Osakidetzaren Santa Marinako Ospitaleak eta Caritas Bizkaiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, bertako paziente eta senideei bide-laguntza emateko

Gaur, uztailak 4, Caritas Bizkaiaren egoitzan lankidetza-hitzarmen bat sinatu da Santa Marina Ospitalearekin. Horren helburua ospitalean dauden pazienteen bakardade sentimendua arintzea izango da, boluntario-sare batek emango duen bide-laguntzaren bidez.

Hitzarmena sinatu dute CARLOS BARGOS CUCÓ jaunak, Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko Zuzendariak, eta Santa Marina Ospitaleko Zuzendari Nagusia den JOSE LUIS SABAS OLABARRIA jaunak. Bertan egon da Bilboko Elizbarrutiko Karitate eta Justizia saileko Ordezkaria ere, MANUEL MORENO GIL.

  • Horrela, bi erakundeek bakardadea arintzeko lanarekiko konpromisoa adierazi dute. Balioetan oinarritutakoa osasun eredu baten alde egin dute eta bide-laguntza prozesuetan boluntarioek egiten duten lanari balio eman diote, ospitaleetako pazienteen eta beren senideen ongizatea bermatzeko baliabide gisa.
  • Hitzarmena garatzeko, Bilboko Elizbarrutiak Santa Marina Ospitalean garatzen duen bide-laguntza espiritual eta erlijiosorako (SARE) zerbitzuaren laguntza izango dugu.
  • Lankidetza honen helburua zera da: pazienteei eta beren senideei animo egoera hobetzen laguntzea, ospitaleratze-aldiak iraun bitartean.
  • Bide-laguntza boluntario-sare baten bidez egingo da. Honakoak izango dira burutuko diren ekintzak: Entzute aktiboa eta enpatikoa, entretenimendua, bakardade sentimendua arintzea, hitz egiteko beharrari erantzuteko aukera, eta senideentzako atsedena.
  • Medikuaren arreta eta probak edo interbentzioak egiteko ordutegiekin koordinatuta egongo da, beraz, zerbitzu horrek ez du osasun zerbitzuaren funtzionamenduan trabarik eragingo. Gure asmoa da pazienteenganako eguneroko arretaren barruan integratuta egotea.

Deskargatu prentsa oharra 

Azken aldaketako data: