2020-2021 ikasturte hasiera: Coronavirusari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak onartutako neurriak

Prebentzio pertsonaleko neurriak

  • Derrigorrezkoa izango da Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera uneoro erabiltzea, nahiz eta pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia gorde.
  • Haur Hezkuntzan ez da derrigorrezkoa izango.
  • Irakasleen kasuan, maskara erabili beharko dute beti.

Ikastetxeetan kudeaketa

  • Ikastetxe bakoitzak arduradun bat izango du COVID-19rekin lotutako alderdiak lantzeko.
  • Halaber, ikastetxe bakoitzak erreferentziazko ESI bat izango du (Erakunde Sanitario Integratua).
  • Ikasle edo irakasle batek COVID-19rekin bateragarria den sintomarik badu, ez du ikastetxera joan beharko.
  • Azkenean kasua baieztatzen bada, ikastetxea bere erreferentziazko ESI-arekin harremanetan jarriko da, eta uneoro Osasun Publikoaren jarraibideak beteko dira.
  • Egoeraren bilakaeraren jarraipena egiteko, balorazioa egiteko, neurriak hartzeko edo aurreikusitako ekintzak modulatzeko, astero bilduko den Jarraipen Batzorde bat egongo da lurralde bakoitzean, Osasun Publikoak eta Hezkuntza Sailak osatua.
  • Gainera, Hezkuntza-COVID Aholku Batzordea ere eratuko da.

Zerbitzu osagarriak

Eskola-garraioa:

  • Gomendagarria da ikasleek autobusean eserleku jakinak edukitzea, autobus bakoitzean garraiatzen diren haurren zerrenda izatea eta hauek autobusean zein lekutan esertzen diren ezagutzea.
  • Ikasle guztiek eta gainerako langileek maskara erabiliko dute uneoro, baina 6 urtetik beherako haurren kasuan ez da derrigorrezkoa, bai ordea gomendagarria.

Jantokia:

  • Ikasle kalteberak dituzten ikastetxeetako jantoki-zerbitzua lehenetsiko da, ikastetxeak jantoki-zerbitzuaren eskaintzari buruz hartutako erabakiaren arabera, eta betiere lan-arriskuen prebentziorako neurrietan ezarritako neurriak errespetatuz.

Beharrak identifikatzea

  • Hezkuntza Sailak 1.000 irakasleren kontratazio gehigarri eta apartekoa aurreikusten du.
  • Udalen lankidetza eskatu da udal-instalazioak lagatzeko, ikastetxe batek bere hezkuntza-jarduera garatzeko espazio gehiago behar dituen kasuetan.
  • Eusko Jaurlaritzak 24.361 ekipo eramangarri (ordenagailu eramangarriak) erosi ditu, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat.

Higienea eta segurtasuna

  • Ikastetxeen garbiketa:
    • Zentro guztiek garbiketako langileak izango dituzte goizeko ordutegian, komunen eta gainazalen garbiketa indartzeko (heldulekuak, botoiak, barandak, etengailuak, etab.).
  • Maskara kirurgikoak:
    • Hezkuntza Sailak 500.000 maskara bidaliko ditu hilero ikastetxeetara.
    • Ikasturtea hasi baino lehen, 800.000 maskara kirurgiko bidaliko dira.
    • Lehen Gela egonkorretarako eta langile espezializatuetarako (fisioterapeutak, etab.), beren jarduerarako egokiak diren norbera babesteko ekipamenduak banatuko dira, batez ere, ffp2 motako maskarak, pantailak eta nitrilozko eskularruak.
  • Termometroak:
    • Ekainean kontakturik gabeko termometro digital bat banatu zen ikastetxe bakoitzean.
    • Ikasturtearen hasieran, termometroen banaketa berria egingo da ikastetxeen behar bereziak asetzeko (eraikin bat baino gehiago duten ikastetxeak, edo ikasle asko izateagatik termometro bat baino gehiago beharrezko duten ikastetxeak, etab.).
  • Gel hidro-alkoholikoa:
    • Hilean 5.000 litro gel hidro-alkoholiko banatuko dira.
    • Iraileko lehen astean, 500 ml-ko 10.000 poto banatuko dira ikastetxeetan.
logo osakidetza

Azken aldaketako data: