzen dituzten hormona-moten eta aurkezteko moduaren arabera diferenteak dira. Egunero ordu berean hartzen dira, 21 edo 28 egunetan. Bi kasuetan hilekoa, gutxi gorabehera, 28 egunera izango da.

  • Mini-pilula (progestageno-pilula): hormona-mota bakarra dauka. Egunero pilula bat hartu behar da, ordu berean. Pilula konbinatutik bereizten da hilekoa aldatu edo ezabatzen duelako.

  • Beste hormona-metodo batzuk:

    • Bagina-eraztuna: tanpoi bat bezala, baginan sartzen den eraztun elastikoa da. Askatuz doazen eta bagina-mukosak xurgatzen dituen pilula konbinatuaren antzeko hormonak ditu. Hiru astetan erabiltzen da eta laugarrenean atsedena hartzen da. Hilekoa aste horren amaieran etorriko da.

    • Larruazaleko partxea larruazalean ipintzen den partxe txiki bat da. Partxe horrek xurgatzen doazen hormonak askatzen ditu. Astean bat erabiltzen da, hiru astez jarraian, eta laugarren astean atseden hartzen da.

    • Hormona-antikontzeptibo injektagarria (progestagenoa). Hiru hilean behin hartzen da.

    • Azalpeko inplantea: hormona bat askatzen duen hagatxoa. Besaurrean ezartzen da minik ematen ez duen ebaki txiki baten bidez eta 3 urte irauten du.

Hesi-metodoak

Esperma uteroan sartzea eragozten dute, obulua eta espermatozoidea elkartzea ekidinez. Preserbatiboa da hesi-metodo nagusia, baina badira beste batzuk:

  • Diafragma: baginaren barruan ipintzen den txano bat da eta uteroaren lepoa erabat ixten du, espermatozoideei aurrera jarrai dezaten eragotziz. Berrerabil daiteke.

  • Txano zerbikala: Diafragmaren bertsio bilakatuagoa da. Utero-lepoa estaltzen du eta behin bakarrik erabil daiteke.

Bai diafragma bai txano zerbikala espermizidekin erabili behar dira.

Diafragma eta txano zerbikala ez dira preserbatiboa bezain eraginkorrak haurdunaldia prebenitzeko, eta ez dituzte sexu-transmisioko infekzioetatik babesten.

Umetoki barneko gailua (UBG)

UBG normalean T formako objektu txiki bat da eta uteroaren barruan ipintzen da. Bi mota daude:

  • Kobrezko UBGa. Gailu honek, uteroan askatzean, espermatozoideak hiltzeko gaitasuna dauka.

  • Hormona UBGak progestagenoa askatzen du. Progestagenoak umetoki-lepoko mukia asko loditzen du eta habiaraketa zailtzen du, espermari bertatik igarotzea eragotziz.

UBGa osasun-langileek ipini eta atera behar dute.

Eraginkortasun handikoa da haurdunaldia prebenitzeko, baina ez du sexu-transmisioko infekzioetatik babesten.

Behin betiko metodoak

Emakumeetan obuluen pasabidea eta gizonetan espermatozoideena kirurgikoki etetean datza. Era horretan emakumea haurdun geratzea saihesten da. Emakumearen kasuan aplikatzen denean tronpen lotura deitzen zaio eta gizonen kasuan aplikatzen denean basektomia.

Metodo antikontzeptibo eraginkorra den arren, ez du sexu-transmisioko infekzioetatik babesten.

Pildoras anticonceptivas
Tratamendu eraginkorrak ditugu; tratamendu horietan, medikazioa hartu behar da (antidepresiboak) hilabete batzuez edo terapia psikologikoak egin.

Eraginkorrak ez diren metodoak

  • Metodo naturalak (oginoa, tenperatura basala, umetoki-lepoko mukia)

    Emakumearen egun ugalkorrenak aurreikustean datza, egun horietan koitozko sexu-harremanik ez izateko. Ez dira oso seguruak, izan ere, emakumearen hileko zikloa aldakorra da, eta gainera, ez dute balio sexu-transmisioko infekzioak prebenitzeko.

  • Coitus interruptus (“atzera-martxa”)

    Gizonezkoak eiakulatu aurretik, zakila baginatik ateratzean datza. Haurdun geratzeko arrisku handia duen praktika da, eiakulatu aurretik ere, gizonezkoak semen-aurreko likidoa isurtzen duelako, haurdun geratzeko adina espermatozoide eduki ditzakeen likidoa. Eta jakina, ez du inolako babesik eskaintzen sexu-transmisioko infekzioen aurrean.

  • Produktu espermizidak

    Koitoaren aurretik baginan sartzen diren substantzia kimikoak dira; bagina-obulu, krema edo bagina-esponja motakoak, eta beraien zeregina espermatozoideak suntsitzea da.

    Ez dira erabili behar metodo antikontzeptibo bakar gisa, beren eraginkortasuna oso baxua baita. Hauek ere ez dute babesten sexu-transmisioko infekzioetatik.

  • Koito-osteko bagina-garbiketak.

    Eraginkortasunik gabeko metodoa da, espermatozoideei ez dielako uteroaren barruraino heltzea galarazten. Sexu-transmisioko infekzioetatik ere ez du babesten.

  • Amagandiko edoskitzea

    Erditzearen osteko lehen sei hilabeteetan baino ez da eraginkorra eta, gainera, zenbait baldintza bete behar dira; besteak beste, hilorokorik ez edukitzea eta edoskitze esklusiboa. Hortaz, nahiko metodo fidakaitza da. Sexu-transmisioko infekzioetatik ere ez du babesten.


Premiazko antikontzepzioa:
koito osteko pilula

Antikontzeptiborik erabili ez den edo oker erabili den ezusteko kasutan —adibidez, preserbatiboa hautsi bada— haurdunaldia ekiditeko erabiltzen den premiazko hormona-metodoa da.

Koito osteko antikontzepzioa premiazko neurri bezala bakarrik erabili behar da eta ez metodo antikontzeptibo gisa. Ez dauka sexu-transmisioko infekzioekiko inolako prebentzio-efekturik.

Bi mota daude:

  • “Hurrengo eguneko pilula” (levonorgestrel), arrisku-harremana izan eta ahalik eta azkarren hartu behar da eta, gehienez, hiru egin baino lehen. Gero eta azkarrago hartu pilularen eraginkortasuna handiagoa da.

  • “Hurrengo bost eguneko pilula” (ulipristal-azetatoa), arriskuko koitoa eduki eta hurrengo bost egunen barruan hartu behar da.

Gaur egun farmazietan eros daitezke mediku-errezeta beharrik gabe.

Premiazko antikontzepzioaren barruan, koito osteko pilulez gain bada beste metodo bat. Kasu honetan, arrisku-koitoa izan eta ondorengo 5 eguneko epean kobrezko UBGa sartu behar da.

Relaciones de pareja

Haurdunaldia borondatez etetea

Emakumea haurdun egonik umekia edo fetua galtzen badu, abortua izan duela esaten da. Abortua berezkoa edo eragindakoa izan daiteke. Abortua berezkoa dela esaten dugu, enbrioia edo fetua nahi gabe galdu denean.

Bestalde, zenbait egoeretan, emakumeak edo bikoteak, haurdunaldia etetea erabakitzen du bere borondatez edo arrazoi medikoengatik; horrelakoetan eragindako abortua edo haurdunaldia borondatez etetea (HBE) dela esaten da.

Gaur egun, indarrean dagoen legearen arabera, haurdunaldia eten daiteke gestazioaren 14. astera bitartean, inolako kausarik justifikatu beharrik gabe, edota 22. astera bitartean, haurdunaren osasuna edo bizitza arrisku larrian badago edo fetuak anomalia larriren bat badu.


Azken aldaketako data: