Osasun Sailburuak "pertsonen onerako" erakunde-lankidetzagatiko eskerrak eman ditu, Arabako Ospitale Psikiatrikoaren 25. urteurrenean

Nekane Murga Osasun sailburua gaur Arabako Ospitale Psikiatrikoaren 25. urteurrena dela eta antolatu den ekitaldiko buru izan da. Bertan, eguneko zentroarekin lanean ari diren erakundeetako ordezkariak izan dira, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta elkarteak, beste batzuen artean. Sailburuak eskerrak eman ditu erakunde horiek guztiek ospitalera bertaratzen diren pertsonen onerako duten konpromisoa eta elkarlana; “erkidegoari zabalik dagoen, modernoa den eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako tratamenduetan espezializazio handikoa den” zentroa dela gogorarazi du.

Arabako Ospitale Psikiatrikoa, ehun urteak beteak dituen Elurretako Ama Birjinaren Ospitale Psikiatrikoaren oinordekoa, Osakidetzaren Arabako Osasun Mentalaren Sarearen barruan dago. Urtean, 15.000 paziente baino gehiagori ematen die arreta eta 90.000 kontsulta baino gehiago egiten ditu, bertako egituren bidez: ospitale psikiatrikoa, osasun mentaleko zentroak (Salburua eta Zabalgana), Adikzioen Orientazio eta Tratamendu Zentroa, Errehabilitazio Komunitarioko Zerbitzua eta Haur eta Gazteen Psikiatria Unitatea.

Ospitale Psikiatrikoak, gaur egun, hiru arlo handi ditu: azpiakutuak, errehabilitazio intentsiboa eta errehabilitazio funtzionala. 160 ohe ditu eta, urtero, 200 ospitaleratze inguru ditu. Gainera, bertako zerbitzuen artean, abangoardiako programak eta unitateak daude, besteak beste: Psikosi Errefraktarioko Unitatea eta egoitzetako Arreta Psikiatrikorako Programa.

Sailburuak, gaur, eskerrak eman ditu ospitalean dauden profesional guztien lanagatik, "izan ere, beren dedikazioaren bidez, ospitale hori arreta psikiatrikoan erreferentziazkoa izaten jarraitzea egiten dute".

Azken aldaketako data: