40. Urteurrena - Jardunbide Egokiak Jardunaldia

Osakidetza etorkizunerantz bultzatuz gure erakunde eta profesionalekin

JARDUNBIDE EGOKIAK AITORTZEA

Aurkezteko epea maiatzaren 29ra arte luzatu da.

1.EDIZIOA

Osakidetzaren 40. urteurrenaren testuinguruan, gure zerbitzu-erakundeetako profesionalen lan ona erakusteko eta aitortzeko jardunaldi honen deialdia egin nahi dugu. 40. urteurren hau, «Osasuna inoiz baino gehiago» leloa duena, ospatzeko modu bat da. Gainera, bat egiten du Plan Estrategiko berriaren hedapenarekin. Planaren leloa honako hau da: Denok batera Osakidetza etorkizunerantz bultzatuz.  Eta planik onena Osakidetzako erakundeekin eta gure profesionalekin batera ospatzea da. 

Osakidetzak hasieratik sustatu du praktika eta esperientzia berritzaileak garatzea asistentzia sanitarioaren eremu guztietan.

Horren erakusgarri da erakunde honek bilerak eta topaketak sustatzen egin duen ibilbide luzea. Bilera eta topaketa horietan agerian jarri dira gure osasun-sistema hobetzeko etengabeko aurrerapenak eta garapenak.

Era berean, gure erakundeek lortutako aintzatespen, sari eta goraipamenek gure profesionalen etengabeko ekarpena berresten dute, zerbitzu publikoaren bokazioarekiko konpromisoan.

Beste behin ere, hainbat talde, unitate eta pertsonek proposamen erakargarrien eta esperientzia berritzaileen praktikan eta hobekuntza-praktikan duten interesa eta ahalegina aitortzeko, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak JARDUNBIDE EGOKIEN AINTZATESPENAREN lehen edizioaren deialdia bultzatu du.

XEDEA:

Deialdiak, alde batetik, aukera eman nahi du hainbat eremu asistentzialetan zein ez asistentzialetan hobekuntzak ekarriko dituzten esperientziak azaltzeko, Osakidetzak 2023-2025eko Plan Estrategiko Berrian berriki birformulatu dituen xedea, misioa eta ikuspegia lortzeko.

Eta, bestetik, Osakidetzaren plan estrategiko berriaren xedeak eta/edo ildoak betetzen laguntzen duten jardunbide egokiak garatu dituzten pertsonak, taldeak, unitateak, zerbitzuak eta taldeak aintzatetsi nahi ditu.

Plan estrategiko berria intraneten dago eskuragarri.

 

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania Euskara
Hasiera data - Amaiera data:
-
Cruces Plaza, s/n, 48903 Barakaldo, Bizkaia
07120 ·  San Vicente de BarakaldoBizkaia (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Gurutzeta Unibertsitate Ospitalea - Ekitaldi Aretoa