Paziente Kroniko Konplexua
Pluripatologia edo paziente kroniko konplexua duen pertsona esaten zaio aldi berean gaixotasun kroniko bat baino gehiago dituen pertsonari. Nahiko ohikoa da hori adinean aurrera egin ahala gertatzea. Ohikoenetako edozein konbinazio ager daiteke: hipertentsioa, bronkitis kronikoa, diabetesa, bihotzeko edo giltzurruneko gaixotaunak.
Egoera horretan, litekeena da arazo baterako gomendio edo sendagai egokiak beste baterako kaltegarriak izatea. Bideorako esteka
Gaixotasunari buruz
Nola tratatzen da?
- Medikazioarekin tratatzen da. Hartu preskripzioaren arabera.
- Baliteke zure bilakaeraren arabera dosiak edo medikamentuak aldatu behar izatea. Medikazioa hartualdiaren arabera aldizka berrikustea eta tratamendu aktiboaren orriko zure pautarekin alderatzea lagungarria izango zaizu akatsik ez izateko. Era berean, jada erabiltzen ez duzun medikaziorik eskura ez izatea; botikaren bat kentzen badizute, farmazian entregatu dezakezu soberakina.
- Ingresu baten edo espezialistarekin izandako kontsulta baten ondoren, aldaketa guztiak berrikusi eta egiaztatu.
- Bilatu informazioa, hartzea ahaztuz gero zer egin behar duzun jakiteko.
- Medikamenturen batek gaizki egiten badizu edo zalantzak badituzu, galdetu erizaintzako edo medikuntzako profesional bati. Horretarako, deitu zure osasun-zentrora, edo, ohiko ordutegitik kanpo, jarri harremanetan Osasun Aholkuarekin (900 20 30 50) edo EAGra joan.
Jarri pneumokokoa, gripea eta Covid-19aren aurkako txertoak
Txertaketa eraginkorra da gaixotasuna prebenitzeko eta konplikazioak saihesteko. Pneumokokoa dosi bakarra da; gripea, berriz, urtean behin. Covid-19ri dagokionez, une horretan indarrean dagoen gomendioa kontsultatu.
Zer-nolako sintomekin galdetu behar diezu profesionalei?
- Min handi agertu berria, batez ere toraxaren edo abdomenaren inguruan.
- Nekea handitzea, itotzea, aire-falta geldirik egonda.
- > 38 graduko sukarra edo sukarra hotzikarekin.
- Zorabioa, tontoaldia edo logura.
- Gorputz-adarren bateko indarra murriztea, zutik egoteko ezintasuna, ahoaren ertza okertzea eta/edo hitz egiteko zailtasuna.
- Odola gorozkietan, gonbitoan edo gernuan.
- Gorakoak, 24 orduz baino gehiagoz likidoak hartzea eragozten dutenak.
- Azken 24 orduetan gernurik ez egitea.
Gehiago jakin nahi duzu?

Paziente Kroniko Konplexuaren fitxa laburpena
Gaixotasunaren ezaugarri garrantzitsuenak ezagutu eta kontsultatu laburpen-fitxaren bidez.

Paziente Kroniko Konplexuaren fitxa
osoa
Gaixotasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu fitxa osoa.
Autozainketak
Nire zainketa-plana
Zoaz zure zainketa-planaren zailtasunak, helburuak eta lorpenak aztertzeko laguntza-fitxara.
Nire jarraipena
Erregistratu zure zeinu eta sintomen aldaketak laguntza-fitxan.
Bizi ohitura osasungarriak
Informa zaitez zure ongizatea hobetuko duten ohiturei buruz.
Azken aldaketako data: