Paziente bizia programa

Zer da Paziente Bizia Programa?

Paziente Bizia-Paciente Activo programa nork bere burua zaintzen ikasteko programa bat da; horren bidez, gaixotasun kronikoak dituztenei edo horrelako gaixo bat zaintzeaz arduratzen direnei informazioa eman nahi diegu gaixotasun horiei buruz, eta erakutsi nahi diegu zein diren osasun-egoera hobetzeko izan beharreko ohiturak edo jokabideak.

Paziente Bizia-Paciente Activo programaren barne tailer batzuk eskaintzen zaizkie interesa dutenei, gai izan daitezen gaixotasuna ulertzeko, beren osasunaz arduratzeko, eta gaixotasunaren inguruan erabaki egokiak hartzeko.

Tailerretan hainbat tresna eskaintzen dira arazoei aurre egiteko eta nork bere buruari ohiturak aldatzeko helburuak jartzeko, baita teknikak ere, familiarekin eta osasun arloko profesional taldearekin komunikatzeko, erlaxatzeko eta emozioak kudeatzeko. Informazioa ere ematen da hainbat gairi buruz: ariketa fisikoa, nutrizio-argibideak, medikazioaren erabilera egokia eta gaixotasunaren inguruko oinarrizko ezagutzak.

Azken finean, tailerretan lantzen dena gaixotasunari buruzko oinarrizko informazioa da, eta herritarrei aktiboago izaten eta beren osasuna zaintzen lagunduko dieten tresnak eta trebetasunak ere bai.

Paziente Bizia-Paciente Activo

Partekatu eta ikasi besteekin

Harremana izan dezakezu beste paziente edo zaintzaile batzuekin, sare sozialen bidez, informazioa eta esperientziak partekatzeko.


Prestakuntza tailerrak

Jarraian, Paziente-Bizia programak eskaintzen dituen tailer bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu.
Ikastaroen baten interesa izanez gero bete ezazu eskabide inprimakia.

Argibiderik behar baduzu edo zalantzak badituzu, jar zaitez harremanetan bide hauetatik:

Nire osasuna aktiboki zainduz

Tailer hau edozein gaixotasun kroniko duten pertsonei edo haien zaintzaile nagusiei zuzentzen zaie.
Tailerrean 2 ordu eta 15 minutuko saioak egiten dira, astean behin, 7 astez. Aldez aurretik 1,5 orduko informazio-saioa egiten da, programari buruzkoa.

Saioak 2 monitorek gidatzen dituzte, taldeka egiten dira, eta parte hartzekoak dira.

Nire osasuna aktiboki zainduz tailerreko kartela

Nire diabetesa zaintzen tailerreko kartela

Nire diabetesa zaintzen

Tailer hau 2 motako diabetesa duten pertsonei edo haien zaintzaile nagusiei zuzentzen zaie.

Tailerrean 2,5 orduko saioak egiten dira, astean behin, 7 astez.

Saioak 2 monitorek gidatzen dituzte, taldeka egiten dira, eta parte hartzekoak dira.


Osasuna zaintzen ijitoen herrian

Tailer hau ijito-komunitateko pertsonei zuzenduta dago.

Tailerrean 2 orduko saioak egiten dira, astean behin, 8 astez. Aldez aurretik ordubeteko informazio-saioa egiten da, programari buruzkoa.

Saioak 2 monitorek gidatzen dituzte, taldeka egiten dira, eta parte hartzekoak dira.

Cartel del taller Cuidando la salud en el pueblo gitano

Cartel del taller Cuidando mi salud después del cáncer

Minbiziaren ondoren nire osasuna zaintzen

Tailer hau prozesu onkologiko batetik pasa diren pertsonei (edo haien zaintzaile nagusiei) zuzenduta dago, kimioterapia edo erradioterapia tratamendua bukatua dutenentzat (tailerra hasi baino urtebete lehenago, gutxienez).

Tailerrean 2,5 orduko saioak egiten dira, astean behin, 7 astez.

Saioak 2 monitorek gidatzen dituzte, taldeka egiten dira, eta parte hartzekoak dira.


Azken aldaketako data: