Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programa

Bularreko minbizia tumore gaizto ohikoena da, eta emakume euskaldunen artean heriotza gehien eragiten duena. Goiz detektatzea oso garrantzitsua da, tratamendu eraginkorragoak eta hain agresiboak ez direnak egin daitezkeelako, eta horrela, bizi-kalitate hobea eta biziraupen-tasa handiagoa lortzen da.

EAEk, 1995az geroztik, "Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programa" (BMGDP) bat dauka, Osakidetzak eskaintzen duena. Aldebiko mamografiak egiten dira proiekzio bikoitzean, 50-69 urte bitarteko emakumeei zuzenduta. "Programaren helburua da bularreko minbizia ahalik eta goiztiarren detektatzea, aipatutako minbiziagatiko hilkortasuna gutxitu eta kaltetutakoen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, ebaketarik gabeko tratamendu kirurgiko kontserbatzaile gehiago eginez".

Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programan partaidetza handia lortzea, eta bularreko minbiziak eta tumoreak ahalik eta goiztiarren detektatzen tasa handiak lortzea, beharrezkoak dira Programaren helburua lortzeko, hau da, kausa honengatik hilkortasuna gutxitzea.

Programari buruzko informazioa emateko telefono bakarra:
900 12 34 12


Bularreko minbiziari buruzko informazio osoa


Emaitzak:

Azken aldaketako data: