Suizidioa

Prebentzioan laguntzeko datu baliagarri batzuk.

Suizidioa arazo konplexua da, baina badakigu suizidioen ehuneko handi bat saihets daitekeela.

Edonor izan daiteke suizidioaren prebentzioan aliatua, ez da beharrezkoa gaian aditua izatea.Atal honetan, suizidioaren prebentzioan laguntzeko informazio baliagarria aurkituko duzu.

Jokabide suizidaren datuak

  • Euskal Autonomia Erkidegoan, suizidioa da kanpo-heriotzako (heriotza ez naturaleko) lehen kausa —indarkeriazko heriotzako beste kausen gainetik, hala nola trafiko-istripuen gainetik edo genero-indarkeriaren gainetik—.
  • Azken 10 urteetan 1.500 pertsonak egin dute bere buruaz beste gure erkidegoan, urtean batez beste 169 pertsonak.Gutxi gorabehera kasuen % 55 Bizkaian gertatu dira, % 33 Gipuzkoan eta % 12 Araban.
  • Emakumeen artean baino hiru aldiz handiagoa da suizidioa gizonen artean; suizidio-saioak, aldiz, ugariagoak dira emakumeen artean.
  • Kasu gehienak adin ertaineko pertsonen artean gertatzen dira, baina, proportzionalki, arriskua handiagoa dago adin handiagoko pertsonen artean (adin-tarte bakoitzean dagoen pertsona kopurua kontuak izanik).
  • Suizidioari aurrea har dakiokeen arren, suizidioen kopurua egonkor mantentzen da urtez urte. Eta oso bestelako joera hauteman daiteke saihets daitekeen beste heriotza-kausa nagusietako batekin, trafiko-istripuekin; izatez, gizarte osoaren ahaleginari esker, nabarmen murriztu da trafiko-istripuen ondoriozko hilkortasuna.

Suizidioaren inguruko mito faltsuak

Gure gizartean oso zabalduta dauden suizidioaren inguruko ideia faltsuak dira. Garrantzizkoa da ideia faltsu horiek ezagutzea, prebentzioan eraginkortasunez jardutea eragotz dezakete-eta.

MITOA ERREALITATEA

Suizidioaz galdetzea arriskutsua da, suizidioa eragin baitezake.

Oso bestela gertatzen da.

Ikerketetatik ondoriozta daitekeenez, arriskuan dagoen pertsona batekin suizidioari buruz hitz egiteak ez du suizidioa eragiten edo ez du horretarako “ideiarik ematen”; aitzitik, hobeto sentiarazten du eta arriskua murrizten du.

Bere buruaz beste egingo duela mehatxu egiten duen pertsonak ez du egingo.

Edozein abisu edo mehatxu benetako arriskua da eta serio hartu behar da; horregatik komeni da galdetzea.Izatez, badakigu bere buruaz beste egin dutenen % 80k, gutxi gorabehera, haien asmoen berri eman zutela suizidioaren aurretik.

Arazo larriak dituzten pertsonek soilik egiten dute bere buruaz beste.

Askotariko egoeren ondorioz plantea dezake pertsona batek suizidioa.Ageriko arazorik ez egoteak ez digu pentsarazi behar arriskurikez dagoela.

Norbaitek bere buruaz beste egiteko erabakia hartu badu, ez dago zereginik.

Ez da egia.Depresio larria duten pertsonek ere zalantzak izaten dituzte suizidioaren ideiaren inguruan, eta anbibalentzia horrek guk jardun ahal izateko leihoa zabaltzen du..

Bere buruaz beste egitea pentsatzen duenak “erotuta” egon behar du.

Pertsona ugarik pentsatu du, bizitzaren uneren batean, bere buruaz beste egitea.

Horrek ez du esanahi burua galdu dutenik, soilik islatzen du sufrimendu handiko une bat pasatzen ari direla eta ez dakitela nola aurre egin.

Suizidio-saio batzuek arreta erakartzeko helburua dute.

Suizidio-saioak etorkizuneko suizidioetarako arrisku-faktore oso garrantzitsuak dira.Serio hartu behar da edozein suizidio-saio, eta osasunaren arloko profesional baten laguntza bilatzera bultzatu beharko da pertsona.

Arriskuan dagoen pertsona batengana prestakuntzarik gabe, sen onarekin soilik, hurbiltzea kaltegarria da.

Edonor izan daiteke prebentzioan laguntzaile egokia:interesa, hurbiltasuna eta ulermena erakutsi behar da eta pertsonari laguntza profesionala eskatzen lagundu behar zaio.

Arrisku-faktoreak

Suizidioa faktore psikologikoen, biologikoen, genetikoen edo sozialen konbinazioa da, baina oraindik ez ditugu ondo ulertzen nondik norakoak.Edonola ere, badakigu zenbait egoerak (edo baldintzak) gehitu egiten duela suizidio-arriskua, eta suizidioaren aurrean zaurgarriago egiten duela pertsona. Faktore horiek dira:

  • Osasun mentaleko arazo bat edukitzea, batez ere tratamendua jarraitzen ari ez bada edo irregulartasunez jarraitzen ari bada.Esate baterako, depresio bat, alkoholarekiko arazoak edo beste gaixotasun mental batzuk, hala nola eskizofrenia edo nahasmendu bipolarra.  Arriskua are handiagoa da gaixotasun mental larri baten diagnostikoa jaso berritan, edo ospitaleratze psikiatriko baten ondoren alta hartu berritan, edo gaixotasun mentalean behin eta berriz etengabe erortzen denean—arrisku-faktorerik errepikatuena da—.
  • Aurretik suizidio-saioa egin izana, batik bat saio horren hurrengo hiletan.
  • Familian suizidio-aurrekariren bat izatea.
  • Nerabeak edo adineko pertsonak izatea.Arriskua handiagoa da bi adin tarte horietan, nahiz eta edozein adinetan gerta daitezkeen suizidioak.
  • Gizonezkoak izatea.Suizidioak ugariagoak dira gizonezkoen artean, nahiz eta suizidio-saioak ugariagoak diren emakumezkoen artean.
  • Gaixotasun fisiko larriak, desgaitzaileak edo oso mingarriak izatea.
  • Gizarte-isolamenduko eta/edo bakardadeko egoeran egotea.
  • Pertsona oldarkorra izatea edo alkohola edo drogak kontsumitzea (kontsumo horren ondoren oldarkortasuna areagotzen da).
  • Beste batzuk, hala nola bizi-gertaera negatiboak, langabezia eta abar.

Horiez gain, nerabeen artean arrisku-faktore gehigarriak deskribatu dira, hala nola:

  • Inguruneko nerabeen artean izan diren beste jokabide suizida batzuen eraginpean egon izana.
  • Haur-abusuak jasan izana.
  • Aurkako gizarte- eta eskola-giroa jasatea (bulliyinga adibidez).
  • Sexu-orientazioarekin lotzen diren zailtasunak izatea.

Adineko pertsonen artean, berriz, arrisku-faktore gehigarri hauek deskribatu dira:

  • Pertsona maite baten heriotza, isolamendua eta bakardadea.
  • Rolen edo autonomiaren galera ekarriko duten aldaketa garrantzitsuak, esate baterako erretiroa hartzea, gaixotasun desgaitzaileak izatea eta abar

Arriskua are handiagoa da pertsonak zenbait arrisku-faktore batera dituenean.

Alarma-seinaleak

Pertsona bat arrisku larrian egon daitekeela adierazten duten abisuak dira.

Normalak izan daitezke pertsona batzuen bizitzaren garai batzuetan, baina arrisku-faktoreak dituzten pertsonen artean agertzen badira, arreta jarri beharko zaie.

  • Min hartzeko eta desagertzeko nahia adieraztea, bere burua zama gisa ikustea:“hobe jaio izan ez banintz”, “hobeto egongo nintzateke hilik”, "hobe egongo zinateke ni gabe".
  • Heriotzaren edo indarkeriaren inguruko ezohiko interesa.Adibidez:heriotzari buruzko istorioak idaztea, irakurtzea, marrazkiak egitea…
  • Konpontzeko zituen gaiak konpontzea:ondasun preziatuak oparitzea, gaiak ixtea, testamentua egitea, nahi bat betetzea…
  • Min hartzeko bitartekoak eskuratzeko modua bilatzea:adibidez,sendagaiak metatzea, ezohiko lekuak bisitatzea.
  • Agurrak:adibidez,lagunei edo familiakoei espero ez diren deiak eta bisitaldiak egitea.“Berriro elkar ikusten ez badugu…” gisako iruzkinak egitea.
  • Isolamendua, familiakoekin edo lagunekin harremana galtzea.
  • Jokabide autosuntsitzailea izatea.Adibidez:alkoholaren edo drogen kontsumoa, ezohiko arriskuak hartzea (gidatzean, esate baterako), bere buruari lesioak eragitea…
  • Desesperantza, muturreko ezkortasuna, etorkizunera begira itxaropenik ez izatea.“Ez du hobera egingo”.

Zer egin dezaket suizidio-ideiak baditut?

Pertsona ugarik izan ditzake, bizitzaren une jakin batean, suizidio-ideiak edo bere buruari min  egiteko pentsamenduak.Pentsamendu horiek une zailetan agertu ohi dira, eta oso pentsamendu biziak izan daitezke, egonezin, nahasmendu edo desesperantza handia sortzen dutenak.Ideia horiek edukitzeak ez du esanahi norbait ahula denik edo “burua galdu duenik”; iradokitzen du arazo edo egoera oso mingarri batek buruz gain egin diola.

Eskainiko dugun informazioa atera dugu profesional adituek eta egoera hori bizi zuten eta gainditu zuten pertsonek prestatutako materialetatik.Garrantzizkoa da kontuan hartzea jarraibide orokorrak direla eta ez dutela terapia bat ordezten, ezta kasu zehatz bati aurre egiteko profesional batek egin ditzakeen banako gomendioak ordezten ere. 

Berehalako laguntza behar duzula uste baduzu, sakatu hemen

Lagungarria izan dakizuke jakitea…

− Arazo bat baduzu, edo benetan kezkatzen zaituen zerbait badago, pentsatu behar duzu egoera horrek, seguraski, soluzio edo irtenbide egokia duela zuretzat, nahiz eta orain imajinatzeko gauza ez zaren edota ezinezkoa iruditzen zaizun.

Gai horren inguruan konfiantzako norbaitekin hitz egitea lagungarria izan dakizuke; arazoarekin nolabaiteko distantzia hartuko duzu eta beste ikuspuntu baliagarri batzuk izango dituzu.

Aldi berean, zenbait arazo baduzu, arazo horiei banan-banan aurre egiteak arazoak hobeto gainditzen lagunduko dizu.

- Suizidio-ideiak, batzuetan, lotzen dira gogo-aldarte txarrarekin (edo depresioarekin), antsietate-egoerekin edo ongizate mentaleko beste arazo batzuekin. Arazo horiek osasunaren arloko profesional batek artatzea oso modu eraginkorra izaten da suizidio-ideiak murrizteko edo desagerrarazteko, baita ideia horiekin lotzen den ondoezamurrizteko edo desagerrarazteko ere.

Aholku garrantzitsu batzuk:

1) Hartu denbora eta saiatu itxaropenari eusten:

Pentsatu beste pertsona askok antzeko uneak pasa dituztela eta une horiek gainditu dituztela. Jakin pertsona horiek, behin betiko erabakiak hartu aurretik, denbora hartu zutela eta laguntza eskatu zutela. Agian, lagungarria izango zaizu suizidio-ideia serioak izan zituzten beste pertsona batzuen lekukotzak entzutea.

2) Bilatu beste pertsona batzuen laguntza:

Ez itzazu pentsamendu horiek zuretzat gorde. Bilatu konfiantzazko norbait eta azaldu nola sentitzen zaren.Urrats hori garrantzi handikoa da, eta egoera horri aurre egiteko hasiera izan daiteke.Familiako norbait izan daiteke, lagun bat, lankide bat... Une honetan ez bazaizu inor bururatzen, gogoratu laguntza eta orientazioa jaso dezakezula zenbait laguntza-telefonotan (osasun-aholkuak, 112, Itxaropen Telefonoa, eta abar)

Non eskatu laguntza

Aurrekoaz gain, bereziki garrantzizkoa da osasunaren arloko profesional batekin hitz egitea. Eskatu hitzordua zure medikoari eta esaiozu nola zauden. Egoera horietan zure medikoari aholkua eskatzea garrantzi handikoa da, medikoak hobeto sentiarazten eta egoera hori lehenbailehen gainditzen lagun diezazuke. Osasun mentaleko profesional batekin tratamenduan bazaude, garrantzizkoa da une honetan nola zauden jakinaraztea profesional horri.

Zure egoera premiazkoagoa bada, eta uste baduzu ezin duzula zure medikoarekin duzun hitzordura arte itxoin, jarri harremanetan, telefono bidez,larrialdiko osasun-arretako zerbitzuekin (112 telefonoan egunero eta 24 orduz eskaintzen dute arreta) edo joan zaitez hurbilen duzun larrialdiko osasun-zentrora, bertan ere lagun diezazukete-eta.

Non eskatu laguntza

3) Saiatu aktibo eta okupatuta mantentzen. Behar besteko atsedena hartu.

Ahal izanez gero zuretzat gustagarriak, atsegingarriak eta sinpleak diren jarduerak egin. Pentsatu zerk laguntzen dizun denbora pasatzen eta zertxobait hobeto sentitzen (paseatzeak, musika entzuteak, lagunekin hitz egiteak, kirola egiteak, kozinatzeak, zinemara joateak eta abar); saiatu horretarako denbora hartzen.

Saiatu ordutegi osasungarriak betetzen eta egunero errutina bati jarraitzen. Saiatu behar beste atseden hartzen eta lo egiten.Nekeak ondoez emozionala areagotzen du eta zailagoa egiten du gehien komeni zaizunari buruz argitasunez pentsatzea.Saiatu loaren higiene-ohiturak jarraitzen.

4) Saiatu erlaxazio-teknika sinpleren bat praktikatzen:

Erlaxazio-teknikaren bat baldin badakizu (arnasketa, erlaxazio muskularra eta abar), praktika ezazu erregulartasunez.Horrelako teknikarik ez badakizu, bilatu estresari eta antsietateari aurre egiten lagunduko dizuten beste modu osasungarri batzuk. Esate baterako, musika entzutea, kirola egitea, paseatzea, eta abar.

Informazio gehiago Erlaxazio atalean

5) Saihestu isolamendua, saiatu bakarrik ez egoten.

Garrantzi handikoa da eroso egon ohi zaren beste pertsona batzuekin egotea.Isolamendua saihestea eta lagunekin egotea lagungarria izango zaizu hobeto sentiarazteko eta distraitzeko.Esate baterako, lagun batekin paseo bat egitea edo kafe bat hartzea, familiako bat bisitatzea, urrun bizi den pertsona garrantzitsu bati deitzea…Kontuan hartu, halaber, babes-sare bat izatea (familiakoak edo lagunak) oso lagungarria izango zaizula etorkizunean berriro gaixotzea saihesteko edo egoerari hobeto aurre egiteko.

6) Saihestu alkoholaren edo beste droga batzuen kontsumoa

Une jakin batean hobeto sentiarazteko lagungarriak direla iruditzen bazaizu ere, alkoholak eta drogek azkenean are gehiago kaltetzen dute gogo-aldartea, baita argitasunez pentsatzeko gaitasuna edo portaeraren gaineko kontrola mantentzeko gaitasuna ere.Saiatu alkoholaren eta drogen kontsumoa saihesten edo ahalik eta gehien murrizten.

7) Urrundu mina eragin dezakeen edo nork bere burua zauritzeko erabil daitekeen edozein baliabidetatik (esate baterako piluletatik, substantzia kaltegarrietatik, armetatik eta abar)

Ahal izanez gero, zure segurtasuna areagotzekolaguntza eskatu beste pertsona batzuei. Adibidez, eskatu familiakoei eskura dituzun sendagaiak, substantzia toxikoak edo objektu arriskutsuak aldi baterako gordetzea.Baliabide horiek eskuratzeko zailtasunak krisialdi bat minik hartu gabe gainditzen lagun dezake; izatez, krisialdi horietan zailagoa izaten da norberaren portaera kontrolatzea.

Idatzi zure segurtasun-plana

Segurtasun-plan bat edukitzeak unerik zailenei (“krisialdiei”) hobeto aurre egiten lagunduko dizu. Erraza da segurtasun-plana egitea, 6 galdera dituen txantiloi bat osatu beharko da, besterik gabe; normalean, ez da 15 minutu baino gehiago behar.Suizidio-ideiak biziagoak diren unetan modurik seguruenean jarduten lagunduko dizuten jarraibide zehatzak eta informazioa jasoko dituzu planean.Behin plana osatu denean, komeni da beti kopia bat eramatea gainean edo ikus daitekeen leku batean jartzea.

Planak honako atal hauek hartuko ditu barnean:

Abisu-seinaleak eta arrisku-uneak.

Okerragosentitzen ari zarela eta suizidio-ideiak biziago egin daitezkeela adierazten duten seinaleak idatzi. Adibidez, suminkorrago egotea, bakarrik egoteko gogo handiagoak izatea, gehiago erretzea edo edatea, desesperantza sentitzea, insomnioa edo egonezin handia izatea, kontrola galtzen dela sentitzea,data garrantzitsuakhurbiltzea, pertsona garrantzitsuekin eztabaidatzea, eta abar.

Hobeto sentiarazten nauten jarduerak.

Idatzi abisu-seinaleak agertzen diren uneetan hobeto sentiarazten lagun diezazuketen jarduerak. Pentsatu beste batzuetan zerk lagundu dizun.Adibidez, paseo bat egitea, kirola egitea, erlaxazio-ariketak egitea —hala nola arnasketa sakonak—, musika entzutea eta abar.

Nori dei diezaiokedan (eta haien telefonoak).

Idatzizer pertsonari dei diezaiokezun abisu-seinale bat identifikatzen duzunean, edo, jarduera-zerrendarekin probatu ostean, berdin jarraitzen duzunean.Hobe da lehenbailehen deitzeahobera egiten ez dela nabaritzen denean.

Zer profesionalekin edo zerbitzurekin jar naitekeen harremanetan (eta horien telefonoak)

Idatzi zer profesionalengana edo zerbitzutara jo dezakezun gaizki sentitzen jarraitzen baduzu.Esate baterako, lehen arretako zentroa, hurbilen dagoen ospitalea, osasun mentaleko zentroa, eta abar.Larrialdietako arreta-telefonoa ere idatzi:112 (urteko egun guztietan eta 24 orduz eskaintzen dute arreta).

Aurrera jarraitzeko arrazoi onak

Idatzi ilusioa egiten dizun oro, edo une zailak gainditzen lagundu dizun oro. Adibidez, maite dituzun pertsonak, etxeko edo laneko erantzukizunak, etorkizuneko egitasmoak, eta abar.

Saiatu krisialdiei aurre egiteko baliagarri iruditzen zaizun beste edozein alderdi barnean hartzen (maite duzun norbaiten argazkia esate baterako).

Nire ingurunea seguruagoa izan dadin lortzea

Idatzi min hartzeko erabil daitezkeen eta eskura dituzun baliabideen zerrenda (sendagaiak, substantzia toxikoak, armak, bizar-xaflak…) eta adierazi horietatik urruntzeko modua.Saiatu neurri horiek lehenbailehen praktikan jartzen, nahiz eta krisialdi batean zeudela ez iruditu.

Sakatu hemen Segurtasun Plan baten txantiloia deskargatzeko.Inprima dezakezu eta gero bete

Une hori pasa duten pertsonen lekukotzak

Suizidio-ideia serioak dituzten eta/edo suizidio-saioren bat egin duten pertsona gehienek egoera gainditzen dute eta sendatzen dira.Hartara, lagungarria izan daiteke egoera hori bizi izan duten eta gainditu duten pertsonen lekukotzak entzutea.

“360 grados” saioa. EITB. Suizidioari nola aurre egin: Dolores eta Mikel, bizirik dirauten bi:

https://www.eitb.eus/es/television/programas/360-grados/suicidios/videos/detalle/6065680/video-testimonios-dolores-mikel-dos-supervivientes-al-suicidio-2018/

“360 grados” saioa. EITB. 22 urteko gazte baten lekukotza:

https://www.eitb.eus/es/television/programas/360-grados/suicidios/videos/detalle/6065738/video-testimonio-persona-intento-suicidarse-4-veces/

Elkarrizketa, Edurne Pasaban (El Diario Vasco):

https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/edurne-pasaban-intento-suicidio-20191029191216-nt.html/

Beste lekukotza batzuk (ingelesez):

https://suicidepreventionlifeline.org/stories/

https://afsp.org/find-support/voices-of-hope/

Zer egin dezaket uste badut norbait arriskuan dagoela? 
Laguntza emateko jarraibide batzuk

Baliteke suizidio-ideiak dituen pertsona batek laguntza ez eskatzea, baina horrek ez du esanahi laguntza behar ez duenik edo laguntza onartuko ez duenik.Bere buruaz beste egitea pentsatzen duten pertsona gehienek zalantzak izaten dituzte.Sufrimendu handiko egoera batetik ihes egin nahi dute, baina, une horretan, ez dira suizidioa ez den beste aukera bat aurkitzeko gai.

Suizidioaren prebentzioa hasten da alerta-seinaleak ezagutzearekin eta serio hartzearekin. Pentsamendu eta sentimendu suizidez argi eta garbi hitz egiteak bizitza salba dezake.Pertsona batengan alarma-seinaleren bat hauteman baduzu edo, beste arrazoi baten ondorioz, pertsona hori arriskuan egon daitekeela pentsatzen baduzu, garrantzi handikoa da arriskua serio hartzea eta jardutea.

Arriskuan dagoen norbaiti laguntzeko 4 urratsak:

Lau urrats hauek ebidentzia zientifikoaren babesa dute.

1. HITZEGIN HAREKIN:

Hitz egin pertsona horrekin.Kezkatzen duen horri buruzko elkarrizketa bat hastea laguntza eskaintzeko oso modu ona izaten da.Hartara, ondoeza arintzenlagun diezaiokezu, edo ulertzen duzula sentitzen, edo beste aukera batzuk aintzat hartzen, edo profesional baten laguntza eskatzen.Pentsatzen denaz oso bestela, ikerketek frogatzen dute norbaitekin suizidio-pentsamenduei buruz hitz egiteak ez duela arriskua areagotzen; aitzitik, arriskua murrizten du.

2. LAGUNDU KONEKTATZEN:

Seguraski, laguntza-baliabideekin konektatzekolaguntza behar du.Bultza ezazu osasunaren arloko profesional bati aholkua eskatzera.Hori da alderdirik garrantzizkoenetako bat.Azal iezaiozu suizidio-pentsamenduak osasun-arazoekin —hala nola depresioarekin—lotzen direla eta osasun-arazoaren tratamenduarekin desager daitezkeela.Pertsona hori, osasun mentaleko arazo baten ondorioz, mediko edo psikologo batekin tratamenduan badago, komeni da harengana joatea.Tratamenduan egon ezean, aholka iezaiozu bere familia-medikuarekin kontsultatzea.

Bultza ezazu familiarekin eta lagunekin harremanetan egotera.Uste baduzu familiakoren batek edo lagunen batek ere lagun diezaiokeela, saiatu informatzen eta inplikatzen.

3. LAGUNDU SALBU MANTENTZEN

Lagundu min hartzeko erabil ditzakeen baliabideez urruntzen.Esate baterako pilulez, armez edo objektu zorrotzez, substantzia toxikoez eta abar. Hartara, tentsio handiko edo oldarkortasun handiko une batean, bere buruari min egiteko aukerak murriztuko dira.

4. JARRAITU ADI

Azaldu zure prestasuna eta jarraitu adi haren egoerari.Denboraldi batez, saiatu pertsona horrentzat hurbilerraz izaten, eta izan zaitez proaktibo bere egoeraren gainean galdetzeko edo interesa erakusteko garaian, gerta baitaiteke pertsona horrek denbora-tarte bat behar izatea okerrago dagoela esateko.

Suizidio-arriskua oso serio hartu behar da.
Uste baduzu norbait arriskuan egon daitekeela, hurbildu eta hitz egin harekin.
Ez da frogatu suizidioaz hitz egiteak jokabide hori sustatzen duenik.
Aitzitik, suizidioari aurrea hartzen lagun dezake.

Suizidioaz hitz egiteko aholku batzuk:

  • Saiatu une egokia aukeratzen, hau da, elkarrizketarako beharrezkoa den tartea hartzen saiatu, eta hitz egiteko leku egokia bilatu(leku lasaia, distrakziorik gabea eta abar).
  • Izan zaitez zuzena, hitz egin suizidioari buruz argi eta garbi. Saiatu ohiko naturaltasunari eusten eta lasai azaltzen, ez beldurtuta. Horrela, gai horri aurre egiteko konfiantza eta segurtasun handiagoa transmitituko diozu.
  • Utz iezaiozu hitz egiten eta emaiozu bere sentimenduak azaltzeko aukera.Saiatu errespetuz eta ulermenez entzuten, eta zer esaten duen eta nola sentitzen den epaitu gabe.
  • Saiatu interesa, kezka eta laguntzeko nahia erakusten.
  • Ez eztabaidatu suizidioa zuzena edo okerra den, sentimenduak onak edo txarrak diren edo bere arazoak larriak diren edo hain larriak ez diren. Ez da baliagarria bizitzaren balioari buruz eztabaidatzen hastea. Garrantzi handikoa da pertsona horrek bere burua onartzen eta errespetatzen dutela sentitzea eta errudun ez sentitzea.
  • Saia zaitez pertsona horren itxaropenari “leiho bat irekitzen”, eta transmititu ordezko aukerak daudela eta sufrimendua pasako dela. Dena dela, saihestu aholku “errazak”.
  • Ez hitzeman konfidentzialtasunik, beharrezkoa izan daiteke laguntza eskatzea eta horrek zugan jarritako konfiantza kaltetuko luke.
  • Uste baduzu beste familiakoren batek edo lagun batek ere egoera gainditzen lagun diezaiokeela, saiatu informatzen eta inplikatzen.
  • Arriskua dagoela uste duzun guztietan, baita ziur ez bazaude ere, saiatu osasunaren arloko profesional bati laguntza eta orientazioa eskatzen.
  • Kontuan hartu, bereziki,bultzatu beharko duzula osasunaren arloko profesional baten laguntza eskatzera eta saiatu beharko duzula bere buruari min egiteko erabil ditzakeen baliabideetatik urruntzen (pilulak, armak, substantzia toxikoak eta abar).

Zer egin arrisku handiko egoeretan:

Batzuetan, premia handiagoko egoera baten aurrean egon gaitezke eta beharrezkoa izan daiteke laguntza bilatzeko azkar jardun behar izatea. Kasu horretan komeni da: 

  • Berehala erantzun eta lasai azaltzen saiatu.
  • Lehenbailehen bilatu laguntza profesionala:112 telefonora (asteko egun guztietan eta 24 orduz eskaintzen dute arreta), lehen arretako zentrora edo hurbilen dagoen larrialdietako osasun-zentrora deitu, egoera balora dezaten eta abian jarri beharreko ekintzak balora ditzaten.
  • Ez utzi bakarrik pertsona, osasunaren arloko profesional batek baloratu arte.
  • Saiatu harreman emozional “beroa” mantentzen, “agobiatu” gabe.Saihestu eztabaida antzuak edo tentsioa eragin dezaketen gehiegizko kontrol-egoerak.
  • Kendu ingurunean dagoen eta min hartzeko erabil daitekeen material oro, adibidez pilulak, labainak…Garrantzi handikoa da arreta berezia jartzea solairu garaietako etxebizitzetan.
  • Pertsona hori ez bada asko ezagutzen, baloratu ea komeni den pertsona hori lasai dezaketen eta egoera gainditzen lagun diezaioketen pertsona adierazgarriak inplikatzea (familiakoak edo lagunak).

Bizirik dirautenentzako informazioa

Familiako bat edo hurbileko bat bere buruaz beste egitea da pertsona batek izan dezakeen esperientziarik zailenetako bat.  Bizirik dirauen pertsona deitzen diogu norbaiten suizidioaren ondorioz eragin negatiboa eta adierazgarria izan duen edozein pertsonari (haren familiakoa edo hurbilekoa). Atal honetan, egoera horretan izaten diren erreakziorik ohikoenetako batzuk aztertuko dira, eta etapa horri aurre egiteko aholku batzuk eskainiko dira.

Eskaintzen den informazioa profesional adituek prestatutako eta familiako baten edo hurbileko baten suizidioaren ondoren bizirik dirautenek prestatutako materialetatik dator.  Garrantzizkoa da kontuan hartzea jarraibide orokorrak direla eta ez dutela terapia bat ordezten, ezta kasu zehatz bati aurre egiteko profesional batek egin ditzakeen banako gomendioak ordezten ere.  Informazioa gehitu nahi izanez gero, “Material interesgarriak” atalean jasotako material espezifikoak kontsulta ditzakezu.

Profesional baten laguntza behar duzula uste baduzu, sakatu hemen

Suizidioaren ondoren: doluaren prozesua

Dolua da pertsona maite baten heriotzak sortzen duen erreakzio emozionala eta fisikoa, heriotzaren kausa edozein izanik ere. Dolua pertsona gehienek egoera horretan izaten duten erantzun normala da (ez da gaixotasun bat).Dolu-prozesu guztiak ez dira berdinak, eta, heriotzaren kausa suizidio bat denean, dolua mingarriagoa, luzeagoa eta gainditzeko zailagoa izaten  da.

Pertsona bakoitzak desberdin bizi du egoera hori.Aditu batzuek zenbait etapa bereizten dituzte doluan, eta etapa horietan emozio, sentimendu edo sentsazio desberdinak bizitzen dira(sentimendu horiek kontraesankorrak izan daitezke edo ezustean gerta daitezke).Ez da erraza denboraz edo epeez hitz egitea, askotariko faktoreek esku hartzen baitute horretan;faktore horien artean daude aurre egiteko trebetasunak edo hildakoarekiko harremana.Askotan bilakaera mantsoa da eta “atzera-aurrerak” gertatzen dira, data edo egoera jakin batzuekin lotuta.Denboraren poderioz, hauteman daiteke emozio negatiboen intentsitatea eta oinazea gutxitzen direla eta dolua pasatzen ari den pertsonak lor dezakeela bere eguneroko bizitzan integratzea pertsona maitearen gabezia.Dena dela, susperraldi-prozesu horretan, ez dago modu unibertsalean onartutako denbora-mugarik.

Hauek dira emozio eta sentimendu ohikoenetako batzuk:

  • Nahasmendua edo shocka—batez ere lehenengo unetan—.
  • Tristura, larritasuna, desesperazioa.
  • Bilaketa (hildakoarekin amets egitea, haren izena errepikatzea, kaletik ikusten den sentsazioa izatea...).
  • Gertatutakoaren ondoriozko errua, amorrua, haserrea edo lotsa.
  • Kontrola galtzearen beldurra eta sentsazioa.
  • Bizitzak zentzua galtzea.
  • Bakardadea; abandonu-sentimendua.
  • Interpelazio-sentimendua —gizartearen aldetik—.
  • Arindua —batez ere aurrez sufrimenduko aldi bat amaitu bada—.

Bizirik dirautenek gertatutakoari edo jarduteko moduari buruzko galdera ugari egiten diote bere buruari.Galdera horietako batzuk erantzunik gabe gera daitezke, eta hori onartzea izaten da susperraldi-prozesuaren alderdi zailenetako bat.Hauek dira ohiko galderetako batzuk eta adituen gomendioak:

Zergatik gertatu da?

- Suizidioaren arrazoiei buruz galdetzea edo gertatutakoaren inguruko askotariko zalantzak izatea oso normala izaten da pertsona gehienen artean.

- Suizidioa oso konplexua izaten da eta faktore ugariren ondoriozkoa; hori dela eta, ez da beti posible izaten galdera bakoitzerako erantzun zehatz bat aurkitzea.

Zerbait egin nezakeen?

- Pertsona askok buruz berrikusten dituzte suizidioaren aurreko egunak, eta gertatutakoa saihesteko zerbait egin ote zezaketen pentsatzen dute.

- Nolanahi ere, suizidio bat saihestea oso zaila izan daiteke, baita profesionalentzat ere. Beste pertsonak hartzen du beti azken erabakia.

Zer esango diot jendeari gertatutakoari buruz?

- Pertsona bakoitzak erabaki behar du zer informazio eman nahi duen eta noiz.

- Bizirik dirautenetako batzuek gomendatzen dute  heriotzaren benetako kausa ez ezkutatzea, baina beti izango da erabaki pertsonala, kasuaren araberakoa.

Zergatik arbuiatu naute/gaituzte?

- Hildakoaren arbuio- edo abandonu-sentimenduak ugariak izaten dira eta oinazea areagotzen dute.

- Komeni da kontuan izatea bere buruaz beste egiten duen pertsonari, normalean, sufrimenduak gain hartu diola eta ez duela beti laguntza eskatzeko edo besteengan pentsatzeko gaitasunik.

Nola saihestu estigma, isiltasuna edo isolamendua?

- Gauzak asko hobetzen ari badira ere, oraindik suizidioa tabua da pertsona askorentzat, eta ohikoak dira ezjakintasuna edo uste okerrak.

- Horregatik, gerta daiteke hurbileko pertsona askok ez jakitea zer esan edo zer egin, eta isilik geratzea o portaera desiragarriez bestelako portaerak izatea.

- Inork ulertzen ez diola pentsa badezake ere, eta bakarrik geratzeko gogoa izan badezake ere, garrantzi handikoa da isolamendua saihesten saiatzea.Hasiera batean besteekin pixkanaka harremanetan jartzea zaila izan badakioke ere, harreman horiek oso lagungarriak izango zaizkio susperraldi-prozesuan.

Nik ere neure buruaz beste egiten amai al dezaket?

- Suizidioaren arriskua handiagoa da bere buruaz beste egin duen pertsona baten familiakoen artean.

- Suizidio-ideiak izanez gero, edo gaiak kezkatzen bazaitu, garrantzi handikoa da osasunaren arloko profesional batekin kontsultatzea.

Susperraldia

Susperraldi-prozesua luzea eta gorabeheratsua izan daiteke. Denbora horretan, pertsonak galera hobeto onartzen ikasi ahal izango du, baita pixkanaka erru- edo haserre-sentimenduak gainditzen ere.Bere emozioak hobeto ulertzen eta onartzen ikasi ahal izango du, eta, azkenean, maite zuen pertsona hori gabe bizitzen ikasiko du.

Susperraldi-prozesua erraztuko bada, garrantzi handikoa da nork bere burua zaintzeko jarraibide batzuei jarraitzea eta norberaren ingurunean babesa bilatzea (familiakoen eta lagunen artean), batez ere unerik zailenetan. Elkarri laguntzeko taldeak ere garrantzi handiko baliabide bat dira pertsona askorentzat. Kontuan hartu gauzak ondo ez badoaz komeni dela medikoarengana jotzea.

a. Autozainketarako jarraibideak:

  • Saiatu behar besteko atsedena hartzen eta ondo jaten.Saihestu alkohola kontsumitzea edo estimulatzaile gehiegi kontsumitzea.
  • Saiatu jarduera fisikoren bat erregulartasunez egiten.Esate baterako egunero ibiltzea edo zure egoera fisikoaren araberako kirolen bat egitea.Antsietatea murrizten eta hobeto deskantsatzen lagunduko dizu.
  • Praktikatu erlaxatzeko teknikaren bat.Saiatu erlaxatzeko edo meditatzeko teknika sinpleren bat ikasten (esate baterako arnasketa), edo jarduera erlaxagarriren bat egiten, hala nola musika entzuten edo paseatzen.
  • Saiatu beste pertsona batzuekin harremanetan izaten.Nahiz eta hasiera batean zaila izan daitekeen, oso lagungarria izaten da familiakoen edo lagunen babesa eta laguntza izatea.Hurbileko pertsonaren bati gertatutakoaz hitz egitea kostatzen bazaio, baliagarria izan daiteke ekimena hartzea eta laguntza eskatzea.
    • Saiatu sentimenduak adierazten lagunduko duten formulak aurkitzen.Adibidez:
    • Baliagarria izan daiteke egunero, ingurune lasai batean, denbora-tarte bat eskaintzea hildakoa gogoratzeko eta emozioak adierazteko.
    • Sentimenduak, pentsamenduak eta oroitzapenak egutegi batean idaztealagungarria izan daiteke emozioak hobeto ezagutzeko eta kontrolatzeko.
  • Jarduera sortzaileren bat praktikatzea (poesia, pintura edo musika esate baterako) lagungarria izan daiteke sentimenduak eta emozioak kanporatzeko.
  • Jaso suizidioaren ondoriozko doluari buruzko informazioa, eta saiatu bizirik dirauten beste batzuen esperientzia ezagutzen.Horretarako, elkarri laguntzeko taldeetan parte har dezakezu edo dokumentalak, liburuak eta abar ikus ditzakezu.
  • Zeure burua gai ikusten duzun heinean, saiatu ondo sentiarazten zaituzten edo distraitzen dizuten jarduerak berriro egiten.
  • Egun bereziki zailetan, saiatu hurbileko pertsonen babesa bilatzen, eta zentratu egun hori pasatzeko moduan, aurreragorako planik egin gabe. Iruditzen bazaizu profesional baten laguntza behar duzula, ez izan zalantzarik eta bila ezazu.

b. Elkarri laguntzeko taldeak

Elkarri laguntzeko taldeak babes-taldeak dira, pertsona maite baten suizidioaren ondoren bizirik dirautenek osatutakoak. Talde horietan esperientziak eta sentimenduak partekatzen dituzte.Talde horien barruan, pertsonek harrera ona izaten dute, seguru sentitzen dira eta bizirik dirauten beste pertsona batzuen babesa jasotzen dute.Ingurune horretan pertsonek gertatu zaienari buruz argi eta garbi hitz egin dezakete, haien sentimenduak adieraz ditzakete eta haien pertsona maitea gogora eta aipa dezakete, heriotza horien inguruan eta kaltetuen inguruan sortzen den isilaldia apurtuz.

Pertsona askoren susperraldian funtsezkoa izan da talde horietan parte hartzea.Esperientzia horri esker, askok une horretan behar zuten ulermena aurkitu ahal izan dute.

Elkarri laguntzeko hurbileko taldeei buruzko informazioa gehiago duzu web-orri hauetan:

c. Noiz kontsultatu profesional batekin

Kasu hauetako edozeinetan komeni da familia-medikoarekin kontsultatzea:

  • Eguneko jarduerak egiteko ondoez handia baduzu.
  • Ezin baduzu behar bezala lo egin edo elikatu.
  • Gertatutakoari buruz kontrolatu ezin dituzun pentsamendu errepikariak badituzu.
  • Isolatuta bazaude.
  • Farmakoen, alkoholaren edo beste droga batzuen kontsumoa gehitu baduzu.
  • Denborak aurrera egin duen arren, hobekuntzarik nabaritzen ez baduzu.
  • Suizidio-ideiak izanez gero, lehenbailehen kontsultatu behar duzu. 

Edonola ere, aintzat hartu zalantza izanez gero beti dela hobe medikoari kontsultatzea.

Non eskatu laguntza

Osasun-sistemako laguntza-baliabideak:

  • Suizidio-ideiak badituzu edo gai horrek kezkatzen bazaitu, garrantzi handikoa da osasunaren arloko profesional batekin kontsultatzea.
    • Ahal bezain laster eskatu zure familia-medikoari hitzordua.Psikologo batekin edo psikiatra batekin tratamenduan bazaude, jarri harremanetan harekin eta azaldu une horretan nola zauden.
    • Osasun Aholkua zerbitzuaren telefonora ere dei dezakezu  (900203050 telefonoa); gai horren inguruan dituzun zalantzei buruzko orientabideak emango dizkizute.Telefono horretan,eguneko 24 orduetan, eskaintzen du arreta Osakidetzako erizaintza-talde batek. Doakoa da.
  • Oso gaizki bazaude eta uste baduzu berehalako laguntza behar duzula, joan zaitez larrialdiko zerbitzu batera (zure osasun-zentroan edo ospitale batean) edo deitu larrialdi-telefonora (112); telefono horretan, osasunaren arloko profesional batek artatu ahal izango zaitu urteko 365 egunetako 24 orduetan.

• Bestelako laguntza-baliabideak:

  • Itxaropen Telefonoa: 717003717(arreta krisialdietan, estatua);

944100944(Bizkaia); 900840845(Gipuzkoa); 948243040(Nafarroa) .

http://www.telefonodelaesperanza.org/

http://telesgi.org/

  • La Barandilla elkartearen suizidioaren aurkako telefonoa: 910380600

https://www.labarandilla.org/

 

Hedabideetako profesionalentzako informazioa

Azterketa ugarik frogatu dute suizidioari buruzko zenbait estaldura mediatikok suizidioaren arriskua gehitzen duela pertsona zaurgarriengan.Aitzitik, gaia jorratzeko beste forma batzuek suizidioaren prebentzioan laguntzen dutela frogatu da.

Informazio hezigarria etabaliagarria eskaintzen duen ikuspegi diskretu eta ez errepikakor batek tabua gainditzen laguntzen du, baita suizidioaren inguruko mitoak borrokatzen ere. Era berean, arriskuan dauden pertsonek laguntza eska dezaten lagun dezake.

Osasunaren Mundu Erakundearen iritziz, hedabideak funtsezko agenteak dira suizidioaren prebentzioan.

Nola hitz egin suizidioaz hedabideetan

Prevención Imitación

Komeni da Saihestu behar da
  • Estaldura diskretua eta ez errepikakorra:
    • Barruko orrialdeetan edo azalaren behealdean.
    • Izenburu zuhurrak, “suizidio” hitza saihestuz.
  • Ondorio negatiboak erakustea:ingurunean duen inpaktua, saioen aztarna fisikoak…
  • Osasun-arazo bat dela (osasun  publikoa) eta saihets daitekeen zoritxarreko gertaera bat dela islatzea.
  • Osasun mentaleko arazo baten zantzuak badaude, jaso behar dira.
  • Bilakaera ona izan duten historiak erakutsiko dira (laguntza eskatu eta aurrera jarraitu zuten pertsonak).
  • Zuhurtzia bereziz jardun behar da pertsonaia ospetsuekin (kutsatze-arriskua biderkatu egiten da).
  • Metodoaren edo lekuaren deskribapen zehatzak, batez ere atipikoa bada.
  • Kausa sinplifikatzea edo haren inguruan espekulazioak egitea(ez da inoiz kausa bakarra izaten)“Bikotekideak utzi zuelako egin zuen bere buruaz beste”.
  • Pertsonen argazkiak edo suizidioaren eszenaren argazkiak argitaratzea, batez ere eduki dramatikoa.
  • Arazo pertsonal larri baten aurrean sortzen den erreakzio ulergarri gisa erakustea suizidioa,“Ezin izan zuen banantzea gainditu”,edo zerbait lortzeko bide baliagarri gisa azaltzea “Suizidio-saioaren ondoren adiskidetu ziren”.
  • Suizidioaren ikuspegi erromantikoa eskaintzea, pertsona “glorifikatzea” adibidez, “futbolari handia zen, taldekideek oso maite zutena…”edo agur-oharrei buruzko xehetasunak ematea.
  • Gertakari kriminalen antzeko lengoaia erabiltzea “Suizidioa egin zuen” “Suizidio zapuztua
  • Denboran hurbil dauden suizidioen arteko loturak egitea.Horrek ondorio “narkotizatzailea” sortzen du eta fenomenoa normalizatzen du.“suizidioen epidemia”, “gero eta gehiago dira”, “hil honetako bosgarren kasua da...

Bereziki garrantzitsua da

Pertsona zaurgarrien gaineko inpaktua arintzeko informazio osagarria eta erabilgarria argitaratzea, eta saihesteko moduaz “heztea” populazioa: 

  • Alerta-seinaleak eta arrisku-faktoreak.
  • Suizidioaren mitoak eta errealitateak.
  • Bilakaera oneko eta susperraldiko historiak.
  • Tokiko laguntza baliabideak (24 ordukoak barnean direla).
  • Informazio-iturri fidagarriak.

Adibide batzuk

SAIHESTU KOMENI DA
INPAKTUA, BISTARATZEA

“Kurt Cobainek eskopeta bat erabili zuen bere buruaz beste egiteko” azaleko izenburu batean

“Kurt Cobain hil da, 27 urte zituela”, barruko orrialde bateko edo azaleko izenburu batean

METODOA

“XX farmakoaren 5 kutxa hartu zituen, eta xx vodka-botilarekin nahastu zituen”

“Farmakoak hartu zituen” edo informazio hori ez aipatu.
HEZTEA “Ezusteko suizidio ulertezina”

Arrisku-faktoreak eta alarma-seinaleak gehitu. Nora jo.

Osasun mentaleko arazo baten zantzuak badaude, aipatu.

IRUDIAK

Eszenaren, hiletaren edo omenaldien argazkiak

Argazkirik gabe edo “neutroa”

ONDORIO NEGATIBOAK

“Egun batzuk barru hartuko du alta”

“Ospitaleratuta jarraitzen du, eta familia kezkatuta dago gera dakizkiokeen ondorioekin”

ERROMANTIZISMOA

“Agur oharrak zihoen…”

“Agur-oharra aurkitu zuten eta aztertzen ari dira” edo informazio hori ez aipatu.

Suizidioari buruzko informazioa (fitxa teknikoak)

1. fitxa: Suizidioari buruzko albisteetarako informazio osagarria

2. fitxa: Suizidioari buruzko datuak, EAE 2016. Suizidioaren Behategia FSME

3. fitxa: Suizidioari buruzko datuak, Espainia 2016. Suizidioaren Behategia FSME

4. fitxa: Suizidioari buruzko datuak, Mundua: Osasunaren Mundu Erakundearen infografia

3) Informazio gehigarriko iturriak

Suizidioari buruz informatzea:

  • Dokumentua:Prevención del suicidio.Un instrumento para profesionales de los medios de comunicación.Organización Mundial de la Salud.2000.

https://www.who.int/mental_health/media/media_spanish.pdf

  • Dokumentua:Recomendaciones respecto al tratamiento adecuado de la información sobre el suicidio en los medios de comunicación.Comunitat Valenciana.2018.

http://www.prevenciodelsuicidi.san.gva.es/documents/7217942/7267322/Prevención+del+suicidio+-+Medios+de+comunicación.pdf

  • Dokumentua: Recomendaciones a losmedios audiovisualessobre el tratamientoinformativo de lamuerte por suicidio. Generalitat de Catalunya. Consell de l’Audiovisual de catalunya. 2016

https://www.cac.cat/sites/default/files/migrate/actuacions/recomanacions_suici_cast.pdf

  • Dokumentua: Herramienta de Prevención del Suicidio Para profesionales de Medios de Comunicación. Proyecto EUREGENAS. 2013

http://www.juntadeandalucia.es/servicioandaluzdesalud/contenidos/servicios/SaludMental/pdf/HerramientaMediosComunicacion.pdf

  • Web-gune espezializatua (ingelesez):

http://reportingonsuicide.org/

  • Gomendioak jasotzen dituen gaztelaniazko fitxa ere badu:

http://reportingonsuicide.org/wp-content/themes/ros2015/assets/images/RecsForReportsonSuicide_Spanish.pdf

? Osasun mentalari buruz informatzea:

  • Dokumentua: Guía internacional sobre salud mental para los medios de comunicación. EUFAMI. 2008.

https://consaludmental.org/publicaciones/Lexicon.pdf

  • Dokumentua: Cómo abordar la salud mental en los medios de comunicación. FEDEAFES. 2012

https://consaludmental.org/publicaciones/GuiaestiloFEDEAFES.pdf

Icono pedir información

Material interesgarriak

Herritarrak, oro har, eta familiakoak

Gidak eta beste irakurgai interesgarri batzuk:

  • La conducta suicida. Información para pacientes, familiares y allegados. Anexo 1 de la GPC de Prevención y Tratamiento de la Conducta Suicida. Ministerio de Sanidad, 2012

https://www.fsme.es/centro-de-documentación-sobre-conducta-suicida/...

  • Prevención del Suicidio. Guía informativa para personas usuarias y familiares. Generalitat Valenciana. 2018.  

http://www.prevenciodelsuicidi.san.gva.es/documents/...

  • Guía de autoayuda. Prevención del suicidio. ¿Qué puedo hacer? Salud Madrid. 2014.

http://www.madrid.org/bvirtual/BVCM017534.pdf

  • Guía para la prevención del suicidio para las personas con ideación suicida y sus familiares. Servicio Andaluz de Salud. 2010

http://www.juntadeandalucia.es/servicioandaluzdesalud/.../guia_prevencionsuicidio.pdf

  • Afrontando la realidad del suicidio. Orientaciones para su prevención. FEAFES, 2006

https://consaludmental.org/publicaciones/Afrontandorealidadsuicidio.pdf

Ikus-entzunezko materiala:

  • La muerte silenciada-Documentos TV-TVE

http://www.rtve.es/alacarta/videos/...

  • Suicidios: La ley del silencio- Informe Semanal- TVE

http://www.rtve.es/alacarta/videos/...

  • El suicidio se puede evitar- Redes- TVE

http://www.redesparalaciencia.com/...

  • Volver a vivir dokumentala.Sara Bote, Despres del Suicidi elkartearen laguntzarekin (DSAS bizirik dirautenen elkartea).

https://www.youtube.com/watch?v=r2ruzc4kr4A&feature=youtu.be

Bizirik dirautenak

Bizirik dirautenen elkarteen web-orriak:

Gidak eta beste irakurgai interesgarri batzuk:

  • El día después del suicidio. Información para familiares y allegados. Anexo 2 de la Guía de Práctica Clínica de Prevención y Tratamiento de la Conducta Suicida. Ministerio de Sanidad y Política Social, 2012

https://www.fsme.es/centro-de-documentación-sobre-conducta-suicida/...

  • Sobrevivientes de un suicidio. Manual para enfrentar el suicidio de un ser querido. Asociación Americana de Suicidología.

https://psicologosemergenciasbaleares.files.wordpress.com/.../sos-spanish-1.pdf

  • DSAS (Después del Suicidio Asociación de Supervivientes) elkartearen argitalpenak:

https://www.despresdelsuicidi.org/publicaciones

  • La pérdida inesperada. El duelo por suicidio de un ser querido.  Dulce Camacho. FSME Ed. Madrid
  • Anji Carmelo, ¿Por qué se ha ido?. Muerte por suicidio de un ser querido. Tarannà Ed. Barcelona.

Ikus-entzunezko materiala:

  • Documentos TV - Supervivientes

http://www.rtve.es/alacarta/videos/...

  • Afrontar el duelo a la muerte por Suicidio.Cecilia Borrás.Despres del Suicidi elkarteko presidentea (DSAS bizirik dirautenen elkartea).

https://www.youtube.com/watch?v=h7A6hZ1onPY

Haurrekin heriotzari eta suizidioari buruz hitz egiteko material espezifikoa: 

  • Hablemos del duelo. Manual práctico para abordar la muerte con niños y adolescentes. FMLC.

http://www.fundacionmlc.org/.../guia-duelo-infantil-fmlc.pdf

  • Hablar con niños sobre el suicidio. AFSP.

https://www.redaipis.org/wp-content/uploads/2015/02/Hablar.pdf

  • Un suicidio en la familia: ¿Cómo se lo digo a los niños?. FMLC.

https://www.fundacionmlc.org/explicar-suicidio-ninos/

Profesionalak

Sanitarioak

Gidak eta beste irakurgai interesgarri batzuk:

  • Prevención del suicidio. Un imperativo global. Organización Mundial de la Salud. 20014.

https://apps.who.int/iris/bitstream/...

  • Guía de Práctica Clínica de Prevención y Tratamiento de la Conducta Suicida. Ministerio de Sanidad y Política Social, 2012

http://www.guiasalud.es/GPC/GPC_481_Conducta_Suicida_Avaliat_compl.pdf

  • Prevención del Suicidio. Guía informativa para profesionales de sanidad. Generalitat Valenciana. 2018. 

http://www.prevenciodelsuicidi.san.gva.es/documents/...

  • Guia para la detección y prevencion de la conducta suicida para profesionales sanitarios y facilitadores sociales. Salud Madrid. 2016.

http://www.madrid.org/bvirtual/BVCM017859.pdf

  • Recomendaciones sobre la detección, prevención e intervención de la conducta suicida. SAS, 2010

https://www.consaludmental.org/.../Recomendacionesprevencionsuicidio.pdf

Web-orri interesgarriak:

  • Suicide Prevention Resource Centre (ingelesez) : 

https://www.sprc.org/

Hedabideak

Suizidioari buruz informatzea:

  • Dokumentua: Prevención del suicidio. Un instrumento para profesionales de los medios de comunicación. Organización Mundial de la Salud. 2000.

https://www.who.int/mental_health/media/media_spanish.pdf

  • Dokumentua: Recomendaciones respecto al tratamientoadecuado de la información sobre el suicidioen los medios de comunicación. Comunitat Valenciana. 2018.

http://www.prevenciodelsuicidi.san.gva.es/.../Prevención+del+suicidio+-+Medios+de+comunicación.pdf

  • Dokumentua: Recomendaciones a los medios audiovisuales sobre el tratamiento informativo de la muerte por suicidio. Generalitat de Catalunya. Consell de l’Audiovisual de catalunya. 2016

https://www.cac.cat/sites/.../recomanacions_suici_cast.pdf

  • Dokumentua: Herramienta de Prevención del Suicidio Para profesionales de Medios de Comunicación. Proyecto EUREGENAS. 2013

http://www.juntadeandalucia.es/servicioandaluzdesalud/.../HerramientaMediosComunicacion.pdf

  • Web-gune espezializatua (ingelesez):

http://reportingonsuicide.org/

Incluye Ficha con recomendaciones en castellano:

http://reportingonsuicide.org/.../RecsForReportsonSuicide_Spanish.pdf

Osasun mentalari buruz informatzea:

  • Dokumentua: Guía internacional sobre salud mental para los medios de comunicación. EUFAMI. 2008.

https://consaludmental.org/publicaciones/Lexicon.pdf

  • Dokumentua: Cómo abordar la salud mental en los medios de comunicación. FEDEAFES. 2012

https://consaludmental.org/publicaciones/GuiaestiloFEDEAFES.pdf

Hezkuntza

  • Prevención de Suicidio. Guía informativa para el ámbito escolar. Generalitat Valenciana. 2018

http://www.prevenciodelsuicidi.san.gva.es/.../GUÍA+SUICIDIO+ÁMBITO+ESCOLAR.pdf

  • Guía para la prevención de la conducta suicida dirigida a Docentes. Enséñales a vivir. Salud Madrid. 2016.

http://www.madrid.org/bvirtual/BVCM017853.pdf

  • Prevención de la conducta suicida e intervenciones tras el suicidio   Recomendaciones para el ámbito escolar. Proyecto EUREGENAS.

http://www.juntadeandalucia.es/servicioandaluzdesalud/.../Herramienta%20colegios_def.pdf


Icono pedir información

Egileak

Andrea Gabilondo. Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea (Osakidetza).

Álvaro Iruín. Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea (Osakidetza).

Biziraun elkartearen laguntzarekin

Azken aldaketako data: