2018/2019 BAME hautaproba gutxieneko puntuazioa gaindituarren plazarik lortu ez zutenen medikuntzan gradua dutenen kontratazio berezia

Alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz, martxoaren 15eko SND/232/2020 Aginduaren hirugarren puntuan, medikuntzan gradua edo lizentzia duten eta osasun-prestakuntza espezializatuko 2018/19 hautaprobetan gutxieneko puntuazioa gainditu arren plazarik lortu ez zuten pertsonak kontratatzeko salbuespenezko neurriak arautzen dira. Bertan ezartzen denaren arabera, Osasun Zientzietako espezialistak prestatzeko egoiliarren (BAME) lan-harreman bereziko kontratu-modalitatean kontratatu ahal izango dira.

Hori dela eta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak eskatzen du, kontratatu nahi izanez gero, izena emateko inprimaki hau bete dezatela.

Izen-emate orria bete ezazu

Edozein zalantza honen bidez argituko dugu:
e-mail: LP-LC@osakidetza.eus
Telf: 945 006150 / 945 00 6176

Osakidetza

Azken aldaketako data: