2019/2020 BAME hautaproba gutxieneko puntuazioa gaindituarren plazarik lortu ez zutenen medikuntzan gradu edo lizentziatura dutenen kontratazio berezia

Covid-19arekin bateragarriak diren sintomak dituen pertsona guztien detekzio goiztiarra denez gaixotasunaren transmisioa kontrolatzeko funtsezko puntuetako bat egungo pandemia-egoeran, beharrezkoa da baliabideak izatea, kasuak eta kontaktuak zaintzeko programaren sarea indartzeko.

Irailaren 29ko 29/2020 Errege Lege Dekretuak osasun-prestakuntza espezializatuko 2019/20 hautaketa-probak egin dituzten eta, ekitaldian gutxieneko puntuazioa gainditu arren, plazarik esleitu ez zaien pertsonak kontratatzeko salbuespenezko neurriak arautzen ditu. Lan-harreman bereziko kontratu-modalitatearen bidez kontratatu ahal izango dira, Osasun Zientzietako espezialistak prestatzeko (BAME).

Horregatik, kasuen eta kontaktuen zaintza sarea indartzeko, langile horiek kontratatzea planteatzen da, honako hauei laguntzeko:

  • Kasuak eta kontaktuak zaintzeko eta kontrolatzeko programako taldeak
  • Kasuen eta kontaktuen jarraipena egiteko oinarrizko prebentzio-unitateak

Medikuntzako gradua edo lizentzia izanik, osasun-prestakuntza espezializatuko 2019/20 hautaketa-probak egin eta gutxieneko puntuazioa lortu duten pertsonen zerrendak izateko, eskabideak aurkezteko epea irekiko da.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 24an amaituko da.

Eskabidea betetzen duzunean, zure lurralde-lehentasunak markatu beharko dituzu (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa) eta, gainera, aukerako zerbitzu-erakunde bat aukeratu beharko duzu. Lurralde horretako zerbitzu-erakunderen batean hautagaitza nahikorik ez badago bakarrik erabiliko da zure lurralde-aukera. Kontratuen iraupena ez da 2021eko urtarrilaren 31tik aurrera luzatuko.

Hasierako epearen barruan jasotzen diren eskabideak BAME 2019-2020 deialdian lortutako posizioaren arabera ordenatuko dira. 2020ko azaroaren 25etik aurrera, zerrendak irekita egongo dira. Aurkezteko hasierako epea amaituta jasotzen diren eskabideak sarrera-dataren arabera ordenatuko dira, eta, egun berean jasotakoen artean, BAME 2019-2020 deialdian lortutako posizioaren arabera ordenatuko dira.

Esteka honetan klik eginda sartu ahal izango zara izen ematea betetzeko tokian:

Izen-emate orria bete ezazu

Gogoratu datu guztiak betetzen amaitzen duzunean BIDALI botoian sakatu behar duzula. Bidali sakatzen ez baduzu edo nahitaezko eremu guztiak behar bezala betetzen ez badituzu, ezin izango da zure eskaera izapidetu.

Edozein zalantza honen bidez argituko dugu:
E-posta: LP-LC@osakidetza.eus
Telefonoa: 945 00 6316 / 945 00 6366 / 945 00 6176

logo osakidetza

Azken aldaketako data: