Patologia-anitzei buruzko bideoteka
Paziente Kroniko Konplexua. Patologia anitzekoa
Adinak aurrera egin ahala, nahiko ohikoa da pertsona batek aldi berean zenbait gaixotasun kroniko izatea.
Hala, ez da arraroa edozein gaixotasun-konbinazio izatea, adibidez, bronkitis kronikoa, diabetesa, arteria-hipertentsioa edo bihotzeko gaixotasunak. Gainera, baliteke arazo baterako egokiak diren gomendioak kaltegarriak izatea beste arazo baterako, eta gaixotasun baten aurka laguntzen duten botika batzuk kaltegarri suerta daitezke beste batzuen aurka.
Giltzurruneko Gutxiegitasuna. Kronikotasuna
Giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa giltzurrunaren funtzionamenduak okerrera egin duen egoera da, luzaroan gertatzen denean. Giltzurrunak oso organo garrantzitsuak dira gure organismoak behar bezala funtzionatzeko.
Hipertentsioa. Kronikotasuna
Hipertentsioa arterien gaineko odol-presioa areagotzea da, modu kronikoan. Oso garrantzitsua da tentsioa kontrolatzea medikuak edo erizainak adierazitako mugetan, konplikazioak saihesteari begira.
Diabetesa. Kronikotasuna
Diabetesaren ezaugarri nagusia glukosaren (azukrea) kontzentrazioa odolean (gluzemia) handitzea da, pankreak ez duelako organismoak behar adina intsulina sortzen, eta gainera, ez baitu behar bezala funtzionatzen.
BGBK. Kronikotasuna
Biriketako gaixotasun butxatzaile kronikoak (BGBK) edo bronkitis kronikoak, bronkioak estutzean diren egoera da eta ondorioz zailagoa izaten da airea bertatik igarotzea. Gehienetan, egoera hau TABAKOAK eragiten du.
Kardiopatia Iskemikoa. Kronikotasuna
Kardiopatia Iskemikoa oxigenoa eta nutrienteak bihotzeko eremu jakin batera behar bezala iristeko gaitasun eza da, hodiak buxatzen direlako. Horren ondorioz, bihotza gaixotzen da, odola ez zaiolako behar den moduan heltzen.
Bihotz Gutxiegitasuna. Kronikotasuna
Bihotz gutxiegitasuna, bihotzak odola behar bezala ponpatzen ez duen egoera bat da, eta odola ez da gorputzeko zeluletara heltzen behar duten oxigenoaz hornitzeko.
Azken aldaketako data: