Erretzeari utzi nahi diozu? Laguntza behar duzu?
Osakidetzak erretzeari utzi nahi diotenei erantzuna eta aholkua emateko zenbait metodo ditu eraginkortasun frogatukoak. Metodo horiek, gainera, COVID-19ak ekarritako egoera berrira egokitu ditugu.
Pandemiaren une honetan, jakinik tabakoa COVID-19a larriagotzen duen faktorea dela, beharrezkotzat jotzen dugu erretzen duten pazienteei informazioa ematea eta jakinaraztea zer eskaintzen diegun, bereziki aurrez-aurrekoak ez diren jarduerei dagokienez.
Horregatik, datorren 2021ean, Osakidetzak zenbait taldeko online tailer jarriko ditu martxan doan erretzeari utzi nahi dioten pertsonentzat.
Taldeko online tratamendu-tailer doakoen bidez, plataforma digital batera eramaten dugu osasun-zentroetan egiten dugun esku-hartzea, eta, horri esker, terapeutek eta pazienteek harreman birtuala izan dezakete denbora errealean.
Tailerren batean interesa baduzu, anima zaitez eta bete prestakuntza-eskaintzaren beheko izena emateko inprimakia.
Bestalde, Osakidetzaren webguneko Tabakismoa prebenitzeari buruzko atalean, tabakorik gabeko etorkizuna lortzeko iradokizunak eta teknikak eskaintzen dizkizugu.
Erretzeari uzteko une egokia da, eta erabaki ezin hobea!
Zaindu zaitez eta zain itzazu besteak!

Azken aldaketako data: