2012ko Lekualdatze-lehiaketa

Osakidetzako langile finko guztien mugikortasuna, baita Osasun Sistema Nazional osoko pertsonal estatutarioarena, berdintasunean bermatu ahal izateko, lekualdatze-lehiaketa hau deitzen da, berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioetan oinarrituta.

Deialdi honen bidez destino berria lortzeak ez du aldatuko lehiatzaileak lehendik duen lan-harremanaren izaera juridikoa, hau da, harreman estatutarioa, funtzionariala edo lan-kontratupekoa.

2012ko lekualdatze-lehiaketa: informazioa


Orri honetan sartzeko arazorik hautematen baduzu, horren arrazoia izan daiteke aplikazioren bat konfiguratuta izatea (Googleko barra, etab.) azaleratzen diren leihoak edo pop up-ak irekitzea galarazten duena. Konponbidea da pop up-ak irekitzeko galarazpena desaktibatzea.

Beste aukera bat zuzenean url honetan sartzea da (hizkuntza hautatzeko hasierako pantailla kontuan hartu gabe):

http://ll.osakidetza.net/cas/ct.html


Arazoak jarraitzen badu, mesedez bidali mezu elektroniko bat helbide honetara:


Osakidetza irudi profesionala

2012ko lekualdatze-lehiaketari buruzko ohiko galderak

Deialdiaren I. Eranskinean agertzen direnen artean, nahi bezain beste destinotarako eman dezakezu izena dagokion kategorian eskainitakoen artean.

Bai, eskaria egitekotan honako atal hauek bete behar dira eskariak aurkezteko epearen barruan: datu pertsonalak, baremazio-datuak eta destinoen aukeraketa.

Aukeratutako destino bati uko egiteko bide bakarra da eskariak egiteko dagoen epearen barruan zure eskarian aldaketak egitea. Epea iraungita, ezinezkoa da horrelakorik egitea. Izango zenukeen aukera bakarra lehiaketa uztea izango litzateke.

Parte-hartzeko eskaria bertan behera utz dezakezu webean destinoen behin-behineko esleipena argitaratu baino hamar lanegun arinagora arte. Ebazpen horren argitalpena web-orri honetan iragarriko da hamabost egun arinago gutxienez.

Uko egiteko eskaria behar bezala erregistratutako idazkia aurkeztuz bideratu behar duzu, Osakidetzako Giza Baliabideetako Zuzendaritzara zuzendua, eskariaren eta NANaren kopia banarekin batera.

Lehiaketa honetan parte hartzeko karrerako funtzionarioak edo lan-legepeko langile finkoak Osakidetzakoak izan behar dira. Beste osasun-zerbitzu bateko kidea bazara, parte hartzeko dagoen aukera bakarra da estatutupeko langile finkoa izatea.

Bai, lehiaketa honetan parte hartuz itzul zaitezke. Baldintza bakarra da zerbitzu aktibora itzultzeko eskatzen diren eskakizunak betetzea EHAAn deialdiaren ebazpena argitaratzen den egunerako.

Ez da baldintza hau zertan bete. Nahikoa da Osakidetzako karrerako funtzionarioa, estatutupeko finkoa edo lan-legepeko finkoa edo beste osasun-zerbitzu batzuetako estatutupeko langile finkoa izatea EHAAn deialdiaren ebazpena argitaratzen den egunerako.

Eskaria halabeharrez aurkeztu beharko da web-orri honetan, ESKARIA atalaren barruan, agertzen den eskari-orria osatuz.

Dokumentazioa aurkezteko epea eskaria aurkezteko dagoen berbera da.

ZERBITZU ERAKUNDEAK Atalean agertzen diren zerbitzu-erakundeen artean, edozeinetan aurkeztu ahal izango duzu.

Gogoan izan zerbitzu aktiboan dauden Osakidetzako langileentzat dokumentazioa aurkezteko dauden exentzioak.

Hala nahi duten parte-hartzaileek parte-hartze eskaria baldintzatu ahal dute, lehiaketa honetan ere parte hartzen duen ezkontide edo izatezko bikotearen eskaria kontuan hartuta, elkarbizitza familiarrari begira. Horretarako, eskarian hala adierazi behar dute eta deialdiaren oinarrietan ezartzen den dokumentazioa aurkeztu.

Lekualdatze-lehiaketa baldintzatua bertan behera geratuko da lehiakide biek ez badute destinoa Osasun-barruti berean lortzen behin-behineko esleipeneko ebazpenarekin, betiere erreklamaziorako epean aurkakorik esan ezean.

Kontuan hartuko da parte hartzen duzun kategoriako meritu-baremoa aintzat hartuta, baina ezin izango duzu derrigortasun-data igarota daukan destinorik lortu.

Ez, deialdi honek ez du jasotzen euskararen ezagutza neurtzeko probarik.

Baina kontuan hartuko dira, deialdiaren ebazpena argitaratu baino arinagoko derrigortasun-data duten destinoak lortzeari begira, Osakidetzaren web-orrian destinoen behin-behineko esleipen Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 10 laneguneko epean egiaztatutako hizkuntza-eskakizunak.

Destinoa lortzen duten lehiakideek betetzen ari ziren lanpostua utzi behar dute HEAAn behin-betiko esleipen-ebazpena argitaratu eta hurrengo 3 lanegunetan.

Destinoaren jabetza epe hauen barruan hartu behar da:

  • lanpostua utzi eta hurrengo 3 lanegunetan, destinoak udalerri berean daudenean.
  • lanpostua utzi eta hurrengo 15 lanegunetan, destinoak Euskal Autonomia Erkidegoko beste udalerri batean daudenean.
  • lanpostua uzten denetik hasita hilabeteko epean osasun-zerbitzuz aldatu behar bada.

Esleipenaren ondorioz zerbitzu aktibora itzuliz gero, lanpostuaz jabetzeko epea hilabetekoa izango da, HEAAn behin-betiko esleipen-ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Esleitutakoa lanpostuaz jabetzeko unean Osakidetzan zerbitzu-eginkizunetan edo behin-behineko atxikipenean badago, betetzen ari den destinoa hartu beharko du kontuan lanpostuaz jabetzeko epeak neurtzerakoan. Betetzen ari den destinoa esleitzen bazaio, destinoen behin betiko esleipenaren Ebazpena EHAAn argitaratu, behin-behineko atxikipenaren kasuetan, edo kargua-uzte, zerbitzuetako komisioaren kasuetan, eta hurrengo egunean jabetu beharko da lanpostuaz.

Adierazitako epean lanpostuaz jabetu ezean edo, hala badagokio, dena delako luzapenean, estatutupeko langilea zaren neurrian interes partikularrak direla-eta borondatezko eszedentzia eskatu duzula ulertuko da, eta hala izendatuko zaitu zerbitzuak betetzen ari zinen osasun-zerbitzuak.