Osatek

OSATEKen lan egiten duten profesionalen taldeak honako helburu hauek ditu: erresonantzia magnetiko bat egitera joaten diren pertsonak pozik uztea eta pazienteen arreta-prozesuan gure parte-hartzea eskatzen duten medikuen aurreikuspenak betetzea.

Erresonantzia magnetikoa

Erresonantzia magnetikoa gorputzaren irudiak lortuz diagnostikatzeko balio duen teknika bat da. Irudiak potentzia handiko iman baten bitartez lortzen dira, irrati-maiztasun uhinak erabilita. Gaur egun dauden beste teknika batzuen aldean, bere abantaila da ez duela X Izpirik erabiltzen. Erresonantzian ez da inolako ondorio kaltegarririk ezagutzen. Hala ere, ez da gomendatzen haurdun dauden pazienteetan erabiltzea, ezinbestean ez bada behintzat.

Informatu zaitez

Resonancia magnética

Gardentasuna eta gobernu ona

Atal honetan jasotzen dira Osasun Sailaren gobernamendu onerako kodea osatzen duten elementu nagusiak, honako xedearekin: gizarte zibila eta profesionalak osasun-arloko erakundeen gobernamenduan parte hartzera bultzatzea; zuzendaritzako postuetara sartzeko bidean profesionaltasuna bermatzea; osasunarloko erakunde bakoitzean hartzen diren erabaki nagusien publizitatea egiten dela ziurtatzea; eta gardentasuna eta kudeatzaile publikoen artean egon daitezkeen interesgatazkak zehaztea.

Lanpostuen deialdia

Atal honetan dago OSATEKen langileak hautatzeko deialdien informazio zehatza eta eguneratua: oinarriak, argitaratze-datak, dokumentazioa emateko hasiera- eta amaiera-datak, eta baita behin-behineko eta behin betiko zerrendak ere.

Datu pertsonalen babesa

Atal honen helburua da herritarrei informazioa ematea datu pertsonalak babesteko gaiari buruz OSATEKen.

Azken aldaketako data: