Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarren laguntza eskatu dute, Euskadin koronabirusaren hedapena geldiarazteko

Osasun Sailak eta Osakidetzak, Zaintza Plana aplikatzeko, herritarren parte-hartzea eskatzen dute, behean deskribatzen diren kasuren batean egonez gero, PCR proba egiteko aurretiko hitzordua eskatzeko.

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei ezagunak diren prebentzio-neurriak gogorarazten dizkiete, eta, COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak, usainaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko. Sintomarik ez badute, baina PCR probaren emaitzen zain badaude, etxean ere isolatu behar dira.

Aldi berean, lasaitasun-mezua bidali nahi dute, eta hori bezalako neurriak prebentziokoak baino ez direla gogorarazi, eta haien asmoa dela transmisio komunitarioa ahalik eta lasterren detektatzea eta kutsadura ez zabaltzea.

logo osakidetza

Azken aldaketako data: