Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programa

Bularreko minbizia tumore gaizto ohikoena da, eta emakume euskaldunen artean heriotza gehien eragiten duena. Goiz detektatzea oso garrantzitsua da, tratamendu eraginkorragoak eta hain agresiboak ez direnak egin daitezkeelako, eta horrela, bizi-kalitate hobea eta biziraupen-tasa handiagoa lortzen da.

EAEk, 1995az geroztik, "Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programa" (BMGDP) bat dauka, Osakidetzak eskaintzen duena. Aldebiko mamografiak egiten dira proiekzio bikoitzean, 50-69 urte bitarteko emakumeei zuzenduta. "Programaren helburua da bularreko minbizia ahalik eta goiztiarren detektatzea, aipatutako minbiziagatiko hilkortasuna gutxitu eta kaltetutakoen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, ebaketarik gabeko tratamendu kirurgiko kontserbatzaile gehiago eginez".

Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programan partaidetza handia lortzea, eta bularreko minbiziak eta tumoreak ahalik eta goiztiarren detektatzen tasa handiak lortzea, beharrezkoak dira Programaren helburua lortzeko, hau da, kausa honengatik hilkortasuna gutxitzea.

40tik 49ra bitarteko emakumeak, bularreko minbiziaren aurrekariak badituzue lehen mailako seniden artean:
945 00 64 13


Bularreko minbiziari buruzko informazio osoa


Emaitzak:


Programaren berri jasotzeko telefonoa:

  • Araba-Álava: 945 14 69 13
  • Gipuzkoa: 943 02 30 30
  • Barakaldo-Sestaoko ESIa: 945 00 64 69
  • Barrualde-Galdakaoko ESIa: 945 00 60 61
  • Bilbao-Basurtoko ESIa: 944 03 36 10
  • Ezkerralde-Enkarterri-Cruceseko ESIa: 944 03 36 11
  • Uribeko ESIa: 944 03 36 11

Azken aldaketako data: