Goragoko kategoriako eginkizunak betetzeko zerrendak eta aldi baterako kontratazio-zerrendak, Familia eta Komunitateko Erizaintza Espezialista titulazioa duten pertsonentzat

Izena emateko prozedura irekita dago FAMILIA ETA KOMUNITATEKO ERIZAINTZA ESPEZIALISTA titulazioa duten interesdunek goragoko kategoriako eginkizunak betetzeko zerrendetan nahiz aldi baterako kontratazio-zerrendetan.

Ebazpena ikusi, esteka honetan klikatuz:

Ebazpena

Izena emateko, esteka honetan klikatuz:

Izena emateko, klikatu hemen.

Gogoratu datu guztiak betetzen amaitu ondoren BIDALI sakatu behar duzula. BIDALI sakatzen ez baduzu edo nahitaezko eremu guztiak behar bezala betetzen ez badituzu, eskabidea ezin izango da izapidetu.

logo osakidetza

Eskatzen denean, interesdunek tituluaren eta gainerako dokumentazioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, salbu eta esperientzia profesionalari lotutako dokumentuei dagokienez. Azken horiek notarioak emandako jatorrizko ziurtagiriaren edo benetako kopiaren bidez egiaztatu beharko dira; dokumentuak dagokion erakunde sanitarioaren zuzendaritzak edo dagokion administrazio publikoko organo eskudunak jaulkitakoa izan beharko du, eta, bertan, argi adierazita agertu behar dira kategoria, lotura juridikoa, taldea eta aldien banakapena hasiera-datatik (eguna, hilabetea, urtea) amaiera-datara arte (eguna, hilabetea, urtea).

Aurreko paragrafoan aipatutako dokumentazioa aurkeztetik salbuetsita daude Osakidetzako curriculum vitae aplikazio informatikoan erregistratutako eta baliozkotutako informazioa dutenak.

Prozedura osoan, Osakidetzan indarrean dagoen araudian xedatutakoa beteko da:

  • Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2011ko maiatzaren 9ko ERABAKIA, zerbitzu-erakundeetan lanpostuak zerbitzu-eginkizunen bidez, aldi baterako barne-sustapenaren bidez eta behin betiko barne-mugikortasunaren bidez betetzeko irizpideak onartzen dituena.
  • Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2011ko maiatzaren 9ko ERABAKIA, aldi baterako kontratazio-zerrendak osatzeari eta kudeatzeari buruzkoa.

Azken aldaketako data: